Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Elgoibar" Pertsona: Zubeldia, IkerBilaketa zehaztu
Emaitzak: 723
2008-07-17 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Iker, San Juan izango zara, San Juan Bataiatzailea, gure herriko patroia edo zaindaria; eta zu, Maialen, Karmengo ama. Azkenaldian San Juan haserre dabil, festa guztiak eta ohore guztiak Karmengo amak jasotzen dituelako. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-03-01 Alegia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurten urte bisiestoa da, eta jo dezagun gaur otsailak 29 dela. Gaueko hamabiak laurden gutxi dira. Erditze gelan egin duzue topo. Umea badatorrela sentitzen duzue, baina ez duzue egun honetan jaiotzerik nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-25 Aulesti Jaialdia [Bertsoa] / Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Antonio Bolas gezurrarekin jolas izeneko liburua daukat esku artean; "Antonio Bolas, gezurrak egiaren kolorean esaten zituen gizon baten istorioak". Antonio Bolas hori zegamarra zen, eta Iker Zubeldiak ondo daki haren berri Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-06-14 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Krisiak Iker ere harrapatu du, eta langabezian gelditu da. Joxerekin adiskidantza baduenez, bere baserrian agertu da lanik ba ote duen galdezka. Joxek lana badu, baina zalantzak ere bai, eta egun pare batean proba egingo omen dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi oriotar izango zarete, arraunlarien entrenatzaile eta trainerua osatu behar duzuenez, atzeko horiek ekarri ditu Andonik. Dena ona ikusten die honek hautagai horiei. Ikerrek, berriz, dena txarra. Ez ditu beren ontzirako aproposak ikusten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-08 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kataluniaren alde zerbait egin behar zenutela eta, Castell bat, giza dorre bat, egitea pentsatu duzue. Egaña, Uxue eta Mendiluze beheran jarriko zarete, erdi bidean Lujanbio eta Zubeldia jarriko dira eta gora, puntara, Amets igoko da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-18 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Munduate, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kamioi gidariak zarete, eta bost hilabete daramatzazue lanik gabe. Astero bezala, kamioia garbitzen egin duzue topo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-18 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Silveira, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xabier arrantzale zaharra eta Iker berria zarete. Ikerrek oraintxe harrapatu du bere lehen arraina kanaberarekin, baina ez da uretatik ateratzeko gauza. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskaldun zaharra zara Iker, eta bosgarren aldiz aurkeztu zara EGA lortzeko azterketara. Aurreko lau aldietan egokitu zaizun aztertzaile bera duzu aurrean: Sustrai. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-10-15 Idiazabal Txapelketa [Bertsoa] / Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Kalean zoazela ume batzuk jolasean ikusi dituzu, elkarri tiroka ari balira bezala eskuarekin itxura egiten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xabi Euskal Herrian dabil. Etorri zen Ingalaterratik eta hilabete badarama Euskal Herrian; eta txundituta dago Euskal Herriaz, euskaldunak ikusita, euskaldunak ezagututa. Eta udazkenean, Birmingham-era itzultzen denean, hango unibertsitatera euskaldun-euskaldun bat eraman nahi du, frogak egiteko. Nor topatuko-eta Iker iruditu zaio euskaldun-euskaldun prototipoa, Birmingham-era eramateko. Ez dakit konbentzituko duen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Bi jubilatu zarete, eta herriko plazan zaudete, parean pasatzen diren gazteen janzkerari begira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-26 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Parkean paseoan lasai-lasai zabiltzala pertsona bat ikusi duzu lurrean etzanda. Bere mugikorra jo eta jo ari da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-03 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ur gutxi dagoela eta Etxarri-Aranatzeko Udalak duela aste batzuk ohar bat zabaldu zuen herrian. Bertan eskatzen zitzaigun herritarroi argi ibiltzeko ur kontsumoarekin. Zuk, Iker, muturreko erabakia hartu duzu: euria egin bitartean ez zara dutxatuko. Kalera irten zara eta hor ikusi duzu Oihana bere autoa garbitzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-29 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Fredi Paia, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskal Herrira uda pasatzera etorritako Saharako bi haur zarete. Itzulerako hegazkinaren zain zaudete. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-29 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Trenean elkarren ondoan esertzea tokatu zaizue. Iker, abiatu orduko lo hartu duzu, eta burua Nerearen sorbaldan duzula esnatu zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-02-09 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Martin, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urte berean jaiotakoak zarate. Gogoratzen duzue noiz abestu zenuten lehen aldiz oholtza berean? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-06-04 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sebastian nagusia da eta bere langilea Iker. Herriko kirol apustu etxe batean egin dute topo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-04 Larraul Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok guraso berriak zarete, eta familia inguru lasai batean hazteko etorri zineten Larraula. Plaza bueltan bizi zarete. Bederatzi hilabeteko ume ederra daukazue. Kontua da orain dela lau bat hilabete Larraulgo elizako ordularia konpondu duela Udalak eta berriz ere kanpaiak jotzen hasi dela, ordubetero eta ordu erdiro bi aldiz, goizeko 8etatik 10ak arte. Nerea txoratzen dago, kanpai hotsak bakea transmititzen dio, juxtu berak asko estimatzen duen herri txiki bateko giroa sortzen dio. Iker, amorra-amorra eginda, bihar udaletxera joatekotan da kexa jartzera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-04-03 Online Jaialdia (Etxetik-etxera) [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iker, zure etxepean bizi da Joanes, herriko mutil orkestra. Lehen egunean instrumentu batekin atera zen eta oso polita izan zen; bigarrenean beste batekin eta ondo; egunero balkoian dago, eta dagoeneko nekatzen hasita zaude. Gaur bateriarekin atera da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
