Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: "bertsobertsosorta" Lekua: BilboBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2070
2024-10-06 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Performance bat egingo dugu. Goizalde Atxutegi jarriko da Joneren aurrean eta Ainhoa Markinez Nerearen aurrean. Jonek eta Nereak Goizalde eta Ainhoaren ahotsetatik kantatuko dute, hurrenez hurren. Hots, Jonek kantatuko du eta Goizaldek ahoa mugituko du; eta Nereak kantatzen duenean Ainhoak ahoa zabalduko du. Zuek biak, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako bi kide zarete, elkarterako dirua lortu behar duzuenak. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundira (BFA) jo duzue, eta sekulako dirutza eskaini dizuete, baina baldintza batekin: Bizkaian antolatzen diren saio denetan, mikrofonoetan, BFAren logo erraldoi bat ezarri behar duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-11-27 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aspalditxoan zabiltza harri-jasotzaile bihurtu nahian baina ez zara ausartzen pausoa ematera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-11-29 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Ibai Amillategi, Janire Arrizabalaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ibai baserritarra zara eta bizitza osoa daroazu sasoi honetan txerri-boda egiten; txerria hil, gero urte osorako okela gordetzeko. Urtero gonbidatzen dituzu txerri-bodara familia, auzokoak… lana egoten delako, eta gero trukean txorizo, odoloste eta abarrak banatzen dituzu. Aurten Janirek, zure ilobak, proposatu dizu Ibai, txerria bizirik uzteko eta odoloste beganoak egiteko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-15 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Bittor Altube, Aissa Intxausti
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aissa, potosikotiko-depresiboa zara, eta Bilboko eta inguruko bertso eskoletan zabiltza: astelehenetan Deustuko Elorri bertso eskolan, astearteetan Señora bertso eskolan, asteazkenetan Arrigorriagan eta ostegunetan lehenengo Santutxuko bertso eskolan eta gero Potojorran bertso eskolan. Gaur ostirala da eta Bittor psikoterapeutaren kontsultan zaude, dibanean etzanda. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-28 Bilbo Plaza librea [Bertsoa] / Miren Amuriza, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaztetxeko bi kide zarete. Bazkarirako 100 txartel inprimatu zenituzten etxean. Etorri zarete bazkaltzera eta 130 lagun etorri dira, bakoitza bere txartelarekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-28 Bilbo Plaza librea [Bertsoa]
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Amets, zure janzkeraz kezkatuta zaude eta hiru moda aholkulari hauengana jotzea erabaki duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-05-05 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Martxoaren 8ko greba eta gero Bartrak gustua hartu dio etxean lanik ez egiteari. Gatazka sortu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ibon, zure etxean ez duzue bakerik azpiko apartamentua pisu turistiko moduan jarri zutenetik. Sustraik hiru egunerako alokatu berri du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Jarritako gaia: Azken hamabost urte pasatu dituzu hilero 2.000 kilometroko bidaia egiten zure lehengusua bisitatzeko. Orain jakin duzu Puerto de Santa Mariatik Zaballako espetxera ekarri dutela, hau da, 100 kilometrora. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Jakin izan dugu Donostiako jaietan hamabost urteko neska bat bortxatu zutela. Eta bortxatzaileak adin bereko mutilak zirela. Zu, bi alabaren aita zaren aldetik, zer hausnarketa egiten duzu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Txapeldunaren agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Umoregileak zarie. Onintza, azken aldian eztabaidan dago umorea edozeren ganean eta edozelan egin leiken ala ez. Hori dala-eta Etxahunek esan deutsu zalantzak sortu jakozala bere ikuskizunetako edukien inguruan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Aitor Bizkarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gurasoak zarie. Zuen 5 urteko umea aluagaz jaio zan. Gaur bera mutila dala eta mutil moduan tratetako eskatu deutsue. Aitor, Mirenek esan deutsu ez dakiela zelan jokatu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kuadrilakoak zarie. Zuen lagun baten hiletan egin dozue topo. Jonek esan deutsu berak ez dabela elizagaz ezer jakin gura, eta kanpoan geratuko dala elizkizuna amaitu arte. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Suhiltzailea zara. Ez da denbora asko etxegabetze batean parte hartu zendula. Gaur bertan beste baterako abisua jaso dozue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotekidea daukazu. Urteak daroazuez alkarregaz. Bada denbora bat, ezkutuan, beste pertsona batzuekin sexu harremanak daukozuzela. Bikotekideagaz horren inguruan argi berba egiteko momentua ailegau dala pentsetan dozu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Abokatua zara. Ama etorri jatzu ustelkeria kasu baten auziperatu dabela-eta bera defenditzeko eskatzen. Bihar erantzungo dautsazu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Emakumea zara. Orain arte lana izan da zure bizitzaren erdigunea, eta gura zendun ardura postua lortu zendun. Azkenaldian haurdun geratzea darabilzu buruan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Urteak dira betiko lagun kuadrillatik urrundu zinela. Gaur, aspaldiko partez, kuadrillako bazkarirako gonbidapena jaso dozu. Oraindik ez dozu erantzunik emon. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Politikari baten komunikaziño arduraduna zara. Zeuk idazten dautsazuz diskurtso danak. Agerraldi jendetsu batean berbetan dago orain eta txalo zaparradak eten bakoak dira. Inbidia sentitzen dozu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
