Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Aiaraldea" Urtea: 2022Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1622
2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Patxi Iriart
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Patxi eta Oihana, irakasleak zarete. Usu egiten duzue topo irakasle gelako kafe makinan. Patxi, gaur ere, aste honetan hirugarrenez, Oihanak txanponik ez duela eta, kafe bat aterako ote diozun eskatu dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nerea eta Julio, mendira elkarrekin joaten zarete. Aurreko bi saiakeretan galdurik egon ondotik, mendi itzuli bera egiteko gelditu zarete. Nerea, aldi honetan, Juliok dena ongi begiratu eta prestatu duela esan dizu, baina gaur ere galdu egin zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Eneko Lazkoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Eneko eta Oihana, zazpi urte elkarrekin daraman bikotea zarete. Eneko, bikote-krisiaz hainbeste entzun ondotik beldurtuta zaude azkenaldian, horregatik Oihanak zuen bizitzan biper pixka bat sartzea proposatu dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nerea eta Ane, erretretadunak edo jubilatuak zarete. Duzuen diru sarrerarekin oinarrizko gastuak estaltzeko larri zabiltzate. Nerea, gaur Anek erran dizu jantoki sozialean banatzen duten afari beroa hartzera joanen dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Medikuaren kontsultatik irten berri zara. Telefonoa sakelatik atera duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Medikuaren kontsultatik irten berri zara. Telefonoa sakelatik atera duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-02 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, ertainaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, ertainaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-02 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Haritz Mujika
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xabat eta Haritz. Gasteizen bizi den bikotea zarete. Urteetan izan duzuen autoa matxuratu da eta ez du konponbiderik. Zuk, Xabat, beste auto baten beharra ikusten duzu. Haritzek ez du batere argi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-02 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Iban Urdangarin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Konfinamenduaren ondoren kirola egiten gogotsu hasi zineten. Geroztik horixe izaten da zuen asteburuetako plana. Zu Iban, festaren baten falta sumatzen hasi zara. Miren gustura dabil egungo bizimoduarekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-02 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Manex Agirre, Haritz Mujika
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Haritz, Manexek zurekin egoteko gogoa zuela eta, elkarrekin oporretara joateko konbentzitu zintuen. Lau egun daramatzazue oporretan eta Manex hirugarren liburua irakurtzen hasi da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-02 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz, Haritz Mujika
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Amaia, ikastetxeko zuzendaria zara eta Haritz, eskola-kiroleko arduraduna. Amaia, udan jolastokia eraberritu duzue, berdegune eta txoko lasai gehiago sortuz. Gaur Haritz etorri zaizu eskola-kirolerako nahikoa lekurik ez dagoela esanaz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-02 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Iban Urdangarin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Diru kantitate handia eskaini dizute. Onartu egin duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-02 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Diru kantitate handia eskaini dizute. Onartu egin duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Gai orokorra: Online bideo-jokoak
Puntua: Lagunekin batera / partida berean
Puntua: Tamainan aritzea / ez da gauza txarra
Puntua: Mundu birtualean / bizi dira asko
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, ertainaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, ertainaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-30 Baiona Berezia [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskararen egoera aipatzean anitzetan erabiltzen da baso erdi betearen eta erdi hutsaren irudia. Batzuek diote anitz aitzinatu garela; besteek oraindik oso egoera larria dugula. Orain dela hamabost urte sortu zen EEP, eta hizkuntza politika bat martxan da. Baina azken inkesta soziolinguistikoaren arabera %20 inguru dira euskaldunak Ipar Euskal Herrian. Hezkuntza publikoan euskarazko irakaskuntza gero eta leku gehiago hartzen ari da, baina Ipar Euskal Herriko ikasleen %70 inguruk ez du euskararekin harremanik; ikastoletako ikasleen kopurua emendatzen ari da, baina ikastoletako ikasle kopurua gutxiengo bat da. Eta abar, eta abar, eta abar…Zein da irakurketa egokia Miren? Basoa erdi hutsa ala erdi betea? Nola ikusten duzu afera? Zertan gara? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-04-22 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unaik tatuaje bat egin nahi zuen pandemia garaian. Eta egin zion Maialenek. Orain urte eta erdi geroago bueltan dator kendu egin nahi duela esanez. Maialenek gomendatuta “Honetatik hobeak aterako gara” jartzen duen testua tatuatu zuen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-08 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alaia taberna bat daukazu Xabaten etxe azpian. Azken bi urte hauetan terraza edukitzeko aukera eduki duzu pandemia zela eta. Udalak gutun bana bidali dizue esanez terrazako baimena bertan behera utziko duela. Alaia ez dago batere pozik udalaren erabakiarekin; Xabat ordea terrazarik ez den eguna noiz iritsiko zain dago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-13 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Kerman Diaz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Haira, beti pozik egoten den pertsona horietako bat zara, edalontzia erdi beteta ikusten duzu beti, biziari irri egiten diozu. Zu, aldiz, Kerman, basoa erdi hutsik ikusteaz gain, negatiboa zara beti. Bikotea zarete, eta zuen alabak berriro ere platera hautsi du afarian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-14 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Espioia izatea modan dago, eta zu espioi bat zara Unai. Ametsek kontratatu zaitu. Kontua da, udazkenean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa hasten dela, eta Ametsek irabazi egin nahi du. Unai kontratatu, eta dena jakin du: ze gai mota jarriko dituzten, zertan dabiltzan gainerako bertsolariak, nortzuk biltzen diren, ze ariketatan… Ibili zara ikerketa lanetan, eta gaur da Ametsi ikertutakoa azaltzeko eguna. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa