Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Zarautz" Pertsona: Labaka Mayoz, AneBilaketa zehaztu
Emaitzak: 835
2022-06-04 Leitza Sariketa [Bertsoa] / Uxue Fernandez Lasa, Amaia Iturriotz Etxaniz, Ane Labaka Mayoz, Erika Lagoma, Aner Peritz Manterola, Sarai Robles
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aner eta Ane, publikoan gaurko finalari begira zaudeten bi hetero, gizon, bertsolari, zarete. Nola ikusten dituzue bertsolariak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-14 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen herrian bizitzeko etxe bila dabilen bikotea zarete. Alokairuak oso garesti daude. Maialenek ondoko herrira joatea proposatu dio Aneri. Anek, berriz, herritik kanpo joan baino nahiago du gurasoen etxera itzuli. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-14 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen begiradak berriz gurutzatu, eta gorputzak dar-dar egin dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Andonik badu seme bat Aneren adin jirakoa, gutxi gorabehera. Nonbait, Anek eta berak, azken bi-hiru hilabeteetan, elkar ezagutu dute eta gauza ondo doa, gustura daude. Aurkezpenak ere iritsi dira, Egaña jaunaren etxera afaltzera. Afaldu, semea komunera joan da, biok bakarrik gelditu zarete, eta Andonik gauzak argi utzi nahi dizkio Aneri.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizue aurten eguraldia ez dela ondo portatzen ari, eta baratzetik bizi behar duenak nahiko komeri badauzka, dena berandu, eta horixe da Patxiren arazoa: baserritarra, eta aurtengo uztak ez ditu aurreikuspen onak ematen. Krisia, gainera, tarteko. Ane, ikusten duzu aitona kezkan eta kezkan. Ane ere jardun da bueltak ematen, eta halako batean aurkitu du zerekin lagundu, baina beldurra ematen dio proposatzeak. Legez kanpokoa da, ez daki aitonak nola hartuko duen, baina egia da gazteek asko erretzen dutela, eta egia da merkatuan garesti saltzen dela, eta dirua ematen duela. Orduan, Patxi, Anek proposatu dizu marihuana jarriko bazenute, agian aurtengoak pasatuko zenituzketela. Ez dakit Patxiri ze irudituko zaion, nola hartuko duen... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-20 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Kopla handia Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-06 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sorosleak zarete biok, eta hondartza berean lan egin duzue elkarrekin uda osoan. Denboraldia bukatzear dagoen honetan, zuek zaintzen duzuen hondartzan aurten bi lagun ito direla oharturik, zuk, Ane, datorren urtean ez duzu lan horretan jarraitu nahi; Asirreak, ordea, jarraitu nahi du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-30 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Jarritako gaia:
(B. Gaztelumendiri eta A. Labakari jartzen die, baina besteak ere sartzeko aukerarekin. Hori baliatuz, M. Amurizak ere kantatzen du). Beñat bost urteko ume lotsagabea da eta Ane bere guraso arduratsua. Gaur,kalean, erakusleiho baten aurrean amak esan dio irmo “Ez, Beñat, ez dizut tabletik erosiko” .Bi ordu geroago, eta kalean Beñat arrastaka, zilipurdika ibili eta gero, biak daude familia bazkarian.
Beñatek aukera handiak ikusten ditu gurasoen kontrola kaos bihurtzeko eta negoziazio edo xantaiari berrekiteko.
Gainera, familia bazkarietan ohikoa den moduan edozein sar daiteke, nahi duen doinuan eta nahi duen komentarioa egiteko.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-06 Elizondo Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: “Zu gabe ez naiz ezer”. Serioa ez balitz barre egingo genuke. Eta hori egingo dugu. Zuen ohekideari sekula entzun nahiko ez zenizkioketen hitzak kantatu behar dizkiguzue, barre pixka bat egiteko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Agin Laburu, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Agin, aurten sagardotegian esperimentua egin duzu: sagardo bera bost kupeletan sartu duzu, denbora utzi eta sagardoak gustu ezberdina hartu du. Atzekoak dira bost kupelak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-13 Donostia Plaza librea [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Senar-emazteak. Eguraldi kaskarra dago eta Andonik ez du etxetik irten ere egin nahi. Ane kanpora joateko desiratzen dago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-29 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hiri bateko udaltzainak zarete. Udalak hala erabakita aurrerantzean arma bana eramango duzuela jakinarazi dizuete. Zuri, Iñaki, ondo iruditu zaizu neurria. Anek, ordea, uko egin nahi dio armak eramateari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-29 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Endika Igartzabal Murua, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Kaliforniara joan zineten bizitzera gazte zinetela. Jubilatutakoan Euskal Herrira itzultzeko asmoa bazenuten ere, unea iritsi denean, zuri, Endika, han gelditzeko proposamena egin dizu Anek. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-29 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Berriro egin dituzu oposizioak. Oraingoan ere ez duzu azterketa gainditu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-02 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok telebista-produktora bat duzue. Zuk, Maialen, uste duzu programetara etortzen diren gonbidatuei ordaindu egin behar zaiela. Anek, ordea, ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-02 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kamioilariak zarete, eta sarri bidaiatzen duzue Marokora. Beñat, irabaziak gutxitu zaizkizuela eta, Marokotik haxixa ekartzea proposatu dizu Anek. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen lagun batek hogei urte daramatza preso. Azkenaldian bisitarako boluntarioak urritzen ari dira, eta zuek ere gero eta gutxiago joaten zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urteak daramatzazue enpresa bateko zuzendaritzan lanean. Zuri, Ane, iruditzen zaizu zuzendaritzara heldutako belaunaldi berriek ez zaituztetela kontuan hartzen. Beñatek ez du halakorik uste. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa