Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Entitatea: "Kutxiko Tabernariak" Pertsona: Amuriza, MirenBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1255
2024-04-27 Odieta Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Erripako herritarrak oso kezkatuta daude, XXI. mendean egonagatik tabua delako oraindik sexuaz mintzatzea. Hori dela eta, herriko emakumeek tailer bat antolatu dute, eta Uxue sexologoa ekarri dute. Eta hantxe iritsi da maleta dotore batekin eta hasi da hitzaldia ematen. Maletatik jostailuak ateratzen hasi da: bibragailuak, bola txinatarrak, lurrinak… Eta hantxe dago Miren, herriko amonatxo bat, sekulako interesarekin, galdetu eta galdetu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-03-14 Berriz Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Kopla handia Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Uxue denean apuntatzen da, ikastaroak, yoga... eta dena uzten du segidan. Eta hori Mirenek ezin du jasan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-03-15 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hilabetetan iraun du, oso gogorra egin zaizue, babesa ere jaso duzue… baina bukatu da zuen epaiketa. Eta orain sententziaren zain zaudete. Oraindik gogorrago egiten ari zaizue itxaronaldia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-24 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertso Egun batean Maddalen Arzallus lagun zenuela, amari bertso hunkigarri batzuk eskaini zenizkion, eta Pirritx eta Porrotxen kantu baten letra zurea da, ume txiki batek amari eskaintzen diona. Galdera da ea gaiak kezkatzen zaituen, amatasunak alegia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-02-26 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Miren Amuriza, Irati Anda, Amets Arzallus, Jon Maia, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gasteizen bezala, “Ayudas más justas” elkarteak beste hainbat tokitara ere hedatu dira, eta bistan da beste eskakizun batzuk ere badituztela. Zuen ustez zer da laguntza bidezkoago bat? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-03-08 Alegia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Ane Labaka Mayoz, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Lau puntuko berdina, 8 silabaz
Lana:
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Alegian beti izan gara jokozaleak, kartazaleak, eta jokoan hasi behar dugu.
Lau bateko ageri dira pantaila horretan. Zuek izango zarete karta horietako bat. Zuek aukeratu (Pantailan lau karta. Lau batekoak).
Ezpata: Zorrotza da, fina, gauza guztiei punta ateratzailea.
Bastoa: Egoskorra, burugogorra, tematia da.
Urrea: Goxoa, fina, beroa, maitekorra...
Kopa: Kuadrillako pailazoa, ganberroa, moxkortxioa, kuadrillan umorea jartzen duena.
Zuek lauok duela hamar urte unibertsitatean ikasten ari zinetela elkarrekin bizi izan zineten pisu berean. Hamar urte pasatuta, gaur elkartu zarete afaltzeko.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-04-30 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Oihane Perea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete eta lanetik irten ondoren, Miren lagunekin trago batzuk hartzera joan da. Oihana berriz, etxera joan da garbigailua jarri eta afaria prestatzera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Mirenek Mozambiken pasa ditu bost aste, eta etorri berria da. Bost aste Mundukide Fundazioaren proiektu baten parte hartzen. Zer da han topatu duzuna? Eta, zer moduz etorri zara?
2015-09-13 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Miren, bada denbora bat zuen herriko egoera, Siriako egoera, gero eta jasangaitzagoa dela. Hartu duzu Europa iparralderanzko bidea. Zu, Unai, Euskal Herrian bizi den jubilatu bat zara. Egoera ikusita zure etxea eskaini duzu errefuxiatuei harrera egiteko. Ailegatu da gaur, Miren, erakutsi diozu etxea eta jarri zarete elkarrekin afaltzen Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Preso politiko ohiak zarie. Kartzelatik urten zenduenean harrera taldearen laguntza jaso zenduen. Orain, zuek be, kartzelatik urtetan dabenei laguntzeko taldera batu zarie. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lagunak zarie. Asteburu pasarako hotela jatordu guztiak barne hartu dozue. Buffetera bajatu zarie armosetan. Jone, orain ordubete amaitu dozu jaten eta gelara igo zara. Mirenen bila bueltau zarenean, ondiño be, jan eta jan jarraitzen dabela ikusi dozu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Herri galdeketarik / ez jaku faltako Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Gure etorkizuna / gure esku dago Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Miren, Nerea Boliviatik etorri zan Euskal Herrira eta hemen ezagutu zenduen alkar. 4 urteko alaba bat daukazue. Nerearen familiak ez dau zuen alaba ezagutzen. Lehenengoz joango zarie Boliviara neguko oporraldian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-10-06 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Irailean bi zita, bata Hondarribian eta bestea Iurretan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-02 Berriz Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ikasketak egin nahi zenituen eta egin zenituen. Bikotea nahi zenuen eta baduzu. Lan egonkorra izan nahi zenuen eta baduzu. Ama izan nahi zenuen eta hala zara. Arrakasta topatu nahi eta baduzu. Edertasuna nahi eta hala izan. Baina zu hala ere ez zara ondo sentitzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-15 Zarautz Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: [Iñaxi Etxabe eta Basarriren arteko bertsozko tirabirak aipatu ditu gai-emaileak]. Zuek irakaskuntzan, bertsolaritzan, komunikabideetan, lagun artean, gau giroan zer da sumatzen duzuena? Uste duzue lehengo mendeko inertziak eta erresistentziak baretu direla? Zein norabidetan goazela uste duzue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-24 Abadiño Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-09-19 Amurrio Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: 221 egun daramate Tubacexeko langileak greban. 700 langile eta horietatik 30 inguru emakumeak. 50 kaleratze zerrendan. Zuek zarete zerrenda horretako bi emakume. Beti bezala Amurrioko lantegi sarreran zaudete, piketean. Nekatuta bai, baina ez zaudete amore emateko prest. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
