Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lana: "Bosnaka gai-librean puntutan" Pertsona: Berriozabal, MaiteBilaketa zehaztu
Emaitzak: 535
2020-07-05 Zaldibar Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertso asko eskatu dizkizuete konfinamenduan. Orain beste eskaera bat jaso duzu. Bere bikotea eta bere maitaleari buruz hiru bertso eskatu dizkizu. Bat bere betiko bikoteari iradokiz haustura, bigarrena maitaleari aukera berriak iradokiz eta hirugarrena, aurreko aukerak kale eginez gero, bietako egoerak konpon ditzakeena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-02-25 Arrasate Berezia [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Alaia Martin, Ane Zuazubiskar Iñarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko berdina, 2 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Bi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: 2061ean, hemen bertan egongo bagina… Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-06 Donostia Berezia [Bertsoa] / Haizea Arana, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskaltegi berean zaudete. Maialen irakaslea, Haizea ikaslea; B1 da zuen maila. Ikasturte bukaera ospatzen ari zarete. Maialenek patata frijituak, olibak eta garagardo batzuk ekarri ditu. Batzuk jan eta batzuk baino gehiago edan dituzue. Jendea hasi da joaten, baina Haizea dena biltzen laguntzeko geratu zara. Konturatu zaretenerako, Maialenek balantza, balantza eta balantza egiten du. Uste baino gehiago edan du Maialenek, eta halako batean esan dizu: “Haizea, orain ez joan! Har dezagun azkena!” Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-06 Donostia Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Maddi Ane Txoperena
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Online ezagutu duzue elkar. Goiz eta gau aritu zarete elkarrekin hitz egiten, eta gustura, baina ez duzue elkar ezagutzen, ez zarete egon aurrez aurre, bakoitzaren argazkirik ere ez duzue. Maddi Ane egunak daramatzazu pentsatzen Maialeni deituko ote diozun. Ez dirudi Maialen horretara ausartzen denik, baina hala ere deitu egin diozu. Dei hori entzungo dugu. [Elkarri bizkarra emanez kantatzeko eskatu zien gai-emaileak]. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-25 Zarautz Berezia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Xabat Galletebeitia, Amaia Iturriotz Etxaniz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Kopla handia Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: A guztiz maiteminduta zaude B-rekin; ez dakizu berak berdina sentitzen duen, baina kafe baterako geratu zarete 16:00etan malekoian. 15:50ak dira. C da A-ren bikotekidea. A, B-k maite bazaitu C utziko duzu; eta B-k maite ez bazaitu, C-rekin geratuko zara. 15:50ak dira eta Oihana malekoian dago jadanik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-20 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Unai Iturriaga, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Albistea jakin berri dugu; gaur izango da kalean musukoaz derrigorrez ibiltzeko azken domeka. Zuen ustez ahoa berriro bistan izateak zer ekarriko digu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-20 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Urteak daramatzan lan berean eta badun denbora bat kantsatuta habilena. Aldatzea gura dun baina ez dakin nondik hasi, zelan esan, aurrez aurre esan... Gaur domeka gaua dun eta bihar goizean hire nagusiak irakurriko daben emaila idaztea pentsatu dun. Email hori hiru bertsotan entzungo dinagu. Lehenengoa, e-maila idatzi aurreko hausnarketa izango dun; bigarrena e-maila idazten ari haizen bitartean, eta hirugarrena, e-maila bidali eta geroko hausnarketa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-07-02 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zazpikoa, txikiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Herritarrak zarete; urte askoan bikote ere izan zarete, oso herritarrak, parte hartzaileak, bikote ezaguna herrian. Gauzak hasi bezala bukatzen dira eta zuek iazko Santa Ixabel egunean apurtu zenuten. Gaur urtebete. Eta harrezkero ahalegindu zarete elkarri ihes egiten. Aitor, zuk ez zenekien, baina urtero bezala kuadrillako bazkaria duzue eta zure bazkarira agertu da Agin, zure kuadrillako batekin hasi omen da ateratzen. Eseri zarete mahaian, elkarrengandik bertikalean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas"
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskara hutsean idazten daben bi komunikabidetako zuzendariak zarie. Diru-kontuetan estu ibili zarie beti eta diru laguntza publikoak be geroz eta txikiagoak dira. Xabat, diru laguntza publikoak handitzea eskatzearen aldekoa zara. Onintzak, ostera, irakurleen diru-ekarpenekin bakarrik egin gura leuke aurrera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lagunak zarie. Umetan ikastetxe berean ikasi zenduen eta eskola jazarpena sufridu zenduen. Gaur, eskolatik deitu deutsue, ikasleekin jazarpenaren gaia lantzen dabizela-eta zuen bizipenak kontetako eskatzen. Nerea, zuk joateko asmoa daukozu, Etxahunek, ostera, ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain dala 30 urte etorri zinien Espainiatik Euskal Herrira lanera eta ordutik, ontziola batean egin izan dozue lan. Orain dala hilabete batzuk jakin zenduen lantegia itxi egingo dabiela. Enpresak eskeini deutsuen aukera bakarra, lanera Andaluziara edo Galiziara joatea da. Aitor, ez dozu onartzea beste aukerarik ikusten, Jonek ez dabela onartuko dino. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Preso dagozan Altsasuko gazteen lagunak zarie. Miren, zu itxaropentsu zagoz eta uste dozu berandu barik askatuko dabiezela. Enekok aldiz ez dauko ezelako esperantzarik justizian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa