Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Bizkaia" Pertsona: Illarregi, JoanesBilaketa zehaztu
Emaitzak: 673
2023-03-05 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Zortzinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Sustrai, autobus gidaria zara. Gibeleko zazpiak igo zaizkizu sagardotegitik bueltan. Nola jokatu du bakoitzak? Eta besteak, oroitzen al zarete zuen jarreraz? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-17 Mendaro Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Joanes Illarregi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mendaroko Txirrindulari Elkarteak Kilimontraila antolatzen du urtero. Joanesek izena eman du mendi lasterketan. Asko entrenatu da horretarako. Heldu da eguna eta lasterketaren ibilbidearen erdialdean, hidratazio postuan Amets dago edariak, gelak eta halakoak banatzen. Joanes postura iritsitakoan bien begiradak gurutzatu dira. Joanesek Amets ikusitakoan pentsatu du “Hau mutil puska! Ze begirada daukan!”. Ametsek berriz pentsatu du “Hau da baldar puska! Nora uste du etorri dela?”. Helmugan ikusi duzue elkar. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-semeak zarete; Aitor aita eta Joanes 15 urteko seme gaztea. Joanes, Aitor aitaren kuadrillakoekin topo egindakoan, aita gaztetan oso parrandazalea zela esaten dizute, beti izaten zela azkena erretiratzen. Orain, berriz, herriko jaiak iritsita, kate motzean lotu zaitu aitak, Joanes. Hala esaten dizu: “Joanes, gauerditako etxera etorri gero e!”. Ez duzu ulertzen aitaren jarrera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-05-25 Leitza Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Berrogei urte dituzten bi herritar zarete. Betidanik ezagutzen duzue elkar. Bakoitzak bere bizitza, bikotea… eduki duzue, baina banatu zineten aspaldi. Goizeko ordu bata da, taberna batean elkartu zarete, argiak itzalita; betidanik ezagunak baina inoiz baino gertuago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-07-27 Arano Jaialdia [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Joanes Illarregi, Agin Laburu
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sustraik kontatu dizue bere bidaia. Bi orduz isil-isilik egon zarete. Sustraik alde egin du eta minutu pare batez ez duzue hitzik egin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Joanes Illarregi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-22 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Saats Karasatorre, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ongiaz eta gaizkiaz aritu gara. Jone zu izanen zara Joanesen ongia. Saats gaizkia. Egoera batzuk paratuko dizkizuet eta bakoitzak bere jarreratik zer eginen lukeen. Jonek ongitik, Saatsek gaizkitik eta Joanesek benetan zer eginen lukeen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Joanes Illarregi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Josu Sanjurjo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Irakasleak zarete. Jakin berri duzue zuen ikastetxean suizidio saiakera bat egin dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Xabat Illarregi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lagunak zarete, Xabat Joanesek traje bat eskatu zizun duela aste batzuk. Gaur Joanesen baratzen txorimalo bat ikusi duzu trajea jantzita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Joanes Illarregi
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Tematika: Gorputz irudia
Puntua: Ispiluak esaten / al digu egia?
Puntua: Itxurari begira / barrua hartzen du
Puntua: Zurruna da ezartzen / diguten eskema
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Joanes Illarregi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Joanes, gurasoa eta Saioa 12 urteko alaba. Joanes, bere urtebetetzerako mugikorra erosteko eskatu dizu Saioak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Joanes Illarregi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Abeltzaina zara. Bizimodu lotua izan arren gustuko duzu zure lana. Gaur enpresa batean lan egiteko eskaintza on bat jaso duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-09-25 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Gorka Pagonabarraga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joanes eta Gorka lankideak zarete. Posta elektroniko ugari jasotzen duzue eguneko edozein ordutan. Joanes, zuk laneko posta elektronikoa instalatu duzu zure mugikorrean uneoro eskura izateko. Gorkak ez du hori egiteko inongo asmorik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-09-25 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Joanes Illarregi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Saioa eta Joanes bikotea zarete. Saioa, aspaldi isun bat jarri zioten Joanesi baina arrazoia berak zuela-eta, ez zuen ordaindu nahi izan. Gaur eskutitz bat iritsi da etxera, isuna hirukoiztu dela esanez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-09-25 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Joanes Illarregi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iñaki eta Joanes. Bulego bereko abokatuak zarete. Iñaki hasiberria eta Joanes beteranoa. Bulegora kasu entzutetsu bat iritsi zen, irabazteko ia ezinezkoa zirudiena. Iñaki, Joanesek esan zizun zu arduratzeko defentsaz. Auzia irabazi egin duzu eta Joanesek proposatu dizu elkarrekin prentsaurrekoa ematea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-06-30 Doneztebe (N) Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Joanes Illarregi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joanes lana amaituta trago bat hartzen ari zara Doneztebeko bestetan, segituan etxera joateko intentzioarekin. Sustrai herritarra kontu-kontari hurbildu zaizu. Orain, ospa egiteko aitzakia bila ari zara baina Sustraik ez dizu uzten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Jarritako gaia: Aitor aitonak dio herriko festetako jubilatu bazkarira joateko urte batzuk falta zaizkiola, gazteegia dela horretarako, eta bilobak dio urte nahikoa duela gazte bazkarira joateko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Maddi Ane Txoperena
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikote izan zineten gaztetxotan. Gaur, Maddi Ane, Joanesek lagun eskaera egin dizu Facebook-en. Berehala onartu duzu Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-05 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Unai Iturriaga, Julio Soto, Alazne Untxalo
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Unai Iturriagak urteak betetzen dituela eta, zuetariko bakoitzak landare bat oparitu nahi diozue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa