General search
New search Improvised Verse Singing: "Bertsolaritza" Name of person: Egaña, AndoniRefine your search
Found results: 5599
2025-04-05 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda Proposed topic: Pablo Nerudaren esaldi batek hala dio: “Lore guztiak moztuko dituzten arren udaberriak ezingo dio loratzeari utzi”. Munduaren dekadentzia honetan non topatzen duzue argitasuna? Non alderdi positiboak? Dena ilun dagoen garaiotan, maila pertsonalean zein globalean, zeintzuk dira argi izpiak? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-05 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuen urrezko eztei eguna da. Ez zenuten ospatzeko asmorik, baina seme-alabek antolatu dute eta joan egin behar. Eta antolatu badute izugarrizko banketea da. Biak ezagunak izanda jende asko etorri da: kultura arlokoa, politikariak, familia eta mundu mailako izarren bat ere bai. Ez zenuten asmo handirik baina behin hasiz gero, aperitifan ardo txuri freskoa, bazkaritan beltza goxoa, eta txanpainaren txinpartari nork erran ezetz. Andoni, horrek isilik egoteko ezintasun handia eragin dizu eta dena zoragarria iruditzen zaizu. Zuri ordea ezinegona areagotu baino ez dizu egin. Ez duzu inor soportatzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-05-04 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Aitor Etxebarriazarraga, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Atsedenaldian dago derbia. Zelaian jokoa gertatu bitartean, harmailetan beste zerbait ari da gertatzen. Igor, kuadrillako beste bost horiekin etorri haiz. Denek ekarri ditek zeozer afaltzeko baina hiri, Igor, jo eta ahaztu! Eta begira ari haiz, ea bakoitzak zer ekarri duen, eta pentsatzen ari haiz zeini eskatuko dioan mokadu bat. Hori bai, eskatzea libre duk eta ematea ere bai; ea zer erantzuten diaten besteek. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Josu Sanjurjo, Julen Zelaieta
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Uztailaren 7a, San Fermin izateaz gain Kondorraren Nazioarteko Eguna ere bada. Hemen bakoitzak baditu bere sinismenak, hil ondotik zer gertatzen denari buruz adibidez, anitzek hil ondotik animali batean berraragiztatuko garela uste dute. Andoni, zure ustez beste laurak ze animaliatan berraragiztatuko dira? Eta besteok erran ezazue zuen patua gustukoa duzuen ala ez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-10-10 Ortzaize Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Patxi Iriart
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ortzaize zentroan bada Menta liburu denda. Herritarrengandik preziatua da, anitz zerbitzu eskaintzen baititu: liburu salmenta, hitzaldi, kafe, bierak … Andoni Mentan sartu zara eta lekuak xarmaturik irakurketan eta ametsetan hasi zara. Zoko batean da Patxi herritarra bere hamargarren biera bukatzen. Gero eta gehiago edan, gero eta leku gehiago hartzen du Patxik. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-01 Usurbil Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Etxebarriazarraga, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jone Uria Albizuri
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Andoni, Jagoba Arrasateren paperean jarriko haut, Euskal Herriko futbol taldearen hautatzaile rolean. Euskal Herria – Palestina partida jokatuko duk datorren azaroaren 15ean, Bilbon. Azaroaren 14a da gaur, eta deialdiko jokalari asko gripeak jota omen zeudek. Zaleen artean boluntarioak eskatu eta atzeko bostak agertu dituk; horiekin osatu beharko duk taldea. Ea ba, zer ezaugarri ikusten diok bakoitzari? Bakoitza non kokatu behar duk zelaian? Eta zuek, ados al zaudete Arrasatek emandako postuarekin? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maialenek aspaldian bazuen kapritxo bat: maskota bat izatea, animalia bat; eta azkenean lortu du, Unai da maskota hori. Ez dut uste oso ondo konpontzen direnik, hasieran behintzat. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-02 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Unaik zoologikoan egiten du lan, tximua da, eta gaur, egun gogorra izaten ari da, eta moskeatzen hasita dago; Andonik ordu erdi darama, Unai, zure kaiolaren aurrean begira, geldirik. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-11 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Odei Barroso, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Otxaldek baditu bertso batzuk idatziak, Gaztetasuna eta zahartasuna izenburua dutenak. Zer behar du bertsolariak, gaztetasuna ala zahartasuna? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-19 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ander Lizarralde Jimeno
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Andoni eta Ander soldaduak, elkarren kontra borrokan aritzen zaretenak, baina gaur aurrez aurre topo egin duzue, inguruan inor ez daukazuela; zuen kiderik inor ez, eta eskuak hutsik, elkarri begira zaudete. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-26 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hik, Sebastian, askotan pentsatu izan duk Peña txoropito bat dela. Hik, Peña, askotan pentsatu izan duk Sebastian harroputz bat dela. Oraintxe zaudete aurrez aurre, nahi duzuena aurpegira esateko moduan. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-26 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Nola ikusten duk Euskal Herria? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-26 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Aspalditxoan egin ez zenuena egin duzu gaur: kanposantura, hilerrira bisita. Bueltakoan, bertsoak ia berez sortu zaizkizu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-02-20 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Badakizue aurten intsumisioak hogei urte bete dituela. Zuek biok egin zenuten zerbitzu militarra, eta ondo pasatu omen zenuten. Defentsa Ministeriotik etorri zaizkizue gaur, zerbitzu militarraren aldeko publizitatea egingo ote duzuen eskatzera. Eta doinua ere eman egingo dizuet: "Tarrapatatan". Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Jon, lotan zaude, ametsetan. Urrunetik habanera doinuak entzuten dira, baina amets horrek amaiera txarra dauka. Zure ametsen amaiera, zati txarra, Andoni Egaña da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bikotea izango zarete. Zuen arazo handiena izaten da hilaren bukaerara iristea, ekonomikoki estu zabiltzatelako banketxe baten hipoteka dela eta. Gaur, etxera gutun bat iritsi zaizue, hipoteka daukazuen bankuko gutuna; 2010 zoriontsua opa dizue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-21 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Miren Amuriza, Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Duela urtebete jarri zuten martxan Usurbilen atez ateko zabor bilketa sistema, errausketari aurre egite aldera. Urtebete igaro da, eta datorren igandean horren gaineko herri galdeketa egingo da, sistema honekin jarraitu edo lehengora bueltatu erabakitzeko. Kanpotik nola ikusi gaituzue usurbildarrok? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-21 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Berriro ere ilusioa piztu da Euskal Herrian. Kanpora eta kanpokoei hainbeste begira egon gabe, oraingoan bai, asmatuko al dugu? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bi emakume zarete, bi ama. Zuen semeak Parisko kartzela batean preso dauzkazue. Hendaiako tren geltokian egin duzue topo gaur ere. Hilero bezala gauez egingo duzue bidaia. Hamar ordu trenean. Ordubeteko bisita egin eta atzera beste hamar ordu. Zu, Aitor, etsitzen hasita zaude, nekatzen hasita, urte asko dira. Eta Andonik hala esan dizu: "Zoriontasuna ez da nahi dugun guztia egitea. Egiten dugun guztia nahi izatea baizik". Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Lan zail bat eman behar dizuet, eta doinua ere proposatu behar dizuet: "Itsaso hori dago zatarra / nire oihua eta negarra / untzi bat horra nun azaltzen den / nik behar nuen izarra" . Ez zarete marinelak, ez zaudete itsasoan, baina zein da zuek behar edo nahi duzuen izar hori? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
