Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Data: "1989-09-24T00:00:00Z" Pertsona: Lujanbio, MaialenBilaketa zehaztu
Emaitzak: 4464
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Igor, autobusean zoazela, Maialen zure ondokoa telefonoz hizketan hasi da. Bikotekideak jo egiten duela eta gehiago ezin duela esanaz jardun da, negarrez hasi eta moztu duen arte. Musuzapia eskaini diozu. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Herriko festetan, goizeko zortzietan, diana jotzen ari zarete kalez kale. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Adineko pertsona bat zara. Zure hiru seme-alabak txandaka arduratzen dira zutaz, eta lau hilabete ematen dituzu bakoitzaren etxean. Maleta egiteko unea da berriro. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-02-19 Sara Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Manuel Sein "Xanpun"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lizaso eta Lujanbio senar-emazteak zarete eta Xanpun Lujanbioren ama. Zera erran dio gaur amaginarrebak Lizasori: "nere alabak bertze gizonik merezi zian". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-06-27 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bestela ondo konpontzen den bikotea zarete baina Athleticek galtzen duenean insoportable, erre-erre eginda jartzen da Peña. Gaur igande iluntzea da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-01-08 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lehenago aitona deitu dik baina, Lazkano, Maddalenen aita izango haiz, eta nahiko kezkatuta habil Maddalen orain hasi baita gaua parrandan pasa eta goizaldera etxeratzen... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-03-04 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, haurdun zauden emakume bat zara. Sendagilearengana joan zara eta honek umea galduko duzula esan dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-07-08 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Erika Lagomak kantatutako bertso bat izan zuen gaia. Bertsoa Maialanek berak Victoria Eugenian Bertsolari Egunean kantatutakoa zen, neska bertsolariei buruz "gizonezkoen tarta honetan ginda ez degu izan nahi" bukatu zuena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-11-05 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Madonna, Lujanbio, bere lan baterako jende bila Espainiara joan omen zen toreroak ikustera. Nola ez dakigula, Euskal Herrian bertsolariak duten arrakastaren berri izan du eta bertara etortzea pentsatu du. Guapoena, Irazu, aukeratu du Madonnak bere showa egiteko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-12-02 Deba Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Iñaki Murua, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizue telebistatik izkutatu dela Hitzetik Hortzera programa. Amatiño hor omen dabil programa berri bat egin nahiean, iritzi bila bazterrik bazter. Gaur zuengana jo du aholku eske. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-08-16 Goizueta Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Goizuetako errekako bi amuarrain zarete. Txundituta zaudete jaiak hasi zirenetik ikusitakoak ikusirik, erreka ertzean zer pasatzen ari den hain zuzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-07-02 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ibai Esoain, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen itsasoan igeri zabiltzala ia ito zara, baina ez zaizu inor ere etorri laguntzera eta azkenean justu-justu atera zara zure kabuz. Zure kexa adierazteko sokorrista lanetan zebilen Ibairengana jo duzu, eta prismatiko eta guzti topatu duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-08-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok lagun minak izandakoak zarete. Ia urtebete daramazue elkar ikusi gabe eta gaur ostegunez Anoetako Bakearen Usoan egin duzue topo. Aldaia askatzeko eskatzen duen taldean dago Andoni eta hor ikusi du aurrez aurre Maialen, Euskal Herria askatu dioen pankartaren atzean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-11-16 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Etxe oneko bi anai-arreba zarete. Zuk, Maialen, bizitza guzia zeure aitaren ondoan eraman duzu. Orain, aitaren heriotza dela eta, gazterik munduz mundu joan zen Andoni zure anaia etorri da ezustean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-06 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Pantailan argazki bat agertuko da. Saharako emakume bat ageri da, begirada iluna du, zuzena. Aurpegi baten irudia da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-07 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hi, Sebastian, Oriora Kortaren ordez etorri den entrenatzaile berria haiz, eta hire iritziz ergometroa duk hamalauko titularra erabaki behar duena. Proba egin eta hamalau onenen artean neska bat sartu duk, Maialen. Ez daukak batere garbi zer egin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hauek gazteak dira, eta gazteen iritzia jakin behar dugu. Bakoitzari zazpi puntuko bertso bat edo handik gorakoa kantatzeko eskatuko diogu. Egun hauetan jakin dugu Eusko Jaurlaritzako ikerketa baten berri. Bertan, euskal gazteriaren oso argazki baikorra agertzen da: % 93 pozik edo nahikoa pozik omen daude bere bizimoduarekin. Zuek zer deritzozue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maddalen Arzallus, Onintza Enbeita, Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Lehengoan lagun batek kontatu zidan animaliak maitemintzean loditu egiten direla, elefanteak laurehun bat kilo hartzen ei ditu. Begiratu atzekoei, eta ea maitasun aldetik nola ikusten dituzun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-29 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Uxue, hamasei urte dituzu eta ez zaude batere gustura zure itxurarekin. Gaur goizean, jaiki zarenean, Maialen amarengana joan zara, eta operatu egin nahi duzula esan diozu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
