Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: "Alkaiza, Saioa" Pertsona: Elustondo, NereaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 798
2019-10-27 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Duela urtebete alargundu zineten biok. Nerea, gaur Oihana etorri zaizu esanez bakarrik ere asmatu duela bizimodu berri bat egiten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-11-20 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ipuin kontalari moduan aritzen da Nerea, eta ipuin klasikoak ere kontatzen ditu. Halere, Nerea, saiatzen zara ipuin klasikoak oraingo baloreetara moldatzen. Asko aldatu behar izaten dituzu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-26 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurtengo Gipuzkoako Txapelketan Inaxi Etxabek jarri zion txapela Beñati. Haren gazte garaian, emakumezko bertsolariek ez zuten tokirik oholtzan. Gaur lau gaude oholtzan, hiru ari zarete kantuan eta bat gai jartzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-05-07 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Azken hamarkada hauetan mugikorrak argazkigintza hankaz gora jarri du: kamera atzean zegoena kamera aurrean jarri du, Selfia asmatu da. Gazteei galdetuz gero egunean zenbat ateratzen dituzten, ez gara harritzen berrogeita hamar badira.
Zuek zenbat selfi atera dituzue? Inoiz atera duzue selfiren bat?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-28 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Bizenta Mogelen alegia bat irakurriko dizuet.
ANDRA ALARGUNA TA OLLOA
Andra alargunak etxean
zedukan zori onean
ollo arrautzaria
egunoro ipintzea
utzi gabe arrautzea.
Dio pozez bere artean:
-Ematen diodanean
aldi batez artoa
arrautza egunekoa
badit beti ipintzen,
zer baldin eramaten
badiot nik bi bider?
Arrautza bat ez da ezer
emanik jan aldi bi
egingo ere nau ni
andi biren jabe.
Nola asmatu ez dube
gauza onelakorik?
Eta ala, ero erorik
gizendu zan olloa,
ta arrautza batekoa
alpertu zan guzia.
Beti izan da egia:
Geiegi billatzea
ezer gabe gelditzea.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-28 Legazpi Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Erakutsi denei dauzkazuen giltzak eta giltzei kantatu beharko diezue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-03-01 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Unai Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zenbaitetan uste dugu agian aktualitateko gaiak helduon ahotan soilik ibiltzen direla, baina hori ez da horrela. Zuek biok sei urteko bi haur zarete eta etxean koronabirusa gora eta koronabirusa behera besterik ez duzue entzuten. Gaur eskolako patioan elkartu zarete eta hortxe hasi zarete zuen ustez nondik datorren, zergatik datorren, zer egiten duen, guzti-guztia sei urteko haur baten begiradatik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-03-01 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hezkuntza publikoan lan egiten duzun irakaslea zara. Kurtsoa joan eta kurtsoak etorri, gero eta haur etorkin gehiago datoz zuen eskolara eta era berean baita zure gelara ere. Nahiko erreta zabiltza, Nerea. Ez da gauza erraza klasearen erritmoa eraman nahi izatea eta era berean ikasle berrien irakaspenak egunean eramatea, arazo linguistikoa dela edota emozionalak direla tarteko. Gaur klaustroko bilera izan duzue eta koordinatzaileak Halil izeneko mutiko sahararra datorrela esan du zuen eskolara eta gelaren bat behar duela. Isiltasuna. Eta nahiz eta erreta egon, bat-batean “nik neuk hartuko dut” esan duzu Nerea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-04-01 Online Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Nerea Elustondo, Eneko Fernandez
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nola daramazue konfinamentua? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-30 Segura Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Unai Gaztelumendi Arandia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Eskolako jangelako langileak zarete. Harrituta zaudete ikasle askok bertan duten jarrera lotsagabearekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-30 Segura Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Anai-arrebak zarete. Gurasoak zaintzeko, txandak egiten dituzue. Nerea, joan den asteburuan Jonek ezin zuela-eta, zu joan zinen gurasoak zaintzera haren ordez. Asteburu honetan ere, utzi ezineko zerbait suertatu zaio Joni. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-30 Segura Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Prentsaurrekoa ematen ari zara. Galderen tartean, azken galdera bat egin dizute. Erantzun gabe alde egin duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-04 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mendiko erreskate-talde batean hasi zarete boluntario lanean. Gaur irten zarete lehen aldiz mendizale baten bila. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-04 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Downen sindromea edo trisomia duen gazte baten gurasoak zarete. Gaur jakinarazi dizue lagunekin bizitzera doala. Beñat, Nereak esan dizu oso pozik dagoela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-17 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Eñaut Martikorena Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Parrandan zabiltzatela, neska bat deseroso ikusi duzue zuen lagun batek ipurdia ukitu diolako. Zuek, egoeraz jabetu arren, zuenean jarraitu duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-17 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Agin Laburu
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kirol elkarte bateko kideak zarete. Agin, elkarterako dirua lortzeko, Gabonetako Espainiako loteria saltzea proposatu dizu Nereak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-17 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Etxetik irteten ari zinela, besotik heldu dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Haurdun zaudete biok. Zuk, Nerea, haurdunaldiari eta haurrei buruzko liburu eta aldizkariak irakurri eta irakurri daramatzazu azken hilabeteak. Alaiak ez du bakar bat ere irakurri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Agin Laburu
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Agin aita eta Nerea alaba zarete. Zuen etxean inoiz zaletasunik izan ez bada ere, zuri, Agin, Nerea alaba etorri zaizu boxeoan hasi nahi duela esanez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa