Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: "Elustondo, Nerea" Pertsona: Arzallus, AmetsBilaketa zehaztu
Emaitzak: 3327
2005-03-13 Aiherra Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Amets, Ainizako laborari bat zara, eta gaur heldu dira zure eskuetara 2x2 autobidearen planoak, behin betikoak. Bidea zure etxetik hogei metrora pasatuko da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-09-30 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok bata bestearen paperean kantatuko duzue. Zuk, Irazu, Amets izango bazina bezala, eta alderantziz. Hiru egoera jarriko dizkizuet: 1-Bertsozale Elkarteak bertsolari bakoitzaren datu basea egin nahi du. Horretarako bertsolari bakoitzak bere curriculuma egin behar du. Zein da zuena? 2-Aurrerantzean lantokietan ezingo da ez erre, eta ezta alkoholik edan ere. Bertsolariek ere ezingo duzue horrelakorik egin saioetan. Nola sentitzen da bakoitza? 3-2030. urtean gaude. Gaurkoa egun handia da. Horrenbeste urte bertsotan pasatu eta gero, bi bertsolari handi hauei omenaldia egingo zaie. Nola dago bakoitza? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-02-26 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amets, Iparraldean bakantzetan gaudela aprobetxaturik, Parisera joatea erabaki duk. Trenetik jaitsi orduko galdu egin haiz, eta ibilian-ibilian, ez dakiala nola, Pigalle izeneko karrika edo auzora, putetxez beteta dagoen horretara, iritsi haiz. Konturatzerako trabesti hau hurbildu zaik, ipurditik heldu eta lizunkeriak erraten hasi zaik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-05-06 Lezo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azterketa bat egin dute ikasleen euskara maila nolakoa den jakiteko, eta emaitza nahiko kaskarrak atera dira. Zuek azterketa horiek zuzentzen ari diren bi irakasle zarete. Sustrai erabat harritzen da azterketa bakoitzarekin, ikusita zer maila dagoen; bestea, berriz, lasai ederrean ari da zuzentzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok kuadrila berekoak zarete. Zu, Amets, nazkatuta zaude Igorrekin, ez duelako sekula trago bakar bat ordaintzen. Gaur biok bakarrik zaudete tabernan eta aspaldi hustu dituzue edalontziak. Ametsek ez du ordaintzeko asmorik, eta Igorrek ez du ordaintzeko keinurik egiten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Pelikulekin negar / egiten al duzu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Hotza ala beroa / daukazu bihotza? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Jarritako gaia: Txapelketa Nagusia hasten da, eta hemengo batzuek parte hartzen dute. Anjel Mari jarriko dugu parte hartuko duten horien prestaketa lanetan. Zuek moldatu. Eta ondoren Andonik emango du entrenamenduaren iritzi kritikoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-08 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kataluniaren alde zerbait egin behar zenutela eta, Castell bat, giza dorre bat, egitea pentsatu duzue. Egaña, Uxue eta Mendiluze beheran jarriko zarete, erdi bidean Lujanbio eta Zubeldia jarriko dira eta gora, puntara, Amets igoko da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-08 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Maialen, zure atzeko horiek bizitza bideratuta dute, baina jakin nahi nuke beren lehen soldata nola edo zertan irabazi eta zertan gastatu zuten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-16 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Jarritako gaia: Badator Euskal Herriko Txapelketa. Amets, txapela zure etxean dago. Atzeko lau hauek saiatu dira egun ezberdinetan zure etxera joan eta zurea den txapela lapurtzen. Baina denak harrapatu dituzu. Kontaiguzu bakoitza zertan eta nola harrapatu zenuen. Eta Ametsen bertsioa entzuten hasita, beste aldeko bertsioa ere konta ezazue segidan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-12-29 Aretxabaleta Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Jarri Ametsi puntuak, baina errazetik zailduz joan. Lau puntukoa, bostekoa seikoa... bederatzi arte.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-05-07 Basauri Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gu baino pobreagoak diren leku askotan ibili zara munduan barrena. Bidaia horietan argazkiak atera dituzu, eta argazkietan ume guztiak irribarretsu agertzen dira. Gure ingurura begiratu eta ume gutxi ikusten dituzu irribarrez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-16 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gabonak ere ez daude urruti eta "olentzero gauean" kokatuko gara. Haurrak, Ametsek, bideo-kamara bat jarri du zapataren ondoan, eta hurrengo goizean grabatutakoa ikusi eta Olentzeroren antz handia izan arren, bere aita ezagutu du opariak jartzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-04 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Estitxu, etxeko alabatxoa zaitugu, eta supazterrean aspalditik zintzilik dagoen amatxiren burruntzalia begiratzen ari zara. Beraz, Estitxu, zu alabatxoa, eta Amets burruntzalia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen bizilagunen haurraren negarrak esnatu zaituzte gauean. Leihora atera, eta bakarrik ikusi duzue etxeko balkoian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Amets, diskoteka bateko jabea zara. Unai kontratatu duzu gogó lanetarako. Gaur, lehenengo eguna du. Hor dago plataforma gainean. Pare bat ordu pasatu dira, eta konturatu zara enbor guztia mugitzen duela, eta nekez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mendi edo harkaitz handi baten alde banatan zaudete. Elkar topatu nahian, zuen arma, zuen irudimen, alde banatatik hasi zarete zulatzen; elkar entzuten duzue, baina ez duzue elkar ikusten. Zu, Maialen, Euskal Herria zara, eta zu, Amets, independentzia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
