Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: "liburutegia" Pertsona: Lizaso, SebastianBilaketa zehaztu
Emaitzak: 3612
1989-10-12 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Jon Lopategi, Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertsolarien txapelketa gain-gainean daukagu eta hauteskundetarako ezezik, txapelketa horren inguruan ere egin omen dituzte enkuestaren batzuk. Zuek jakingo duzue horien berri eta guk ere zer dioten jakin nahi genduke... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-05-06 Orexa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gero eta haur gehiago dira tratu txarrak jasaten dituztenak. Abestu haur horien gurasoei. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-05-27 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bere semea Arjeletik Ipar Ameriketara bidali dutelako negarrez dagoen amari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-02-26 Sara Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sebastian Lizasok kotxez istripua izan eta Imanol Lazkanok egindako etxea hondatu zuen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-22 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Uztapide kontu-kontari hasten zenean mahaia isildu egiten zen. Berak luze jarduten zuen. Gaur nork dauka kontaketa luzeak entzuteko pazientzia? Telebistako albisteek ere minututik gora aspertu egiten gaituzte. Gaur inork ez du gogorik inoren jardunik entzuteko. Hiztun onak entzule ona behar du eta entzulerik gabe geratu den mundu hau, hiztunik gabe geratzen ari da. Sebastian aitona eta Amets biloba zarete. Elkarrekin bizi zarete Endoiako baserrian. Gaur Amets eskolatik etorri eta zuzenean mugikorra hartzera joan da kuartora. Sebastian aitonak “Alto!” esan dio ukuiluko sarreran. “Nora hoa?
Ez al didak ezer kontatu behar? Txakurrak ere horrela sartzen dituk!”
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-15 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurten Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatuko da. 80ko eta 90ko hamarkadetan olatuaren gailurrean ibili hintzen Sebastian. Hiru mikrofono ditiagu eta bakoitzetik bertso bana kantatzea eskatuko diat. Lehenengotik garai hura nola bizitu huen erranen diguk; bigarrengotik txapelketa eta bertso kideen lana nola bizi dituan kontatzeko eskatuko diat; eta hirugarrengotik, txapelketei buruz gazte bati zer aholku emango hiokeen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-15 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: 25 urte dira Arantza Rock jaialdia antolatzen hasi zirela Arantzan. Duela 25 urte Sebastianek eta Nereak elkar ezagutu zuten Arantzan. Bikotea osatu zuten baina apurtu ere egin zen bikotea. 25 urte pasatu eta gero topo egin duzue Arantzan. Baina oraingo Sebastian eta Nerea, Sustrai eta Amaia izanen dira. Lehengoa nola bizitu zenuten eta oraingo egoera nola bizi duzuen kantatu behar duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-03-23 Beasain Ekitaldipekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-05-18 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Kilometroak, Korrika, Herri Urrats, euripean... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-06-07 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lazkao-Txiki, hanka hutsik San Antoniorengana joan ondoren, esperantza guztiz etxera zetorrela, neskazahar, baldar, bizardun batekin egin zuen topo. S. Lizaso, neskazaharra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-01-05 Antzuola Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Duela bi hilabete Egañak istripu bat izan zuen nahiko larria eta eritetxera eraman zuten. Hango mediku taldearen buru zenak, S. Lizasok, erabaki zuen aurrera aterako bazen, zangoa moztu beharra zegoela, baina gaur Andonik jakin du zango hori moztu gabe atera zitekeela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-12-05 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Jendeak bazeukak Landetan hirekin halako kezka bat. Hemen jendeak Peñagarikano ezagutzen dik bertsolari bezela, baina jakin nahi duena dek: Nolakoa da Anjel Mari? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-03-19 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: "Salto del Negro"tik zer diote? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-07-25 Oñati Plaza librea [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Jose Manuel Ibar "Urtain" Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-05-29 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: J.Lizaso, bere aita, 65 urte martxoan beteta eta jubilazio kontua barra-barra, txalo zaparradak, momentu beroa eta ez dakit, sumatu dut begiak bete xamarrik ez ote dituen. Ba al daukak aitari ezer esateko? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-06-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Diru mordoa ari zara ateratzen bertsolaritzatik, gure lepotik, alegia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Oraindik ere Tour-eko kontuak gori-gori daudenean, bi hauen jarrerak oso desberdinak dira. Peñak, zaletasun haundia du eta egunero jarraitu du Tour-a. Sebastiani, berriz, izugarrizko montajea iruditzen zaio guztia eta oso kritiko agertzen da Tour-arekiko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-09-25 Gaintza (G) Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Iñaki Murua, Millan Telleria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hauek ez ditugu ez Sebastian, ez Millan, ez Iñaki, eta ez Mikel, baizik eta beraien emazteak. Eta aspalditik zuten asmoa elkarrekin afari bat egiteko eta gaur egin dute afari hori Gaintzan. Afalondorenean tertulian jarri dira laurak eta beraien senarretaz hizketan hasi dira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-12-05 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Murua, goseak dagoen zakur galdu bat izango da. Loidisaletxe, bere ogitartekoa eskeintzen dion mutikoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-11-07 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sebastian bere puruarekin hor dago, erretzaile amorratua da. Euzkitze, berriz, ez dugu erretzailea. Galdetu nahi diet ze eritzi duten erretzeari buruz Frantzian indarrean jarri berria duten legeaz eta nola ikusiko lukete lege hori Euskal Herrian jarriko balute. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
