Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: "liburutegia"Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 66181
2018-11-18 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Unai Mendiburu, Imanol Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unai eta Imanol, gurasoak zarie. Zuen semeari umeentzako telebisiño lehiaketa batean parte hartzeko aukera sortu jako. Zuk Unai animau egin gura dozu. Imanolek ez dau semearentzat holangorik gura. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-01 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia:
Puntua: Zuk zer amesten zendun / umea zinela?
Puntua: Ametsak betetako / badago denpora
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-28 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mantxi Zarauzko bere elkartetik Aginen sagardotegira joan da urteko sagardo bila. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-28 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu, Unai Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia:
Kate espainol batean badago programa bat Zubietara ekarri duguna.
Zitetako telebista programa Zubietara heldu da. Hemen duzue lehen zita..
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-28 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu, Agin Laburu, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Unai Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Launaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Agin, nola ikusten dituzu atzeko bertsolariak Gipuzkoako txapelketaren aurrean? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-04 Larraul Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok guraso berriak zarete, eta familia inguru lasai batean hazteko etorri zineten Larraula. Plaza bueltan bizi zarete. Bederatzi hilabeteko ume ederra daukazue. Kontua da orain dela lau bat hilabete Larraulgo elizako ordularia konpondu duela Udalak eta berriz ere kanpaiak jotzen hasi dela, ordubetero eta ordu erdiro bi aldiz, goizeko 8etatik 10ak arte. Nerea txoratzen dago, kanpai hotsak bakea transmititzen dio, juxtu berak asko estimatzen duen herri txiki bateko giroa sortzen dio. Iker, amorra-amorra eginda, bihar udaletxera joatekotan da kexa jartzera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-05 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azken boladan hainbat erakundek kaleen izenak eta futbol zelaienak aldatu dituzte. Gasteizko Udalak ere aldatu nahi ditu. Batzorde batera deitu zaituzte Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-12 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Unai Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alde Zaharrak badu kale bakoitzean ia mundu bat. Eta mundu bakoitzak aberastasuna modu ezberdin batean ulertzen du. Nola ikusten duzue zuek? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-12 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ipuin zahar bat berridaztea eskatuko dizut. Izena da “Mila eta bat gau”. (Egun horretan 1001 egun betetzen zituzten Altsasuko gazteek kartzelan) Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-23 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi nerabe zarete. Zelaian etzanda zaudete, zerura begira; zerua garbi egon arren, laino batzuk badaude, eta haiei begira. Nagusitan izan nahi duzuenaren formak ikusten ari zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-24 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lankideak zarete eta Mediterraneoko hondartza ezkutu batera joan zarete oporretan. Zuen nagusia aurkitu duzue bertan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Arkitektura ikasketak egiten ari den ikaslea zara, Ane. Autobus geltokian zaude, unibertsitate aurrera eramango zaituen autobusaren zain. Eta bat-batean gurpildun aulki bat ikusi duzu espaloian aurrera jarraitu ezinik. Eta ume bizkien silla bultzatzen zihoan aitonak errepidera atera behar izan du espaloian zegoen zuhaitz batek bidea ixten ziolako. Badator autobusa, eta eskailerei begira zure pentsamenduak ere gora datoz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Lazkoz, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Miarritzeko hotel handi bateko logela garbitzaileak zarete. G-7a dela eta, bertan egon dira munduko agintariak. Logelak garbitzen hasi zarete. Trump senar-emazteen logela duzue zain. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Numero bat emango dizut. 7.200 kilometroko distantzia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hedoi Etxarteri entzun diogu kosmopaletismoarena. Hau da, nazioartekotasuna lortzeko euskal erakundeei ingeles ukituko izena jartzea: Basque CulinaryCenter, Bermeo TuneFest, San Sebastian Film Festival. Jone, Andoni etorri zaizu esanez Euskal Herriko Bertsozale Elkartea ere modernizatu egin behar dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Traineru mundura joango gara. Izaro Lestayoren paperean kantatuko duzu. Getariako patroia. Urte osoan gizonezko trainerua gidatzen aritu eta gero, ez duzu parte hartzerik izan Kontxako estropadan. Lehorrean geratu zara Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-07 Eibar Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Espainiako Armadako talde bat Arantzazura joan zen atzo Elizaren bedeinkazioa hartzeko. Zuek mendira zindoaztela topatu zenituzten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-07 Eibar Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Erantzuten jarriko zaitugu. Zuek puntuak jarri Sebastiani Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-09 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: 30 urte bete berri dira aurtengo uztailaren 3an Lazkao Txikik ispilu bati askoren gogoan dauden bertsoak kantatu zituenetik. Zuetako batzuk, eta seguru adin batetik aurrerakoek behintzat, gogoan izango dituzue. 30 urte geroago, Amets, zer esango diozu ispiluari? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-21 Bera Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Joan den asteko agur bat dela eta, Nafarroako bertsolari gazte bat hil baitzen, behin eta berriz entzun ditugu “Ezin dugu sinetsi!” Ez gara deus!” eta horrelakoak. Zuk uste duzu heriotzarako prest gaudela? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
