Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Biarritz-Angelu-Baiona" Pertsona: Irazu Muñoa, Jexux MariBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1845
2001-02-23 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain dela gutxi egin berri duten ikerketa lan batek zera dio:Gizonezkook,bataz beste, hamahiru koma bost zentimetroko zakila dugula. Zer iruditzen zaizue? Zuena inoiz neurtu al duzue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-26 Donostia Berezia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Eneko Lazkoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zazpi puntuko berezia Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aulkia, egurrezko aulkia, ohiko irudia da bertsolaritzan, betikoa. Bertsogintzan badaude beti errepikatzen diren gaiak, baita bertsolariek behin eta berriz errepikatzen dituzten doinuak ere. Baldintza bakarra duzue bertsoaldi honetarako: ezin duzue doinurik errepikatu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-16 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gazteago zinetenean, gazteriaren erreferente izan zarete. Lehen esaten zen bezala, gazteak baina prestatuak: iritzi sortzaileak, artistak, okupa... Hainbat adjektibo jar daitezke. Programa batean ere izan zenuten zerbait. Orain, gazteak bazarete ere, aldatuta zaudete. Zein aldatu da gehien? Norberarena edo bestearena ere esplika dezakezue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-16 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Saioa ezin genuen bukatu frontoia aipatu gabe. Irazu etorri da bere semearekin frontoira, eta hor ari da jolasten. Iker geroxeago etorri da, eta hor dago zain eta zain. Bi ordu daramatzazu Irazuri eta haren semeari begira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-02 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Unai Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)
Lana:
Seinaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Bertso bana eskatu behar dizuet, baina sei puntukoa edo goragokoa izan behar du bertso horrek, eta gaia hauxe da: aurtengo Sanferminek zeresan ugari eman dute, era guztietako irudiak, argazkiak, iritziak entzun eta ikusi ditugu. Zuek horietatik zer azpimarratuko zenukete?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zuk, Jesus Mari, perfume-denda batean lan egiten duzu. Unai egunero-egunero etorri, perfume bat probatu eta joan egiten da.
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitona-bilobak zarete. Zu, Mantxi, aitona, eta Jesus Mari biloba. Orain arte familiatik kanpoko zaintzaile batek zaindu izan zaitu Mantxi. Orain, Jesus Mari biloba lanik gabe geratu da, eta zu berak zaintzea proposatu dizu. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-30 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Artzaina zara, Unai. Eri zarela eta, Jesus Mari koinatuari galdegin zenion merkatura zure gasnen saltzera joateko. Joan da, eta hor itzuli da erranez jastatzeko bost gasna banatu dituela, baina saldu bat ere ez. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-30 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Jesus Mari, suhiltzailea zara, eta Aitor suhiltzaile-burua. Etxe bateko sua itzaltzera etorri zarete. Etxean pertsona bat dago atera ezinik. Zuk, Jesus Mari, sartu egin nahi duzu, eta Sustrai suhiltzaile-buruak ez sartzeko agindu dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-30 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Arnoa dastatzeko ikastaro batean izena eman duzue. Edalontzia eskuetan, lehendabiziko arnoa bota dizuete. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-11-26 Errenteria Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka oina-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Oina: Errez Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-10-29 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka oina-emanda Jarritako gaia: Oina: Papera Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-12-17 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka azken puntua-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Bukaera: Argiz beteta daude kaleak / bihotzak penaz gainezka. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-12-17 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-12-05 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gertutik ezagutu zenituen GALen zipriztinak, lagun bat hil baitzizuten. Irratian entzun duzu Espainiko Gobernuak esan duela GALen auzia berehala ahaztu behar dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-12-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Hauxe duzu hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan kantatzeko gaia: Euskal Herri txikiak garrantzi handia du zuretzat hori dela medio zure bizitzan itxaropenetik etsipenera doazen sentimenduak tartekatu zaizkizu. Hala ere, oraingoa une berezia delakoan zaude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-12-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Julen Zulaika
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Julian Retegi pilotariaren zale amorratuak zarete biok. Zuk, Julen, uste duzu hobe duela erretiratzea. Jexux Mari, aldiz, frontoietan noiz berragertuko zain dago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-12-05 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zortziko txikian kantatzeko hau duzue gaia: Zu, Aitor, bertsolaria zara eta Jexux Mari, argitaletxe bateko zuzendaria. Durangoko azoka dela eta Aitor, zure biografia idazteko konpromezua hartu zenuen eta baita bete ere. Jexux Marik ordea, ez du zure lana argitaratu nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-12-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azpeitiko azoka berezian, zu, Andoni, gazta saltzen ari zara. Jexux Mariri lau aldiz eman diozu probatzeko eta badatorkizu berriz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-01-14 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hiru galdera filosofiko egingo dizkizut zuri. 1. Nondik gatoz eta nora goaz? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa