Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Arroa Behea" Pertsona: Maia, JonBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2667
2016-04-01 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iker, zuk sexurako adizioa duzu. Logroñoko terapia talde batean apuntatu zara eta Jon Maia aurkitu duzu bertan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-04-21 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: “Gaztetxea guztion etxea da”. Hori izan zen orain dela urte batzuk Gaztetxeak egin zuen kanpaina. Gau batean ehunka iratxo agertu ziren Gasteizko hainbat puntu ezberdinetan. Orain berriro agertu behar zarete Gasteizko puntu ezberdinetan. Non eta zergatik aukeratu duzue puntu hori? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-06-03 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bost urte dira areto honetan bertso saiorik egiten ez dela. Publikoan bada orduz geroztik bertso saioren batera joan ez den jendea. Bost urte hauetan plazan zer gertatu den kontatu behar diezue, beraz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-07-24 Donostia Berezia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseikoa, ertainaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, ertainaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Alabak galdetu dizu: “Aita, zergatik niretzat aitona eta amona dira eta zuretzako abuela eta abuelo?” Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-15 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Jon Maia, Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Lana:
Seinaka gaia-emanda besteak bati
Jarritako gaia:
Asko eman dugun pertsona bat omendu nahian jarriko dut gaia. Zendu berri da Imanol Urbieta eta asko da bere kantu, musika eta letrekin eman diguna. Zuen laguntza behar dut hau kantatzeko: “Jon Brown, indio txiki bat zen...” (jendeak abesten du)
Jon Maia, zu zara Jon Brown. Beste guztiek txikitan miretsi izan zaituzte eta zure lagun izan dira. Orain, zu hazi egin zara, eta zure ume hauek ere bai. Hala ere, zerbaitegatik triste daude eta gaur laguntza eske etorri zaizkizu.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikote hasiberria zarete. Iñaki, erlezaina zara eta gaur Jon,erlauntzera eraman duzu, zure lana erakustera. Biok erlezain arropa janzten hasi zarete. Iñaki, Jon dardarka dago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Amaitu da ospakizuna. Dena jasotzen ari zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Adinean gora zoazten bikotea zarete. Gazte garaiko argazki album bati begira zaudete. Zuri, Jon, iruditzen zaizu garai batean iraultzaile zinetenak kontserbadore bilakatu zaretela. Nerea ez dago ados. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maia, zure autoaren derrigorrezko azterketa teknikoa egitera joan zara. Martin aztertzaileak ordu-erdi darama begiratu hemen eta begiratu han, oharrak idatzi eta idatzi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Zerbitzariak zarete. Kongresu baten ondoren, jende artean zabiltzate kanapeak eskaintzen. Sukaldetik atera orduko bukatzen dira guztiak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kuadrilla bereko bi emakume zarete. Gaur heldu zaizue lehenengo aldiz mamografia egiteko gutuna. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-06-21 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Elkarrekin ibiltzeko deseatzen zaudeten bi nerabe zarete, eta denboran ibili zarete elkarri keinu txikiak bidaltzen. Eta azkenean bai, azkenean geratu zarete elkarrekin. Helatua hartu, portutik paseoa eman, talaian eseri, itsasoari begira.... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-06-21 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Launaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Ordenagailuan ibiltzen zaretenok jakingo duzue hiru oinarrizko truku edo komando badaudela teklatuan: kopiatu (Ctr + C), moztu (Ctr + X) eta itsasi (Ctr + V). Maialen Lujanbio, atzeko bertsolariekin erabiltzeko baimena duzu. Azaldu atzeko bertsolarien zein ezaugarri kopiatuko, moztuko edo pegatuko zenukeen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-10-23 Zaldibia Sariketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek bizilagunak zarete. Nereak arropak zabaltzen dituen bakoitzean zerbait erortzen zaio Jonen balkoira. Baina Nerea, sekula ez zaizu galtzerdirik erortzen. Ez eta igerilekuko txanoa edo sukaldeko trapurik ere. Kuleroak ez badira, sujetadorea, sujetadorea ez bada tanga... Gaur ere Jon, aurkitu dituzu balkoian Nerearen azpiko arropak eta haiek hartuta igo zara bere etxeko txirrina jotzera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-07-11 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Jon Maia, Alaia Martin, Fredi Paia, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Fredi, zu, sommelierra zara, eta atzeko bost ardo horiek dastatu behar dituzu. Deskriba itzazu, eta, zuek, ardook, zuengandik gehiegi edateak zer eragin dakarren azaldu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Kalean pasatzen ikusi duzu eskuetan opari bat daramala. Irribarrez doa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-29 Dima Plaza librea [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-03 Dima Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-08-29 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Kopla handia Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Udaro Donostiako Udalak turismo kanpaina bat egin nahi izaten du zein baino zein lema hobea asmatu eta ahal den turista gehiena erakarri nahian. Aurten agentzia bati esan beharrean, bertsolariei enkargatzea pentsatu dute. Eta hiru bertsolari hauei eskatu die Udalak turismo kanpaina berrirako lelo proposamenak egiteko. Elkarrekin bildu zarete eta pentsatu duzue, turistak erakartzeko ez, uxatzeko leloak egin behar dituzuela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
