Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Oarsoaldea" Pertsona: Agirre, AmaiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1409
2022-05-22 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Uztapide kontu-kontari hasten zenean mahaia isildu egiten zen. Berak luze jarduten zuen. Gaur nork dauka kontaketa luzeak entzuteko pazientzia? Telebistako albisteek ere minututik gora aspertu egiten gaituzte. Gaur inork ez du gogorik inoren jardunik entzuteko. Hiztun onak entzule ona behar du eta entzulerik gabe geratu den mundu hau, hiztunik gabe geratzen ari da. Sebastian aitona eta Amets biloba zarete. Elkarrekin bizi zarete Endoiako baserrian. Gaur Amets eskolatik etorri eta zuzenean mugikorra hartzera joan da kuartora. Sebastian aitonak “Alto!” esan dio ukuiluko sarreran. “Nora hoa?
Ez al didak ezer kontatu behar? Txakurrak ere horrela sartzen dituk!”
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-06-18 Hondarribia Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Maider Arregi Markuleta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maider, Bidasoaz beste aldean dagoen herrian, 18 urte arteko ikasketa guztiak euskaraz egin arren, gazteek ezin dituzte brebeta eta baxoa azterketa ofizialak euskaraz egin, frantsesez egin behar dituzte derrigor. Maider gaur egin duzu azterketa, eta dena euskaraz idatzi duzu. Badakizu zero jarriko dizutela. Ateratzean zain dituzu Uxue, frantsesez azterketa egin duen laguna; Miren, zure zientziako irakaslea eta Amaia, zure ama. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-06-30 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Haritz Mujika
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Haritz, zu, jaiotzerako Irazu bertsotan ari zen. Beti izan zen zure erreferente, eta amesten zenuen Irazuren antzekoa izatea. Orain elkarrekin aritzen zarete, oso gertu Asteasuko bertso-eskolan, gizonezkoen ahalduntze bertso-eskolan… Ibilbide desberdineko bi bertsolari zarete, eta gaur, non eta Asteasun, oholtza berean bertsokide. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-07-16 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Erabakitzeko gaitasuna aldarrikatzen den zerbait da baina ez da beti norbere esku egoten. Donostiako Udalak ezingo omen du Loiolako kuartel militarra bota Vox-ek jarritako helegitearen harira. Udalaren asmoa kuartela bota eta 2.000 etxebizitza egitekoa zen. Orain ondaretzat jotzen omen dute leku hori. Zuek Loiolako bi gazte zarete. Unai etxe okupatu batean bizi dena eta Maialen unibertsitaterako kuartel horretan gertatua ikertzen ari den gaztea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-15 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: 25 urte dira Arantza Rock jaialdia antolatzen hasi zirela Arantzan. Duela 25 urte Sebastianek eta Nereak elkar ezagutu zuten Arantzan. Bikotea osatu zuten baina apurtu ere egin zen bikotea. 25 urte pasatu eta gero topo egin duzue Arantzan. Baina oraingo Sebastian eta Nerea, Sustrai eta Amaia izanen dira. Lehengoa nola bizitu zenuten eta oraingo egoera nola bizi duzuen kantatu behar duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Guraso batek beti egiten ditu aurreikuspenak seme-alabak nolakoak izango diren. Zuek ama-semeak zarete. Maialen, nolakoa irudikatzen zenuen izango zela zure semea? 40 urte ditu eta, espektatibak bete al dira? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk jarri Nerea, pantailako argazkiari oin oharrak. (Movistar txirrindulari taldeko argazkia agertu da pantailan; bertan ageri dira eserita gizon eta emakume txirrindulariak. Gizonezkoek hankak zabal-zabalik dituztela, eta emakumeak, berriz, hankak itxita). Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-12 Errenteria Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Giza gorputzak 30 milioi milioi zelula ditu. 3-a aurretik eta 13 zero atzetik. Inork agindu beharrik gabe, zelula horiek guztiak elkarrekin koordinatuta bizi dira. Ikastetxera joan gabe, funtzio ezberdinetan espezializatzen jakin dute. Lehendakaririk gabe, programarik gabe, dotrinarik gabe, ahalduntze eskolarik gabe, badakite elkarlanean jarduten, taldearen mesedetan. Eta euren izaera indibiduala alde batera utzita, elkarrekin egindako lan horretatik zerbait handia sortzen da: bizitza. Gure gorputzean, ordea, gizartean bezalaxe, badira egoistak diren zelulak ere. Superzelulak dira, euren hazkuntza eta ugaltze indibiduala soilik bilatzen dutenak. Mutur-muturreraino bilatu eta baita aurkitu ere. Azken garaipenera arte bizi dute gorputza, euren burua anikilatzera iritsi arte.
