Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bilaketa hitzak: BapateanBilaketa zehaztu
Emaitzak: 4365
2023-08-26 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak zarete; Eli 12 urteko alaba eta Oihana, ama. Duela gutxi eskuratu du mugikor propioa alabak, eta nahigabean edo, pornografiarekin egin du topo. Ikusitakoarekin zur eta lur geratu da alaba, eta amarengana jo du azalpen bila. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Launaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Sebastian, banku bateko zuzendaria da. Egunero bezeroen kezkak eta zalantzak argitzeaz gain, kredituak ematen ditu, ordaintzen ez dutenei zigorrak ezarri… Gaur hiru bezero hauek etorri zaizkio: Oihana, Andoni eta Oihana. Bakoitzak badu bere kezka, edo galdera, edo proposamen edo haserrealdi. Ea bakoitzari ze erantzun ematen dion Sebastianek. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-09-30 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak zarete. Oihana, ama, eta Nerea, 8 urteko alaba. Alabak esan dio amari bere urtebetetze festara ez dituela bere gelako lagun guztiak gonbidatu nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-18 Hondarribia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitorren semea, Jon, ederki ari da bertsotan. Edo hobeki esan, ari zen. Izan ere, duela lauzpabost hilabete Unai Agirre irakaslearekin hasi zen eta geroztik hain ongi ez dabilela iruditzen zaio Aitorri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-05-19 Leitza Sariketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Millan Telleria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Agin aita eta Millan semea zarete. Millan, etxean ez duzu ezer egiten, alper hutsa zara. Gaur aitak harrapatu zaitu logelan zure jarraitzaileentzat bideo bat grabatzen etxean egiten ez dituzun lan guztiak nola egiten diren kontatuz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-25 Muxika Sariketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Aitor Etxebarriazarraga
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Maialen, kirola egitea erabaki duzu, eta Aitor entrenatzaile pertsonala kontratatu duzu. Lehenengo hamar
minutuetarako damutu zara.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-28 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biak duela gutxi izan zarete ama. Zoragarria, ezta? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-28 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bada Euskadi Irratian irratsaio bat Landaberri izenekoa eta bertan aritzen da Jakoba Errekondo baratzari buruzko aholkuak ematen. Jakobak oporrak hartu ditu eta Onintzak ordezkatuko du. Atzekoek baratzari buruzko zalantzak argitzeko deitu dute irratsaiora. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-09-11 Azkarate (N) Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gurasoak zarete, Covid garai honetan hire semea, Oihana, istiluetan ibiltzeagatik atxilotu diten pare bat aldiz. Hire alaba, Julio, gutxi jaten hasi duk, ez dik ezertarako gogorik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-10-22 Errezil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Udazkena uzta sasoia da, eta zuek basoan zaudeten bi katagorri zarete, bi urtxintxa. Ikerrek fruta hartu ahala jan egiten du, eta Maialenek negurako jasotzen du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-17 Aramaio Sariketa [Bertsoa] / Oihane Perea, Alazne Untxalo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Kokotz batean zaudeten bi ile zarete. Zuen kokotzaren jabea zuei begira-begira dago, ispilu aurrean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-10 Ordizia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iker, Goierriko enpresa nagusi baten urte asko egin dituzu lanean. Hango soldatak eta egoerak salatu, eta kaleratu egin zintuzten. Gaur finikitoa sinatzera joan zarenean zure ordezkoa izango den Nerearekin egin duzu topo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-13 Zornotza Berezia [Bertsoa] / Igor Elortza, Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kultur ekimen eta kontsumoen portzentajeek gorakada nabarmena eduki dutela esan dute hedabideek. Hala ere, datuak ez dira pandemia aurretik zeudenetara ailegatzen. Zuen lekutik nola ikusten duzue hori? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-03 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Haira Aizpurua, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kartzelatik aterako diren bi azken euskal presoak zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-23 Arrosa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Haira Aizpurua, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ahizpak zarete. Zuen herriko autobus geltokian “Lan gutiago eta orgasmo gehiago!” idazkia egun guziz ikusten duzue eskolara joateko tenorean. Nehoiz ez diozue kasu gehiegirik eman mezuari, baina, Maialen, gaur Haira ahizpa ttipiak galdegin dizu orgasmo hitzak zer erran nahi duen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-05-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aissa Intxausti, Sarai Robles
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alaine Agirreren aipu bat horra: “Gaur egun ikasleek lehenago ikasten dute fotosintesia zer den klitoria baino”. Pertsona bat eta bere klitoria zarete, gaur topatu zarete lehenengoz; Sarai, pertsona eta Aissa bere klitoria. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-07 Bakaiku Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabat Illarregi, Saats Karasatorre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-08-29 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Kopla handia Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Udaro Donostiako Udalak turismo kanpaina bat egin nahi izaten du zein baino zein lema hobea asmatu eta ahal den turista gehiena erakarri nahian. Aurten agentzia bati esan beharrean, bertsolariei enkargatzea pentsatu dute. Eta hiru bertsolari hauei eskatu die Udalak turismo kanpaina berrirako lelo proposamenak egiteko. Elkarrekin bildu zarete eta pentsatu duzue, turistak erakartzeko ez, uxatzeko leloak egin behar dituzuela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-13 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen, arropa eta oinetako denda bateko langilea zaitugu. Gaur atetik, ezagutzen ez duzun bezero bat sartu da, Andoni, eta sartu orduko hasi zaizu bere historia kontatzen. Bertsolaria dela, saio batetan oholtza batetik erori eta humeroa hautsi duela eta oinetako eta arropa erosoa behar dituela. Gauza jakina da, bistakoa, zergatik. Atera dizkiozu bata eta bestea. Jantzi, erantzi, probatu. Hau bai, hau ez, hau izan liteke. Ordu bete dagoeneko. Zer moduz doa? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-05-18 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Maider Arregi, Aitor Bizkarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Aitor hautua egin zenuen mugikorrean Whatsappik ez instalatzeko. Maider, gaur ere Aitorrentzat diren hamarren bat mezu jaso dituzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
