Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Mendea: XX Lana: Binaka gaia-emanda Lekua: IrunBilaketa zehaztu
Emaitzak: 23
1999-03-19 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek bi korrikalari zarete, baina berezi samarrak. Herrietan-eta jende askok parte hartzen du Korrikan, baina izaten dira oso jende gutxi ibiltzen deneko lekuak ere. Zu, Iñaki, mendian gotti, lekukoarekin izerdi patsetan, zoazen korrikalaria zara, eta zu, Aitor, munduko kros txapelduna. Elkarrekin topo egin duzue, eta zuen solasaldia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-03-19 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni bake prozesuetan aditua dugu. Azken urteetan munduan izan diren hainbat bake prozesutan hartu du parte eta Adams, Arafat eta horien aholkulari izan da. Andonik bake prozesuak aurrera ateratzen du ahalmena. Gaur, Euskal Herriko bake prozesua dela eta, Jokin, lehendakaria, etorri zaio aholku eske. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-03-19 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek berrogeita hamar urte inguruan zabiltzaten bi gizon zarete, hogei bat urte daramatzazue ezkonduta. Orain arte ostatuan egiten zenuten topo, tragoak hartzen eta bizitza erraz horretan, baina azkenaldian gero eta gehiagotan arropa hedatzen ikusten duzue elkar. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-04-10 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Jokin herri bateko alkatea zara eta zu, Jon, semea. Intsumiso egin zara eta une honetan kartzelara sartzera zoaz bi urterako. Zure aita alkateak esaten dizu txorakeria horiek uzteko eta soldadu joateko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-03-23 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lazkano, Pello Zabala izango da, alegia irratiz eguraldia iragartzen duen gizona, Arantzazuko frailea, oso gizon jatorra, baina meteorologoa. Gaur goizean egin du irargarpen bar sekulako zaparradak, mendebaleko haizea, terrala, etabar izango direla, eta Joxe Migelek irratia entzun eta joan da kalera, bere gabardina, berokia, txapela, guardasola eta abarrekin. Donostira etorri eta sekulako eguraldi ona tokatu... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-20 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Haritz Mujika
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Anaiak zarete. Zuen amak sare sozialetan kontua irekitzeko laguntza eskatu dizue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-20 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Izagirre, Agin Laburu
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen elkarte gastronomikoan, auzolanak tradizio handia izan du. Azken urteetan, beti bazkide berberak agertu izan dira lanera. Zuk, Agin, agertzen ez denari isuna jartzea proposatu duzu. Iñigo ez dago ados. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-01 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bizilagunak zarete. Maialen, Aitor egunero etortzen da zure etxera zerbaiten eskean. Orain ere badator, dokumentu bat inprimatu behar duela eta tinta bukatu zaiola esanez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-21 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Aitzol Barandiaran, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu aita eta Aitzol semea zarete. Zu, Jon, aita, arduratuta zaude ez delako lehen aldia Aitzol ubelduta etorri dena eskolatik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-03-07 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, Zaldibarko zabortegian luizia igaro zenetik, protesta berezi bat hasi zenuen. Gauero-gauero egunean zehar, etxean batutako zaborra hartu eta zure herriko arduradun politikoen etxe atarira joan eta han hustutzen hasi zara, argi duzulako beraien alderdiak direla halako zabortegiak baimentzen eta ahalbidetzen dituztenak. Gaur gauean ere eguneko zaborra bildu, joan zara zure herriko arduradun politiko baten etxera eta hustutzen ari zinela, bat-batean atea ireki eta hamar urteko neskatoa, Alaia, agertu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-02-26 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amets, Iparraldean bakantzetan gaudela aprobetxaturik, Parisera joatea erabaki duk. Trenetik jaitsi orduko galdu egin haiz, eta ibilian-ibilian, ez dakiala nola, Pigalle izeneko karrika edo auzora, putetxez beteta dagoen horretara, iritsi haiz. Konturatzerako trabesti hau hurbildu zaik, ipurditik heldu eta lizunkeriak erraten hasi zaik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sustrai eta Ane senide bana duzue kartzelan. Azken urteotan elkarrekin joan zarete ehundaka kilometrora bisitan. Sustrai, gaur Anek telefonoz deitu dizu bere senidea Euskal Herriko kartzela batera ekarriko dutela erranez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-20 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Lizaso, Haritz Mujika
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Enpresa berean egiten duzue lan. Zuk, Beñat, komertzial lanetan daramatzazu hogei urte. Gaur, Haritz pertsonalburua etorri zaizu esanez lanpostua mantentzekotan txinera ikasi beharko duzula. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-05-03 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amaia ama eta Eli alaba zarete. Gaur, egunero bezala, Amaia eskolara joan zara alabaren bila. Baina etxerako bidean ohi baino isilago doa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jone eta Maddalen sendabelar ikastaro bat egin duzue elkarrekin. Ukendu bat egiteko belar bila atera zarete mendira. Jone, Maddalen bidean ikusten duen edozein belar jasotzen ari da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Miren eta Jone minbiziaren ondorioz bular bana kendu zieten bi emakume zarete. Miren, gaixotasuna gainditu duzue eta Jonek bular bakarrarekin bizitzeko hautua egin duela erran dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nerea eta Maddalen bikotea zarete. Duela gutxi etxalde batean bizitzen hasi zineten, eta zuen kontsumorako abere batzuk haztea erabaki zenuten. Nerea, unea iritsi denean Maddalenek abereak ez hiltzea proposatu dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-02-05 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Odei Barroso, Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ohean zaudete biak. Ez dakizue nola esango diozuen... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sustrai eta Miren, lagunak zarete. Sustrai, etxean erreforma egin nahi zenuen, eta Miren boluntario agertu zen. Hasi da lanean eta ohartzerako behar ez zen horma bat botatzen ari dela konturatu zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nerea eta Sustrai, duela zenbait aste, zuen auzoko etxean lapurrak sartu ziren. Geroztik zaintza kameren eta alarma sistemen iragarkiak heldu zaizkizue gutunontzira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa