Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Elkarrizketatua: "Lazkoz, Eneko" Pertsona: Pagola, EliBilaketa zehaztu
Emaitzak: 437
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Kirolari profesionala zara. Zure ibilbideko unerik onenean, lesio larri baten ondorioz, kirola utzi beharko duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urte luzez bikotea izan zarete eta hiru ume izan dituzue. Sustrai eta erabakiak hartzea ez datoz bat eta beti esaten dizu Eli: “Zuk nahi duzuna”. Elik harremana bukatzea erabaki zuen. Bitartekari batengana jo duzue, eta zure txandaren zain zaudetela Sustraik esan dizu: “Eli, baina definitiboa da? Banandu egingo gara?” Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-10-17 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Baratza daukazue eta, zu, Eli, azken urtetan Jakoba Errekondoren jarraitzaile sutsu bihurtu zara. Haren irratsaioa entzuten duzu larunbatero; egutegi dinamikoa erosi eta zehatz mehatz jarraitzen duzu baratzeko lanak egiterakoan eta abar. Baratzarekin nahiko ez eta, orain sendabelarrekin ere emozionatuta zabiltza. Sendabelarrak topatu, bildu, lehortu, ukenduak egin… Egia esan, zure bizitza horren baitan antolatzen duzu, eta azkenaldian, beste planak uzten hasia zara… Sustrai, gaur zure etxekoekin bazkaria daukazue eta Elik esan dizu, Jakobaren egutegiaren arabera lore eguna dela eta sendabelarrak bildu behar dituela arratsaldeko 14:00etatik 16:00ak bitartean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-12-04 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuetako inor izan bada Latinoamerikan, gehien nabarmentzen diren bi espezieak motxileroa eta britxeroa dira. Sarri entzun izan diet latinoamerikarrei “Estoy harto de ver a gringos con mochila de aquí para allá intentando sentir algo”. Miren, hi Euskal Herritik iritsitako motxileroa izango haiz, eta hi, Eli, britxeroa. Zer da britxeroa? Britxeroa ingelerazko bridge (zubi) hitzetik dator, Perun darabilte; britxero deitzen diete motxileroengana hurbiltzen direnei, cazagringos ere esaten zaie. Britxeroek zernahi eskaintzen diete motxileroei. Beraz, Miren motxileroa iritsi da Iquitos-era, ilunabarra da, bero egiten du… garagardo bat edaten ari da eta britxeroa ari zaio hurbiltzen sigi-saga. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-26 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Harrijasotzaileak zarete. Garai beretsuan hasi zineten lehian. Hasiera hartan, zuen alde izaten zenituzten ikusle gehienak. Gaur egun, aurkari gazteek zuek baino txalo gehiago jasotzen dituzte. Zuk, Asier, oso gaizki daramazu egoera hori. Elik onartu du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-26 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Mendizabal, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Eli, sendabelar denda bat ireki duzu, eta Unai, herriko medikua ikusi duzu erakusleihoan begira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-22 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lagunak zarete. Elkarrekin afaltzen duzuenean, Iñakik, edozein egun izanda ere, beti luzatu nahi izaten du afalondoa. Elik, ordea, afaldu eta berehala alde egin nahi izaten du beti. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-22 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Arte modernoko museo batera joan zarete elkarrekin. Eneko, Elik ordubete darama isildu gabe zuri arte lan guztiei buruzko azalpenak ematen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-22 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Libe Goenaga, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lankideak zarete. Ostirala da, eta astea amaitu eta lantokiko igogailuan behera zentoztela, hondatu egin da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-27 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jon aita eta Eli alaba. Jon EH Bilduko zinegotzia da herrian. Jon, etxerako bidean “Bildu kapitalista” dioen pintada ikusi duk, gorriz idatzita. Etxera sartu orduko bi esprai poto gorri ikusi dituk sukaldeko mahaian eta Eli alaba eskuak garbitzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-03-07 Hernani Berezia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ainhoa argazki zaharrei begira hasi da. Bere nerabezaroa… Zenbat aldatu diren gauzak! Zer esaten dio Ainhoak garai hartako nerabeari eta zer esaten nerabe hark Ainhoari? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-28 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Bizenta Mogelen alegia bat irakurriko dizuet.
ANDRA ALARGUNA TA OLLOA
Andra alargunak etxean
zedukan zori onean
ollo arrautzaria
egunoro ipintzea
utzi gabe arrautzea.
Dio pozez bere artean:
-Ematen diodanean
aldi batez artoa
arrautza egunekoa
badit beti ipintzen,
zer baldin eramaten
badiot nik bi bider?
Arrautza bat ez da ezer
emanik jan aldi bi
egingo ere nau ni
andi biren jabe.
Nola asmatu ez dube
gauza onelakorik?
Eta ala, ero erorik
gizendu zan olloa,
ta arrautza batekoa
alpertu zan guzia.
Beti izan da egia:
Geiegi billatzea
ezer gabe gelditzea.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-24 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Unai Mendizabal, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Donostiako danborradan lehen aldiz atera zarete gaur. Konstituzio plazan zaudete. Oraintxe hasi da San Sebastian martxa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-05-03 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amaia ama eta Eli alaba zarete. Gaur, egunero bezala, Amaia eskolara joan zara alabaren bila. Baina etxerako bidean ohi baino isilago doa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-06-17 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Aimar Karrika, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Eli Pagola, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Bosnaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Bertso bana eguzkiari
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-04-07 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Aspaldian larrurik / jo al dezu bate?
Puntua: Zeinen gauza ederra / den sexu jolasa
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-10-05 Hazparne Sariketa [Bertsoa] / Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Gaztea izateak beti ukan du borrokarekin eta errebeldiarekin zerikusia. Egungo ikuspegitik, zuretzat zer da gazte izatea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-28 Zumarraga Txapelketa [Bertsoa] / Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Espainiako hauteskundeak
Puntua: Laster hasiko dira / kanpainan jo ta ke
Puntua: Berriz ere badator / diru-xahuketa
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-28 Zumarraga Txapelketa [Bertsoa] / Iker Ormazabal "Tturko", Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Iker ikaslea eta Eli irakaslea zarete. Iker, gelan ikasleok mugikorra galarazita
daukazuen arren, zuek lanean hasi zaretenean, Eli irakasleak mugikorra atera du
berehala.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