Gorputzean guztioi ari zaizkigu etengabe zelula egoista hauek sortzen. Baina gure 30 milioi milioi zelula enpatikoek hainbat mekanismo dituzte zelula berekoiak desagerrarazteko. Batzuetan, ordea, gure gorputzaren babes-estrategia hauek ez dute behar bezala funtzionatzen, eta zelula alfa horiek gailendu egiten dira, eta neurrigabe ugaltzen eta zabaltzen, eta biderkatzen hasten dira gure gorputzean zehar. Lurralde eta territorio berrien konkistan: horixe da MINBIZIA. Nago gure gorputz barruan naturalki gertatzen den fenomeno honek argi uzten digula bizitza enpatiatik, zaintzatik, eta desberdinen arteko elkarlanetik bakarrik sortu eta mantendu daitekeela; interdependienteak garela ahazten dugun momentutik, konturatu gabe, heriotzarako bidea aukeratu dugula sinetsita gaude. NIESSENen gaude. Hasieran ni ez zen. Gu izatean hasi zen ni ez zen hura izaten. Ni ez zen hemen egongo gu ez bageunde. Ni ezen negoen eta gu baien. Ni izan ezen gu alferrik da. Ni esentziala naiz gu horretan, gu hori nigan den bezala. Ni-essen, Gu-asen! Hitz egingo dugu taldeaz, kolektiboaz, ahizpatasunaz... Ni bat aski da gu bat izorratzeko, eta gu bat bada izorratuta dagoen ni bat goxatzeko gai. Bizitzako zein momentutan sentitu duzue ni eta ni eta ni ez dela gu? Baina gu badela ni askoren batura?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Arkitektura ikasketak egiten ari den ikaslea zara, Ane. Autobus geltokian zaude, unibertsitate aurrera eramango zaituen autobusaren zain. Eta bat-batean gurpildun aulki bat ikusi duzu espaloian aurrera jarraitu ezinik. Eta ume bizkien silla bultzatzen zihoan aitonak errepidera atera behar izan du espaloian zegoen zuhaitz batek bidea ixten ziolako. Badator autobusa, eta eskailerei begira zure pentsamenduak ere gora datoz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-21 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Arkaitz Estiballes, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amaia, Santomas egunez postua jarri duzu ferian. Euskal pastelak, ortuariak... Bi turista, Arkaitz eta Maialen, hurbildu zaizkizu euren kamera, euren mapa... Galderak egiten hasi zaizkizu, kontzeptua ulertu guran. Arkaitz miresmen osoz, goraipatuz, eta Maialen beste zeozer espero zuelakoa Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-08 Lesaka Sariketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Elkarrekin bizi zareten bikotea zarete. Amaia, hilabeteak dira Onintza katu bat adoptatzeko erran eta erran ibili zaizula. Astebete da katua etxeratu zenutenetik eta geroztik ikusezin bihurtu zara beretzako. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Irakaslea zara. Azkenaldian kezkatuta zaude ikasle batekin. Arropa aldatu gabe, garbitu gabeko ilea, eskolako lanak egin gabe... Gaur, beregana hurbildu eta esku ahurrez bizkarra ukitu diozunean sekulako saltoa eman du “Ez ikutu! Ez ikutu!” hasi zaizu oihuka. Aulkitik altxa eta iskin batean eseri da; burua belaun buruetan sartu du eta negarrez hasi da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sustrai, mutil galai eta erromantikorik inor bada, hura zu zara. Duela gutxi ezagutu zenuen Alaia, eta argi daukazu lehenengo zita bezain garrantzitsua dela bigarrena ere. Larunbat arratsaldea da Alaia, eta gaur ere begiak itxita zaramatza Sustraik bere auto garbitu berrian. “Zabaldu begiak pitxin, iritsi gara.”. Alaia, zure aurrean golf zelai eder bat dago, eta esmokina daraman morroi bat zure oinetako, traje eta makilak eskuan zure zerbitzura. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-04 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: AHTko tunel bat Lezetxikin barrena egin dute. Euskal Herrian giza aztarnarik zaharrenak topatu diren lekua da, Arrasaten dagoen kobazulo hori. Zuek zarete, Maialen eta Amets, aurkikuntzaren berri eman duen espeleologia taldeko bi kide. