Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Egilea: "Sokarros, Allande" Lekua: ArrasateBilaketa zehaztu
Emaitzak: 397
2022-09-25 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Xabat Illarregi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Miren eta Xabat. Miren eta Xabat zuen lagun bat zendu zen duela hilabete batzuk. Miren, gaur Xabatek proposatu dizu hura oroitzeko omenaldi festa bat antolatzea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-09-25 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Joanes Illarregi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iñaki eta Joanes. Bulego bereko abokatuak zarete. Iñaki hasiberria eta Joanes beteranoa. Bulegora kasu entzutetsu bat iritsi zen, irabazteko ia ezinezkoa zirudiena. Iñaki, Joanesek esan zizun zu arduratzeko defentsaz. Auzia irabazi egin duzu eta Joanesek proposatu dizu elkarrekin prentsaurrekoa ematea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-09-25 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Autoa hartu duzu bila joateko. Iristear zinela, ordea, buelta ematea erabaki duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-09-25 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Illarregi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Autoa hartu duzu bila joateko. Iristear zinela, ordea, buelta ematea erabaki duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-06-17 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kalean oinez zoazela Gerra Zibilean hildakoen oroigarri aurretik pasa zara, eta zure amonaren izena irakurri duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-06-17 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jokin Labayen
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek operatu berri zareten bi transexual zarete. Gaur taberna bateko komunetan egin duzue topo. Biok ez dakizue zein komunetan sartu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-21 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Preso politikoa zara. Atzo Bizkaiko finala jokatu zen BECen, eta bertsolariek agurretan mila animo, mila besarkada, mila musu... bidali zituzten kartzeletara. Iristen al dira? Zelan iristen dira? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-21 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Urte askotan, zuen etxera Txernobildik ume bat etortzen zen udan. Gaur gutun bat jaso duzu, non umeak dioen osasunez ondo dagoela eta zuenera ezingo dela berriro etorri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-21 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Arkaitz Estiballes, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amaia, Santomas egunez postua jarri duzu ferian. Euskal pastelak, ortuariak... Bi turista, Arkaitz eta Maialen, hurbildu zaizkizu euren kamera, euren mapa... Galderak egiten hasi zaizkizu, kontzeptua ulertu guran. Arkaitz miresmen osoz, goraipatuz, eta Maialen beste zeozer espero zuelakoa Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-26 Arrasate Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Liburuan atalak daude, eta ataletako bat da itxuragatik epaituak izateak mugatzen duela bertsolarien jarduna. Eta askotan aipatzen dute bat baino gehiagok. Horregatik ez dut ekarri pasarte zehatzik nola asko pentsatzen duten zer jantziko ote duten edo zer itxurarekin joango diren saioetara. Orduan, Uxue, zuk bihar bertso saio bat daukazu, oso garrantzitsua dena zuretzat. Eta ez dakizu zer jantzi eta ispiluaren aurrean zaude daukazun guztia probatzen. Ondoan, albo banatan aholkulari dituzu “askatasuna” Oihana eta “beldurra” Nerea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-26 Arrasate Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biak bertsolariak zarete, bertsokideak. Nerea, zu, neska zara, eta Oihana mutila. Betidanik ezagutzen duzue elkar eta elkarrekin joan zarete bertso eskolara, gero Eskolarteko Txapelketan ibili zarete, eta zuen bertsotarako errutina guztia elkarrekin egin duzue. Azkenaldian egia da ez zaretela sarritan topatzen, baina zuk Oihana interes handiarekin irakurri duzu zer kontatu duen Nereak Kontrako eztarritik liburuan. Eta ezagutzen duzu gainera zure burua bera kontatu ditudan gauza batzuetan. Hori dela eta, berarengana jo duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-26 Arrasate Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Onintza Enbeitaren testigantza: “Neskazahar alegera bat eraiki dut gorputz ez desiratu gisa irakurria izatearen minari aurre egiteko. Neskazahar alegera bat eraiki dut, hortik neure buruari barre egiteko ez dudalako biktimista edo haserre edo ahul azaldu nahi, ez digutelako uzten biktimista haserre edo ahul azaltzen”. Nerea, zuri galdetu nahi nizun jendaurrean aritzeko ea zer maskara eraiki dituzun eta noiz diren muga, noiz izan diren lagungarri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-02-25 Arrasate Berezia [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Alaia Martin, Ane Zuazubiskar Iñarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko berdina, 2 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Bi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: 2061ean, hemen bertan egongo bagina… Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-04 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: AHTko tunel bat Lezetxikin barrena egin dute. Euskal Herrian giza aztarnarik zaharrenak topatu diren lekua da, Arrasaten dagoen kobazulo hori. Zuek zarete, Maialen eta Amets, aurkikuntzaren berri eman duen espeleologia taldeko bi kide. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-17 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Unai Gaztelumendi Arandia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-17 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Agin Laburu
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Zuen haurra herriko eskola publikora eraman zenuten. Orain, bertan etorkinen seme-alabak gehiengoa direnez, haurra herriko ikastetxe kontzertatu batera aldatzea erabaki duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-17 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Eñaut Martikorena Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Parrandan zabiltzatela, neska bat deseroso ikusi duzue zuen lagun batek ipurdia ukitu diolako. Zuek, egoeraz jabetu arren, zuenean jarraitu duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-17 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Eñaut Martikorena Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Jarritako gaia: Lankideak zarete. Laneko bidaia batean, hotelean gela partekatzea egokitu zaizue. Gelan sartzean ikusi duzue ohe bakarra dagoela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-17 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Unai Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Agin, tatuatzailea zara. Gaur, Unai adineko bezeroak eskatu dizu tatuaje bat egiteko, zimurrak disimulatzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-17 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Agin Laburu
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kirol elkarte bateko kideak zarete. Agin, elkarterako dirua lortzeko, Gabonetako Espainiako loteria saltzea proposatu dizu Nereak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
