Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: Egaña, AndoniBilaketa zehaztu
Emaitzak: 4454
2001-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Kasu honetan etorkin bat zara. Zeure famelia osoa hartu eta hor zatoz itsasoan Espainiarantz patera umel ilun batean. Itsasoa zeharkatzen ari zaretela, zure semetxoak galdera hau egin dizu: "Aita, nora goaz?". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Joxerra Garzian liburu batean oinarritutako gai hau jarriko diat. Bertako esalditxo batek hala zioen: "Askatasunzaleak omen garela denak, eta horregatik ateak zabalik nahi ditugu baina askatasunak ez du aterik maite, zabalenetik ere ez da kabitzen". Bertsorik zabalenean askatasuna kabituko al litzake? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-09 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka oinak-emanda Jarritako gaia: Oinak: Hutsa / Funtsa / Haruntza / Harroputza / Kamutsa / Bultza / Laguntza Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-09 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka oinak-emanda Jarritako gaia: Oinak: Eskegi / Gehiegi / Ikuspegi / Zilegi / Erdi / Eri / Izerdi / Ageri / Bedi Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-29 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egun batzutatik hona pereodikuen, telebisinuen..., askotan entzun dugu erlijinoe gora, erlijinoe behera; musulmanak diela, integristak diela, katolikuek diela, protestantiek diela. Zuek biok zetan edo nogan sinesten dozue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-04 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita Saindua zahartzen hasi zaigu eta laster hiltzeko zorian izanen da. Zu, Andoni, Aita Saindua zaitugu, beraz, eta beste bostak Aita Saindugaiak. Zoin diren zuen asmoak, Igorrek hasiz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sarri entzun dugu bizitza honetan zintzilik gaudela, ta sarri soka batetik zintzilik ere, jaio ere soka batetik zintzilik jaiotzen baigea. Zuek hiru soka izango zerate. Hiru nortasun zuen soketan lotuta egon dira: zu, Andoni, Gashenbrum II mendian zauden soka bat zera, Felixen gerriari hamaika bidaietan lotutako soka. Zu, Aitor, berriz, zuri gogor helduta ibili zian Sakanako sokatiralariak. Eta zu, Amets, lehengo astean ospatu gendun Xalbador hil zala hogeita bosgarren urteurrena, eta zu bere ahots korda izango zara. Beraz, hiru soka, hiru nortasun... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-07-06 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Madrilen labetik atera berria dute beste lege bat, hain zuzen ere, alderdi politikoen legea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ardo on eta preziatuz betetako ardo botila bat haiz hi. Urte askotan hor eduki haute sotoan, eta gaur zabaldu haute. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hau gizon argia da eta galdera zail samarrak egin behar dizkiot. Demokrazia askotan entzuten den hitza da. Ez dakit, ordea, denontzat berdina esan nahi ote duen. Zer esan nahi du demokrazia hitzak Aznarrentzat? ETAk zer esan nahi du demokrazia hitza aipatzen duenean? Zer janik ez duen batentzat, zer ote da demokrazia? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek hirurok Zumarragan atxilotuak suertatu ziren hiru gazte zarete. Azkenaldian ohitura bihurtu den modura, zuekin ere berdin gertatu da: aste honetan bertan, Garzon epailearen galdeketa erantzun eta gero, libre geratu zarete inongo kargurik gabe. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-06-14 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Sustrai, Azkoitiko familia batean pasa behar duzu uztaila, euskaltegian ikasitakoa praktikatzeko. Etxe horretara sartu zara, eta Andoni etxeko aitonarekin egin duzu topo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-07-06 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jexux, zu hamalau urteko mutil koskorra zaitugu. Andoni, berriz, zure ama. Gaur etxera joan zara, atea zabaldu eta edanda aurkitu duzu salan, eta hauxe esan dizu: " Ez esan ezer aitari". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-05 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuei bioi hiru egoera desberdin jarriko dizkizuet, baina biok elkar hain ondo ezagutzen duzuenez, Andonik Sebastianen paperean katatuko du, eta Sebastianek Andonirenean. 3.- Bukatu da zuen bertso karrera. Bota azken agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-18 Ereñotzu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur egunean hainbat aldizkari eta egunkaritan bertsolariak agertzen dira sekulako pila. Gaur egun badirudi bertsolariak intelektualak direla. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-11-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Andoni Egaña, Jon Martin, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek lau animalia zarete: txakurra, katua, sagua, txoria. Zuek jakingo duzue zein den bakoitza. Zer moduz konpontzen zarete? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-10-28 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek pixka bat zaharxeagoak zarete, hamasei-hamazazpi urtekoak; eta Andoni Aitorrekin gustatzen da, baina orain arte ez du une aproposik aurkitu, eta gaur, ustekabean, taberna bateko mahaian topo egin duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-10-29 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Niri ere askotan esan zidaten Xabier Letek abesten duen hura: "Handitzen zarenean ikusiko duzu isilik egoteak zenbat balio dun." Hiri zenbat balio dik? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-03-18 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok urtetan zehar elkarrekin lan egin duzue. Orain dela gutxi bertako langile bat jubilatu egin zen. Jokin hartu zuten lanpostu hori betetzeko. Orduz geroztik Andonik ez dio berdin begiratzen Jokini. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-12-06 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Japonia aldean gazte batzuk elkartu eta kotxe batean suizidatu omen ziren. Internetetik adostu zuten hori dena. Gaur, Andoni, Interneten sartu da, eta Silveiraren gonbidapena jaso du bere buruaz beste egiteko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