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-04 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera izateaz gain, minbiziaren nazioarteko eguna ere bada. Bularreko minbizia duten bi herritar zarete; kezkatuta eta nekatuta zaudete Onkologikoaren zerbitzuak hartu duen norabide desegokiarekin: diagnostikoa jaso aurreko honak eta harak; analitika zuen herrian; ekografia erresidentzian; biopsia onkologikoan; tratamendua hasi arteko egunak eternalak; itxaron zerrenda amaigabea. Gaur ere bazoazte kimioa hartzera eta medikuak ate aurrean protestan ari dira pankarta atzean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-04 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Adineko bi emakume zarete, urteak zuen jatorritik kanpora eman dituzue. Baina alargundu ondoren, zuen azken urteak pasatzera herrira itzuli zarete, Usurbila. Elkar ezagutu zenuten gaztetan baina ez zenuten harreman esturik eduki. Bakoitza ze familiatakoa zen bazekien besteak, baina hortik aurrera elkarren berri handirik ez zenuten. Jubilatu etxean elkartzen zarete ia arratsaldero, batez ere hotz egiten duenean. Harremana estutzen ari zarete, nahiko erreserbatuak dirudizue baina gaur atera duzue zuen bizitzan pisu izugarria izan duen gaia: politika, herria, senarrak. Saioa zure senarra etakidea izan zen; ihesi lehenik eta preso gero. Jone, zure senarrak urte askotan izan zuen bizkartzain bat bizikide. Elkarrekin paseatzen zoazte, apenas begiratzen diozue elkarri, baina bat besteari norbere bizitza kontatzen ari zaio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-09 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: [Musika eta kantu bat entzuten da: Eustakio Mendizabal Txikia aipatzen da bertan] Herri honetako semea zen Txikia eta Algortan hil zuten tiroz duela 50 urte. Itsasondon omenaldia egin zioten. Garai berrietara egokitutako naziogintza bultzatzea zuten, eta dute, helburu. Nerea, zu beste belaunaldi batekoa zara, gaztetxoa zinen ETAk su-etena iragarri zuenean. Txikiari buruzko zerbait kanta honengatik jakingo zenuen beharbada... Nazio ikuspegiaren herentzia, nola jaso duzu? Nola bizi izan duzu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-15 Zarautz Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: [Iñaxi Etxabe eta Basarriren arteko bertsozko tirabirak aipatu ditu gai-emaileak]. Zuek irakaskuntzan, bertsolaritzan, komunikabideetan, lagun artean, gau giroan zer da sumatzen duzuena? Uste duzue lehengo mendeko inertziak eta erresistentziak baretu direla? Zein norabidetan goazela uste duzue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-09-03 Muetz Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzo Zaballako kartzelan izan nintzen, hiru orduz aspaldi ikusi gabeko lagunekin egoteko zortea izan nuen. Pozik zeuden asko Euskal Herrira ekarri dituztelako. Baina egoera ez da dena ederra. Han ere egoera prekarioan bizi dira, eta emakumeak are gehiago. Denek aipatu zuten berdina, kartzelatan ere emakumeen egoera askoz zailagoa dela gizonezkoena baino. Nik emango dizkizut hiru habanera osatzeko oinak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Launaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Sebastian, banku bateko zuzendaria da. Egunero bezeroen kezkak eta zalantzak argitzeaz gain, kredituak ematen ditu, ordaintzen ez dutenei zigorrak ezarri… Gaur hiru bezero hauek etorri zaizkio: Oihana, Andoni eta Oihana. Bakoitzak badu bere kezka, edo galdera, edo proposamen edo haserrealdi. Ea bakoitzari ze erantzun ematen dion Sebastianek. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa