Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Entitatea: "Aek. Bilboko Matxintxu Euskaltegia" Lekua: Lasarte-OriaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 367
2013-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Beñat asko estimatzen dut, baina gehien gustatzen zaidana da Habaneran nola egiten duen bertsotan, bakarka, eta gaur hori eskatuko diot. Gainera, aurten Kuban ibili da, Aste Santuan. Kubak zeresan handia ematen du, politikoki gehienbat: sozialismoa badela, ez dela, Fidel, hilko dela, ez dela hilko... Horren inguruko hausnarketa bat eskatu nahi diot Beñati, baina hiru ikuspegi desberdinekin, eta bertso bakoitzean ikuspegi bat erabiltzea nahiko nuke. Lehenengo bertsoan, zure bertsolari izaera baliatuz herriari, plazari kantatuko zeniokeena; bigarrenean, konfiantzazko lagun bati, gertuko bati, pribatuan kontatuko zeniokeena, eta hirugarren bertsoan, Kubako gazte bat bazina, kantatuko zeniokeena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizue aurten eguraldia ez dela ondo portatzen ari, eta baratzetik bizi behar duenak nahiko komeri badauzka, dena berandu, eta horixe da Patxiren arazoa: baserritarra, eta aurtengo uztak ez ditu aurreikuspen onak ematen. Krisia, gainera, tarteko. Ane, ikusten duzu aitona kezkan eta kezkan. Ane ere jardun da bueltak ematen, eta halako batean aurkitu du zerekin lagundu, baina beldurra ematen dio proposatzeak. Legez kanpokoa da, ez daki aitonak nola hartuko duen, baina egia da gazteek asko erretzen dutela, eta egia da merkatuan garesti saltzen dela, eta dirua ematen duela. Orduan, Patxi, Anek proposatu dizu marihuana jarriko bazenute, agian aurtengoak pasatuko zenituzketela. Ez dakit Patxiri ze irudituko zaion, nola hartuko duen... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-04-21 Lasarte-Oria Plaza librea [Bertsoa] / Eneko Fernandez, Iban Garro, Xabi Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hiru nafarrak. Susmoa daukat inork ez zaituztela ezagutzen. Aurkeztu zuen burua, baina bakoitzak besterena aurkeztu beharko du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-06-04 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Andoni Otamendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urte asko pasatu ditu Ezker Abertzaleak legez kanpo. Aurten, beste bi alderdirekin batera, Bildu markarekin, lortu dute hauteskundeetan egotea. Hego Euskal Herrian emaitza ederrak lortu dituzte, eta Gipuzkoan uholde bat izan da, eta Lasarten ere bai. Eta, gainera, aukera egon badago alkate berri bat izateko. Gerta daiteke, zergatik ez? Nik jakin nahi dut zuen ustez zer aldatuko litzatekeen Lasarten, aldaketa hori gertatuko balitz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-09-27 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Txomin Garmendia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertsoa: Azpillaga ta Txomin etorri nator zalantza ta guzi nesketan nabil lorerik lore muxu, irri ta igurtzi buruan dauzkat hainbat galdera baina erantzunak gutxi zer det hobea orain ezkondu edo gerorako utzi? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Munduate
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Puntua: Belodromotik gertu / al dago Lasarte? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskaltel Euskadiko txirrindularia zara. Mutikotan hamaika aldiz izana zara txirrindulariak animatzen Pirineoetan. Orain, Tourmaleten gora zoaz ikurrin eta zaleen artetik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Pablo Suberbiola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Pablo Suberbiola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Egunkarian irakurri duzu enpresa ospetsu batzuek, Tailandian edo, haurrak erabiltzen dituztela kirol oinetakoen lanean eskulana merke lortzeko. Zure oinetakoei begira hasi eta "made in Tailand" jartzen duela ikusi duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Albistur
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Iñigo Izagirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok zarete animaliak. Iñigo herriko belaze batean lasai larrean ari zaren zaldia zara, eta Ainhoa herriko festetan montatu duten tiobibo batekoa. Ea zer kontatzen diozuen elkarri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Albistur, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Senar-emazteak zarete. Lurrikarak nahiko sarri izan dira zuen lurraldean historian zehar. Duela gutxi lurrikara batek zuen etxea suntsitu egin du. Mendiluze senarrak leku berean eraiki nahi luke berriz ere etxea. Albistur emazteak beste norabait begira ditu begiak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Joxe Munduate
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek, Ainhoa eta Joxe, elkarrekin lapurretan aritzen zareten bi lagun zarete. Gaur, zuk, Ainhoa, Joxeri esan diozu etorkizunean ertzaina izateko asmoa duzula. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Pablo Suberbiola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek, herriko arma fabrika ospetsu batean egiten duzue lan, herritar askoren antzera. Azkenaldian, salmentak murriztu direla eta enpresaren iraupena kolokan dago. Hori dela eta, Pablo pozik zaude, Aitor kezkatuta. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Albistur, Joxe Munduate
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Zuk, Aitor, giltzak galdu dituzu eta etxera sartu ezinda geratu zara. Telefonoz laguntza zerbitzura hots egin duzu. Hara non datorren Joxe suhiltzailea aizkora bizkarrean duela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-19 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Munduate
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Puntua: Sailkapen faseari / gaurkoan adio Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-06-28 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Joxe Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Joxe, afaldu ondoren basura jaistera abiatu zera. Kontuak kontu goizeko zazpitan hartu dezu etxerako bidea. Ahal dan moduan igo eskailerak eta emaztea aurkitu duzu ate onduan zain. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-04-23 Lasarte-Oria Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-04-22 Lasarte-Oria Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzo ETB-ko "Debaldeko Festa" programan bertsolari laukoteari eginiko zentsura dela medio, zer duzue esateko? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa