Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: "Alberdi, Uxue" Pertsona: Martin, AlaiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1637
2024-06-07 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Jarritako gaia: Maria Angeles Quintanak, Subijanako langile izanak, kontatzen zuen astero ordaintzen zitzaiela. Sobre marroi batean jasotzen omen zuten asteko jornala. Eta sobrearen gainazalean adierazten omen zitzaien jornala soilik zen edo ordu estrak ere hor sartuta zeuden. Sobrea hartu, eta etxera iritsi orduko amari ematen omen zioten, eurentzat xentimo bakar bat ere hartu gabe. Baina ondo gogoan du Mari Angelesek ezkontza bidaiatik etorri ondorengo lehenengo soldata. Nola ahaztu! A ze poza, amari eman beharrik ez sobre marroi hura. Lehenengo aldiz, berarentzat zen dirua. Zuek hiru neska zarete. Hiru emakume. Era berean elkarren lagun ere bai. Bakoitza bere bikotekidearekin bizi zarete, baina bakoitzak zuen elkarbizitza modu batera duzue antolatuta arlo ekonomikoari dagokionez. Zuk, Alaia, zure bikotearekin erdibana duzu kontu korrontea; irabazten duzuen guztia kontu bakar batera doa. Zuk, Nerea, hasieratik izan zenuen argi bakoitzak bere kontua izango zuela. Zuek, Oihana, hiru kontu dituzue. Zuk zurea, zure bikotekideak berea, eta hirugarren kontu bat bion izenean, gastu partekatuetarako. Hilabete hasiera da, badator uda, eta lagunartean, taberna bateko terrazan zaudetela, gaia atera eta aho bizarrik gabe ari zarete hizketan. Izan ere, aukera bakoitzari ikusten dizkiozue argi-ilunak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-08-15 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: 20 urte egon zara kartzelan; urteetan sakabanatuta eta dispertsatuta, azken biak Euskal Herrian. Azken hilabeteetan erdi-askatasunean eroan duzun pultsera uztera joan zara gaur Basauriko kartzelara. Zigorra amaitu duzu; azken egunera arte eduki zaituzte. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseikoa, ertainaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, ertainaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra, Txapeldunaren agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-19 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Santiago bidea egiteko asmotan zarete hurrengo oporraldian. Zuk, Agin, motxilak eramateko laguntzarekin egin nahi duzu. Alaiak, ordea, uste du motxila eta guzti egin behar dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-19 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kuadrillakoak zarete. Eneko, gaur udaletxe azpiko informazio-panelei begira zeundela, ikusi duzu Alaia astebete barru ezkontzekoa dela zuei ezer esan gabe. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-19 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Badakizu esango diozunak bizitza aldatuko diola. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hogeita laukoa, txikiaren moldekoa, 15 puntuz (hg) / Hamabost puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe Eizagirre, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Zu, Alaia, egiten dituzuen gastuak ahal duzun guztietan BEZik gabe ordaintzen saiatzen zara. Eneritz ez dago ados. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok lokal berean ensaiatzen duzue bakoitzak bere antzerki-taldearekin. Beñat, Alaiaren taldeak ensaiatu badu lehenago, beti dena hankaz gora topatzen duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Gaia: Etxeko lanak
Puntua: Nola moldatzen zara / etxeko lanetan?
Puntua: Emakumeen lana / zen iraganean
Puntua: Ezkutuko lan hori / ordaindu ezkero
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Musikariak zarete. Espetxean kontzertu bat emateko eskaera egin duzue. Baimena emateko joko dituzuen kantuen letrak zein izango diren jakinarazteko eskatu dizuete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Kazetaria zara. 30 urtez jende asko elkarrizketatu duzun arren, gaur egin duzun elkarrizketaren ostean oilo ipurdia jarri zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gurasoak zarete. Haurrekin partxixean zabiltzatenean, zuk, Alaia, haiei uzten diezu irabazten. Beñatek ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gai-librean puntutan Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Gaur egungo datuek diote herritarrok Euskal Herriarekiko gero eta atxikimendu txikiagoa dugula. Etorkizunera begira jarri zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-29 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen alabaren futbol-partida ikustera etorri zarete. Zu, Jon, lotsatuta zaude, Alaia oihuka ari baita partida hasi denetik. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-02-22 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Jarritako gaia: Saharari laguntzeko janari-karabanak antolatzen aritu zarete biok. Bukatu duzue, bidali dituzue, eta Alaia oso gustura dago. Beñatek, ordea, ez du oso argi hori ote den elkartasuna adierazteko biderik egokiena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Elkarrekin bizitzera joaten zareten bikotea zarete Alaia eta Andoni. Bazkaltzeko garaia iritsi da, eta lentejak jartzeko asmoa duzue. Andoni lenteja zorroa eskuetan eta Alaia patata eskuetan elkarri begira geratu zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-07-08 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
2013an ipuinak moldatzen ibili ginen. Besteak beste Edurne Zurirena. Edurne Zuriren amaordeak bazuen ispilu bat, eta ispilu bizidunari galderak egiten zizkion eta hark egia erantzuten zuen beti. Egia gordina bazen ere.
Jarri markoaren atzean, eta zu hasi galdezka, Jone.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Irailak dakarkigu / kurtso hasiera
Puntua: Futbola, ingelesa / musika eskola
Puntua: Onenak izateko / presio galanta
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
