Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Hizkuntza: "eu" Pertsona: Colina, SustraiBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2512
2025-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hedabideek bizirik irauteko bi mundu dituzte: harpidetzak eta dirulaguntzak, gehienbat. Euskal Herrian hedabideek jasotako dirulaguntzek adierazten dute gobernuen interesa zein den. Zenbakiak argiak dira eta publikoak: El Correo, 9.237.603 euro; El Diario Vasco, 6.128.575 euro; Cadena Ser, 5.948.760 euro; Deia, 3.605.626 euro. Gara, 2.969.963 euro. Erdarazkoak zenbaki puztuak. Euskarazko hedabideek ere jasotzen dituzte dirulaguntzak: Argia, 144.970 euro; Berria, 1.802.760 euro; Bilbo Hiria Irratia, 0 euro. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-10-17 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Baratza daukazue eta, zu, Eli, azken urtetan Jakoba Errekondoren jarraitzaile sutsu bihurtu zara. Haren irratsaioa entzuten duzu larunbatero; egutegi dinamikoa erosi eta zehatz mehatz jarraitzen duzu baratzeko lanak egiterakoan eta abar. Baratzarekin nahiko ez eta, orain sendabelarrekin ere emozionatuta zabiltza. Sendabelarrak topatu, bildu, lehortu, ukenduak egin… Egia esan, zure bizitza horren baitan antolatzen duzu, eta azkenaldian, beste planak uzten hasia zara… Sustrai, gaur zure etxekoekin bazkaria daukazue eta Elik esan dizu, Jakobaren egutegiaren arabera lore eguna dela eta sendabelarrak bildu behar dituela arratsaldeko 14:00etatik 16:00ak bitartean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-21 Errezil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi jubilatu zarete. Egunero kafea hartzen duzue eta egunero egunkaria irakurtzen duzue. Irazu, eskelen orrira iristean, eskelak begiratzen dituzu, ezagunen bat ikusten duen edo. Sustrai, eskeletara iritsi orduko pasa egiten dituzu orriak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-15 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok bikotea zarete eta Sustraik ingurugiroarekiko ardura handia dauka. Nerea, zuk esaten zenion ez zela ideia ona, baina auto elektrikoa erosi zuen maiatzean. Abuztuan gaude eta urtero bezala, Cadizera, Conilera, bidaiatu behar zenuten. Goizean atera zarete etxetik. Hamasei ordu pasa dira eta laugarren geldialdia egin duzue Sevilla parean, autoa kargatzeko. Nerea, ezin duzu gehiago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Bikote hasiberria dira Sustrai eta Igor. Jatetxe batera joan dira erdi ezkutuan inork ikus ez ditzan. Ezaguna besterik ez dago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Umetan iseka edo trufa egiten zizuten eskolan. Urteak igaro dira geroztik, eta gaur ikaskide ohien afarira joateko gonbidapena bidali dizute. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-10-28 Bastida (A) Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Nahikari Gabilondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Biltegi batean lan egiten duzue kamioiak kargatzen. Sustrai, gaur goizean Nahikarik hamargarren aldiz esan dizu zigarroa erretzera kanpora doala. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-10-28 Bastida (A) Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Erizainak zarete. Egunero, ordaintzen ez dizkizueten ordu gehigarriak egiten dituzue lanean. Sustrai, Jonek esan dizu gaur bera ez dela gehiago geratuko zuen txanda amaitzen denean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-10-28 Bastida (A) Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Ez duzu gonbidapenik jaso, baina joatea erabaki duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Herriko festak dira eta erromeria dago plazan. Dantzan hasteko desiratzen zaudete biok, baina ez duzue lehenak izan nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-31 Auritz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Lana:
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Sei puntu baino gehiago dituen bertso bana egin beharko duzue. Julioren bertsoa deskriptiboa izango da. Sustrairena aldarrikapen bat, eta Maialen, zurea gogoeta bat.
Jende uholdea Europa zeharkatzen ari da.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-31 Auritz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Pertsona bera zarete zuek biok: ehiztari amorratu bat. Zuk, Sustrai, biharko eguna nola imajinatzen duzun kontatuko diguzu; eta, zuk, Maialen, eguna pasa eta egiazki nola joan den egun hori. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-29 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Eneko Fernandez, Julen Zelaieta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sustrai, Osasunako futbol jokalaria zara eta zuek, Julen eta Eneko, bere gurasoak. Osasunazale borrokatuak. Athletic-era joateko eskaintza jaso duzu. Hortxe dituzu ezker-eskuin: Julen “ bai onartu” eta beste aldean Eneko “ez, Osasunan gelditu”. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen herrian ibilki zirezte, Lehen Mundu Gerlako hilen monumentuaren parean gelditu zirezte. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Miren, etxean telefono eta internet ezin erabiliz egon zira hilabete batez. Berriz ere, hornitzailearen magazinerat joan zira laguntza tekniko eske. 40 minutaz beha egon eta, Sustrai saltzaileak errezebitu zaitu.
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Helep-ak sortu ditu / milaka iritzi.
Puntua: Lehen hamar elkargo / gaur egun bakarra.
Puntua: Ba ote da dirurik / euskararendako?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Odei Barroso, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zirezte. Lan militanteak denbora ainitz hartzen dauzue. Asteburua elgarrekin pasatzeko libratua zinuten, bainan Odei oraintxe jakin duzu bilkura baterat deitua zirela larunbatean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Lehen aldikotz bakarrik joan zira bakantzetarat. Lehen eguna bukatzen ari zauzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
