Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Hizkuntza: "Croatian"Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 64728
2003-08-05 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jon, zure bikotea galdutzat eman zenuen orain dela hamabost urte itsasoan, eta gaur etxean agertu zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-01-10 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: "Taberna. Esnatu txarrekoa zen oso. Batzuetan, orduak ematen zituen mundua onartzen. Horregatik, nahiago zuen gosaldu errepideko taberna hartan, non inor ez zen atsegina. Izaki zakarrak hurbiltzen ziren bezero, begietan biharamuna zutela, eta nagusiak kafea kikaratik at isurtzen zuen, inolako barkamenik eskatu gabe. Eginez gero barregarria zatekeen, ehun kilo baino gehiago pisatzen baitzuen gizonak. Jabez aldatu zuten lokala. Ugazaba berriak galderak egiten zituen irribarretsu. Ez itzultzea erabaki zuen". Manuel Rivas idazle galiziarraren poema bat zen hori. Galizian laminei "meigas" deitzen diete. Meigen artean ederrenak, eta era berean arriskutsuenak, "as mouras" dira. Moura mairutik dator. Baina berbak berak esaten ez badu ere, ez dira larruazal beltzekoak, rubiak eta begi argidunak baizik. Halako laminek madarikazio bat dakarte, jartzen dizuten zigorra edo madarikazioa gauza bitxi bat da: sekretu bat kontatzen dizute, eta sekretu hori ezin diozu inori esan; esaten badiozu, hil egingo zara. Bata lamina izango da eta bestea sekretua jaso duena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-05-31 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, nik bezala arazo bat daukazu tabakoarekin: sortzeko, sormenari etekina ateratzeko, erre egin behar duzu -zuk esana da-. Baina entzun dizut baita ere, tabakoa erretzeari utzi nahi diozula. Zu, Andoni, izango zara zure biriketako bat, arnasa hartu nahi duen biriketako bat; zu, Igor, izango zara sormena ekartzen dion ke hori. Eta hain esparru estuan uztartzen zaretenez, mikro bakarretik kantatuko duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hirurogeita hamar urte dituzue. Zegamako plazan bertsotan ari zarete. Bertsotan ari zinetela seko geratu zarete. Hilerri berean lurperatu zaituztete zuen emazteek zuen bizimodua ikusi eta gero. Bertsotan hasi dira zuen hezurrak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aspaldian gaixo zeunden, eta joan den astean azken etsia eman dizute sendagileek: gehienez ere bi hilabeteko bizi iragarri dizute. Zertan emango dituzu bi hilabete horiek? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-03-27 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andolin Eguzkitza hil berri zaigu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-03-26 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Beñat Lizaso, Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Biok lagunak zarete. Modan dagoela-eta asto jana antolatu duzue taldean jateko. Jokinena da astoa, baina biok joan zarete hiltegira. Beñati, ordea, sekulako pena eman dio astoak, eta horren ordez legatza eskatu du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-11-13 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Beti izan zara lagunzalea. Urteak aurrera joan ahala, ordea, lagunak hiltzen joan zaizkizu. Atzo hil zitzaizun lagun taldeko azkena. Gaur bere hiletetan zaude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Esan didatenez, Peña, azkenaldian behin baino gehiagotan esan duzun esaldia da honako hau: "Bizitza ez da matematika". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-31 Andoain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bada bertsoaldi ezagun bat aldamio bat protagonista duena. Xalbador eta Uztapide ziren bertsotan. Gai-jartzaileak aldamio baten gainean jarri zituen. Batek salto egin behar zuen bestea salbatuko bazen. Zuek ere berdin zaudete, baina ez dut zurikeriatan aritzerik nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Andonirentzat gaia pentsatzean bi ideia ibili ditugu buruan. Biak ematea erabaki dugu, eta berak egin dezala gero nahi duena. Bi ideiak euskal abesti ezagunetan oinarritzen dira. Hil berri den Imanol kantariaren Mendian gora haritza abestiak honela dio pasarte batean: "Ni hiltzen naizen gauen behintzat / eizue lo lasai". Abesti herrikoi batek, aldiz, honela dio: " Begiak parrez parrez, bihotza negarrez". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-10-31 Mutriku Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hil berri den lagunari Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-02-12 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi andre zarete eta desagertu berri den Marero ontzian zenituzten senarrak. Orain gorpu bat agertu da, eta Xebastianek desio du, bihotz betean, bere senarrarena izan dadila. Andonik, berriz, aukeran, nahiago bere senarrarena ez izatea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-05-16 Zaldibia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zein da zuretzat bizitza honi aurre egiteko filosofia egokia? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ezkontzekoa zinen gaur, baina ezkontzan egon beharrean zure emaztearen hilkutxaren aurrean zaude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-11-27 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bizitza honetan zerk ematen dizu itxaropena, zertan sinesten duzu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-08-09 Ikaztegieta Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakik Espainia aldera patera batean zetorren marokoar talde batek bizia galdu duela. Beste batzuek berri hori ezkutatzen saiatu dituk eta egin ezak hik aipamen bat behintzat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-26 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Gorka Ostolaza "Potxis"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Hamabost eguneko bizitza eman dizute. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-26 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Hamabost eguneko bizitza eman dizute. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-11-21 Ormaiztegi Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi mila eta berrehungarren urtean gaude. Zuk horretan adituak zaretenez, euskararen autopsia egiteko ekarri zaituztete, batez ere zertaz hil den aztertzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
