Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Euskarri-mota: "Betacam" Pertsona: Arzallus, AmetsBilaketa zehaztu
Emaitzak: 3303
2024-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Komunikazioa, oso orokorretik jota, informazioa trukatzeko prozesu soziala da. Hizkuntza omen da gizakiak komunikatzeko asmatu duen metodorik osoena. Badaude ikerketa batzuk diotenak %10a komunikatzen dela hitzen bidez eta %50a gorputz adierazpenen bidez; eta gainontzekoa, ahotsaren tonua, erritmoa, musikaltasuna eta abarren bidez. Gai izango al zinateke zuen ondoan dagoen bertsolariak gorputz keinuarekin zer esan nahi duen asmatzeko? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-13 Suhuskune Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nerea, ze aurreiritzi dituzu Iparraldeari buruz? Amets, saiatuko zara gu defenditzen, aurreiritzi horiek guztiak hausten edo aztertzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-14 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unai Bilintx zara. San Sebastian egunez bere etxean bonba lehertu eta ondorioz hil zen bertsolari donostiarra. Badakigu Loiolako erromeria batean ezkontzeko eskatu zeniola neskatxa bati eta hark ezetz esan zizula. Baina ez dakigu zergatik. Atzekoak izango dira neskatxa hori, eta beraiek esango dizute zergatik esan zizuten ezetz. Unai zuk erantzun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-03 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kartzelatik aterako diren bi azken euskal presoak zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-03 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Bartra, Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Inauterietan marrazki bizidunez mozorrotzeko gaia jarri dute Pasai Donibanen. Zu, Iker, mozorro lehiaketako epailea zara eta zure bertsokideak aurkeztu dira bertara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Txapeldun izanak zarete zuek. Sebastian 1986an eta 2009an* Amets. Zer izan zen zuentzat hura? Eta, gaur egun nola bizi duzue?
*Gai-emailea dataz nahastu da, A. Arzallusek ez baitzuen 2009ko Bertsolari Txapelketa nagusia irabazi.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-22 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Famatuak dira Canovas hil zenean Txirritak botatako bertsoak. Orain Canovas ez, baina Fraga hil da. Kantatu Fragari bertso bana. Detaile bat ahaztu zait: lehen mikrofonorik gabe kantatzen zen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-03-23 Heleta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-27 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertsolariei omenaldiak egiten zaizkie. Egin berria da Orion, Aiako eta Leitzakoen laguntzarekin, Lasarteren omenaldia. Demagun 2070ean gaudela. Hendaian, Urruñan edo tarteko plazaren batean Ametsen eta Sustraien omenaldia da. Zuei buruz zer kantatuko ote dute? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Denbora pasa telebistaren aurrean zaudela, hor ikusten duzu gerra ostean nola joan zen hemendik hainbat jende Ameriketara. Zer pentsatua emango dizu noski.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez dakit zuei gertatu zaizuen, baina niri azken hilabeteotan galdera bat behin baino gehiagotan egin didate, eta galderak berak ere nahiko kezka sortzen dizu: “Datorren urtean da txapelketa, ezta?”. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-10-06 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Miren, aurtengo udan Etiopian ibili zara. Zu, berriz, Amets, orain lau-bost urte Bolivian ibili zinen, besteak beste. Jakin gura nuke zer pentsamendu ibiltzen duzuen hemen "Krisia" berba entzuten duzuenean.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gerrako kazetariak zarete. Bi urtez bahiturik egon ondoren, askatu egin zaituztete. Gaur zatozte hegazkinez etxera. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Amets, artzaina zara. Zure artaldea etxeratzen ari zarela, bidean Jone autotik klaxona jotzen hasi zaizu erotu beharrean. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-11-10 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-11-17 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Bi emakume zarete. Zuk, Amets, oraintxe eduki duzu haurra. Zuk, Maialen, laurogeitan hogei urteko ama zaintzen duzu. Gaur, plazan, elkarren ondoan egokitu zarete, amaren gurpildun aulkia eta haurraren kotxekapota.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-23 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskal Herrian bizi dugun giro honetan egia osoa ezagutu behar dela, eta horri buruz asko esaten da, irakurtzen da. Egia osoa jakitea posible al da? Komeni al da? Zer diozue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azken urteotan alkoholiko anonimoetan ibili zarete elkarrekin. Gaur, taberna batera sartu zarete kafe bana hartzera. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Amets Maialenek jatetxe garesti batera gonbidatu zintuen afaltzera. Jakiren batek kalte egin, eta ospitalean bukatu duzue. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
