General search
New search Medium type: "Disque dur" Place: DonostiaRefine your search
Found results: 3909
2022-03-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Hemen ikusten duzuen obra hau, Mari Puri Herreroren Sobresalto a los campistas da. Euskal Herriko bilduma publiko guztietan lanak dituen arren eta izen ezaguneko artista izanda ere, aurten ospatzen da Mari Puri Herrerok museo batean egindako azken banakako erakusketaren hogeita hamabosgarren urtemuga. Hain zuzen ere, 1986an egin zuen Bilboko Arte Ederretako Museoan. Euskal artearen berrikuspen historikoa behar dela aldarrikatzen da. Birpentsatu egin behar dira museoetako erakusketak. Programazioa berrikusi egin behar da. Zergatik ez egin Txillidaren ordez Mari Puri Herreroren obrak erakutsiko dituen erakusketa bat? Zu amarekin etorri zara gaurko erakusketa ikustera. Zure ama etxean gogoratzen duzu umetatik margotzen. Beti arteaz interesatuta eta denbora tarte bat zuen bakoitzean, pintzelarekin hara eta hona ideiak hartuz, margotuz. Eta berak izan zuen erakusketaren berri eta esan zizun “Saioa joango gara? Lagunduko didazu? Ikusiko dugu?” Eta sartu zarete erakusketan eta badaramazue 40 minutu. Zu pixka bat nekatu zara eta eseri zara ertz batean eta zure amak obraz obra, ertzez ertz, testuz testu, jarraitzen du erakusketa ikusten. Eta hortxe zaude zu apur bat nekatuta, ertz batean eserita, zure amari begira. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Miren Artetxe
[Extempore verse]Stanza name: Seikoa, txikiaren moldekoa, 3 puntuz (hg) / Hiru puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Miren, Tinder bidez ezagutu duzu norbait eta astebetez egun eta gau hitz egiten aritu ostean, gogotsu bezain urduri abiatu zara gaur Zarautzetik Donostiarantz. Izan ere, San Telmo museoan dagoen “Baginen bagara” erakusketa bisitatzea erabaki zenuten zuen lehenengo zitan. Bertan ezagutuko duzue elkar aurrez aurre. Errepidean zoazela baina, bide bazterrean auto bat ikusi duzu geldi. Eta kanpoan eskuak altxa eta laguntza eskatzen ari den norbait. Autoa gelditu duzu bide bazterrean eta autotik irten bezain laster ohartu zara Saioa ezagutzen duzula, eskuak altxatzen ari dena. 15 urtetik 30 urtera arte zure bikotekidea izan zen Saioa. Beste gauza askoren artean astuna, intentsoa eta oso erromantikoa zelako utzi zenuen. Berarengana gerturatu zarenean, honela esan dizu Saioak. “Joe, merezi izan du autoarekin bazterra jotzeak, horrek zu berriz ikustea esan nahi badu”. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Onintza Enbeita
[Extempore verse]Stanza name: Seiko handia (hg) / Hiru puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Onintza eta Maddalen. 40na urteko bikotea zarete. Ekonomikoki oso une larria bizi duzue eta ez dirudi etorkizun hurbilean hobera egingo duenik. Zuk, Onintza, hala ere, guraso izan nahi duzu; Maddalenek, berriz, ez du uste une egokia denik. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Eñaut Martikorena, Jone Uria
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Eñaut eta Jone urte luzez politikari ezagunak izan zineten. Gaur egun, ordea, gutxik dakite nor zareten. Zuri Eñaut zer pentsatua ematen dizu, Joneri berdin zaio. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Eñaut Martikorena
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maddalen eta Eñaut pisukideak zarete. Maddalen, gaur Eñauti tokatzen zitzaion afaria prestatzea. Gustatzen ez zaizula badakien arren, berriro ere patata tortilla tipularekin egin du. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic:
Gai orokorra: Izan Bidea ekimena
Puntua: Ekimenak Illunben / du gaur amaiera
Puntua: Eskubideen alde / pausoak emanez
Puntua: Etxerako garaia / ez al dute jada?
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic:
Gai orokorra: Zahartzea
Puntua: Onartuko bagenu / nork bere adina
Puntua: Alferrik ez da eta / pasatzen denbora
Puntua: Eder senti gaitezke / adin guztietan
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Aitor Etxebarriazarraga
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aitor eta Onintza kirolariak zarete. Adinean gora joanagatik ere oso errendimendu ona ari zarete izaten. Aitor, Onintzak esan dizu hasi berri den denboraldi hau izango duela azkena. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran, Eñaut Martikorena
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Beñat eta Eñaut. Beñat biloba eta Eñaut aitona zarete. Beñat, Eñaut duela urte batzuk alargundu zen. Gaur eskatu dizu bikotekidea bilatzeko aplikazio batean profila sortzen laguntzeko. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Eñaut Martikorena
[Extempore verse]Stanza name: Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Proposed topic: Badakizu min egingo diola, baina pentsatzen duzuna esatea erabaki duzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Proposed topic: Badakizu min egingo diola, baina pentsatzen duzuna esatea erabaki duzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-01-25 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Gai librean Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-03-15 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hilabetetan iraun du, oso gogorra egin zaizue, babesa ere jaso duzue… baina bukatu da zuen epaiketa. Eta orain sententziaren zain zaudete. Oraindik gogorrago egiten ari zaizue itxaronaldia. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-05-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Alaia Martin
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Zuen lehenengo zita da gaur. Altzako etxe historikoenera hurbildu zarete: Arzakera. Lehenengo platerarekin hasi dira problemak. Beste hamaika datozkizue.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-05-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Mezu bat jaso diagu: “ Izan diat bertsolari fina haizen aditzea. Desafiua nahi baldin baduk, zain izango nauk Martillun tabernan”. Jose Manuel Lujanbio “Txirrita”. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-05-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Altzako auzo honetan jende asko joaten da zuengana bisitan. Zuek zarete “El pueblo”. Nola ikusten duzue zuenean jaiotakoaren bisita? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-07-10 Donostia Berezia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Unai, zure emaztea hil zen atzo. Maialen, zure amorantea hil zen atzo. Funeral berean egin duzue topo eta Maialen doluminak ematera inguratu da.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-07-10 Donostia Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Exercise:
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic:
[Kanta bat kantatuko du Eneko Sierrak (Katamalo taldearen “Betazalak erauztean”), aldi berean Maialenentzat gaia izango dena]
Desagertu egiten zara
ispiluaren aurrean
margotzen zaren bakoitzean
Orduan zeu zara hizpide
zeu zara laudorio
ez duzu parekorik
Amak ez daki nor zaren
ispiluaren aurrean
margotzen zaren bakoitzean
Baina horrek, guzti horrek
ez dizu deus balio
lekukorikan ez badago
Soilik begiak ixterakoan
iristen zara zeugana
betazalak erauztean.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-02-09 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maialenek denda bat du Donostiako Alde Zaharrean. Olatuek ia dena txikitu diote. Laguntza eskatzera joan denean, Beñat, Donostiako alkatea, topatu du pala batekin La Perla aldera doala. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-07-10 Donostia Berezia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maialenek supermerkatuan egiten du lan saltzaile edo kajera moduan, eta Unai betiko bezeroa da. Maialen konturatu da gero eta gutxiago eta gero eta xuhurrago erosten duela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
