Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Basque Country" Urtea: 2012Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 2086
2012-12-20 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Perea
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Laurogeita bost urteko emakume zaharra zara. Txikitan etxeko lorategian zuhaitz baten hazia jarri zenuten, eta zurekin batera hazi da zuhaitz hori. Laurogeita bost urteko zuhaitza zen, gaixotu egin da eta moztu egin behar izan duzue. Eta orain, beheko suaren aurrean zaude jausitako zuhaitz hori erretzen.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-23 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskal Herrian bizi dugun giro honetan egia osoa ezagutu behar dela, eta horri buruz asko esaten da, irakurtzen da. Egia osoa jakitea posible al da? Komeni al da? Zer diozue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-23 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zuen etxean badakite zenbat estimatzen zenuen Joxe Agirre, eta atzo zortzi notizia jakin zuenean, zure semeak galdetu zizun; "Aita, nora joan da Joxe Agirre?".
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-29 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka eskertzea Jarritako gaia: Jasotako omenaldiaren amaieran, esker onez Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-02-24 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Endika Igartzabal Murua, Maddi Ane Txoperena
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Neba-arrebak zarete. Zuen aita edadetua da, eta gaixorik dago. Zuk, Maddi Ane, zahar etxe batera eraman nahi duzu. Zuk, Endika, nahiago duzu etxean gelditzea.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-03-02 Azkoitia Sariketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz, Mikel Iturriotz Etxaniz
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zuek biok bikotea zarete, elkarrekin urte dexente daramazuen bikotea. Gaur, ordea, Mikelek Amaiari esan dio zerbait egin beharko lukeela bere itxura aldatzeko.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-03-02 Azkoitia Sariketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe Eizagirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Denbora bat pasatu da, eta poliki-poliki gorputzeko zauriak sendatzen ari zaizkizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-03-23 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Odei Barroso, Aitor Urbieta Aizpurua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Aitor, gurasoa zara, eta Odei irakaslea. Gaur, Aitor, zure alabaren irakaslea ezagutzera joan zara, eta nor topatuko-eta Odei, orain hogeita hamar urte zure irakasle izan zen bera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ziega berean zaudete. Gainera, denbora luzerako daukazue. Erabaki duzue zulo bat egitea ihes egiteko. Hilabete daramazue zuloa egiten; egun batean Aitor aritzen da, hurrengoan Jon, txandaka. Aitor, ohartu zara azken asteotan, zuk uzten duzun tokian hasten zarela lanean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Arratsaldero irteten zara amona paseatzera. Aspaldi honetan ia-ia ez da zure izenarekin ere gogoratzen. Baina gaur, paseoan zoaztela, parke batera hurbildu eta eskutik helduta kolunpiora eraman zaitu. Kolunpioan eseri da bera, eta hasi zaizu "Bultza! Bultza!". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-13 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu Muñoa, Agin Laburu, Alaia Martin, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakit ez dagoela beste gairik bazterretan, eta barkamena eskatuko dizuet gai hau aurkezteagatik, gainera sanantonak izanda. Jaiak hasi berri, eta nik krisiaz hitz egin behar. Bertso batean kantatu behar duzue krisi honek ekarri digun alderdi onen bat; baikor begiratuko diogu krisiari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-13 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Denek esaten dute garai berriak bizi ditugula Euskal Herrian, eta hala izan bitez, garai berriak. Baina bada hitz bat, asko aipatzen ari dena azkenaldian, eta da memoria. Eta zuk, Alaia, bai, benetan uste duzu garrantzitsua dela memoria garatzea; zer gertatu den, zer gertatu zaigun, zer egin dugun, zer egin diguten gogoratzea ona dela. Aldiz, zuk, Irazu, uste duzu historian zehar ahanzturak, gauzak ahazteak mesede gehiago egin duela gogoratzeak baino. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-15 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Orain arte hemen ohitura izan da "San Anton, besugos al montón".
Zeozergatik, indabetara pasatu gara. Hor daude indaba lapikoak preparatzen.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-15 Donostia Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Munduaren bukaerak harreman askoren amaiera ekarriko du. Bikote klasiko bat, ezkontzara arte birjin heldutakoak… Jonek esan dio Beñati: “Gauza berriak probatu nahi ditut”. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-15 Donostia Berezia [Bertsoa] / Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Berrogei minutu izan dituzu zure maitalea ikusteko. Berrogei minutu pasa eta guardiak esan dizu “Lo siento. Se ha acabado el tiempo”. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zoriontsu bizi denak, Aitor, ez omen dauka kontsumitzeko premia handirik. Zoriontsu bizi denak gauza material oso gutxirekin aski omen du. Zein da zure zoriontasun maila? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-22 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Famatuak dira Canovas hil zenean Txirritak botatako bertsoak. Orain Canovas ez, baina Fraga hil da. Kantatu Fragari bertso bana. Detaile bat ahaztu zait: lehen mikrofonorik gabe kantatzen zen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Beñat Gaztelumendi, hogeita bost urte dituzu. Andoni Egaña, zuk bietan bete dituzu hogeita bost urte; hau da, berrogeita hamar urte dituzu. Imanol Lazkanok, berriz, hirurogeita hamabost urte ditu. Berrogeita hamar urteko soka da zuena. Zuetako bakoitzak bertsolaritzaren garai batzuk ezagutu ditu. Garai horretako bertso saioak, garai horretako bertsolari bizimodua, bertsolari belaunaldiak; miresten dituzue elkarren belaunaldiak ere, beste bertsolaritza garai hauek. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Soka saltoan jostatzeko unea. Hori ez al da Unai bizitzaren metafora bat edo bizitza jolas bihurtzea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-28 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Julen Zelaieta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa