Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bilaketa hitzak: BapateanBilaketa zehaztu
Emaitzak: 4357
2018-04-06 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Lazkao Txiki hil zela 25 urte joan dira, baina oso gogoan daukazu oraindik ere. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskara planak egiten ari gara beti. Euskararen inguruko kale neurketak, ikasteko diru laguntzak, Euskaraldia martxan jarriko da... eta gero tabernetan reaggetoia gazteleraz besterik ez da entzuten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor enamoratu egin da. Bikoteak ordea “Poliki” esan dizu;“Denbora behar dut norbaitek ukitu nazan”. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-10-28 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bideo bat ibili da bolo-bolo, non itsasoa dena plastikoz beteta ikusten den. Gernikan ere atzo feria eta gaur kalera irten zarenean, hemen ere kale guztiak plastikoz beterik daude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-02 Berriz Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ikasketak egin nahi zenituen eta egin zenituen. Bikotea nahi zenuen eta baduzu. Lan egonkorra izan nahi zenuen eta baduzu. Ama izan nahi zenuen eta hala zara. Arrakasta topatu nahi eta baduzu. Edertasuna nahi eta hala izan. Baina zu hala ere ez zara ondo sentitzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-28 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lau puntuko berdina, 8 silabaz Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Behar bada ez dugu hala irudikatzen baina osasungintza publikoak iraungo du. Jarraitzen dute irudiak eta estetikak izaten garrantzitsu. Orain osasun publikoak bere gain hartzen ditu ebakuntza estetikoak, zoriontsu izateko. Gustatzen ez bazaizu, aldatu! Gaur duzu laugarren ebakuntza estetikoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-07 Laudio Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaurko urtebetetze festa antolatu behar duzu Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-05-04 Baiona Lagun-artekoa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Oroitzen al zara 18 urte zenitueneko ametsekin? 18 urte zituen neska haren paperatik, nola irudikatzen zenuen gaur egungo Onintza? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Unai Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Irakasle haugu eta horren harira puntu batzuk:
Puntua: Hogeita piko ume / gela bakarrean
Puntua: Bakoitzak bere etxetik / dakarren motxila
Puntua: Nekagarria bezain / gozagarri ote?
Puntua: Hasteko zein egun duk / denetan zailena?
Puntua: Antz ematen al zaiek / kurtso amaiera?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-28 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Aratz Igartzabal Bidegain "Potto"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Badira esaldi mota batzuk, askotan entzun arren mingarri izaten direnak: “Hezur eta azal hago motel!”, “Kilo batzuk galduta guapago egongo zinateke”, “Zaintzen hasi beharko duzu ba”, “Pena! Aurpegiz polita da ba!” eta horrelakoak. Zuk sumatu duzu zure inguruan horrelako komentarioak ugaritzen ari direla; mundu erdiak duela beste erdiaren gorputzez iritzi bat eta hura emateko beharra gainera. Orain arte isilik entzun dituzu horrelako komentario guztiak, baina aspertu zara; gaur erantzun egingo diezu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-30 Oiartzun Berezia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Orainaldian eta norberarengan zentratuko gara. Alaia, badakizu genealogia pertsonalek badutela kolektibotik eta alderantziz. Ezin gaurko zu, atzoko zu gabe ulertu. Noraino luzatzen dira zure sustraiak eta zu nola iritsi zara orain zauden lekuraino? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Irakaslea zara. Azkenaldian kezkatuta zaude ikasle batekin. Arropa aldatu gabe, garbitu gabeko ilea, eskolako lanak egin gabe... Gaur, beregana hurbildu eta esku ahurrez bizkarra ukitu diozunean sekulako saltoa eman du “Ez ikutu! Ez ikutu!” hasi zaizu oihuka. Aulkitik altxa eta iskin batean eseri da; burua belaun buruetan sartu du eta negarrez hasi da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zure lagun baten mezua jaso duzu, datorren hilabetean elizan ezkonduko dela eta gonbidatuta zaudela esanez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-07-05 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta, Aitor Bizkarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Pertsona biren alde bana zarete. Frantzian poliziak gazte bat tiroz hil berri du eta protesta handiak izan dira. Batek etsipenetik kantatuko du. Besteak, aurre egiteko jarreratik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Iruñeko Herriko tabernak San Ferminetarako urtero prestatu ohi du egitarau bat. Aurten prestatua zuen egitaraua bertan behera utzi behar izan du. Izan ere, uztailaren 5ean jakinarazi zion Iruñeko Udalak Herriko Tabernari, ostatu parean oholtza antolatu eta bertan ekitaldirik gauzatuz gero, ekitaldi bakoitzarengatik 6.000 eta 60.000 arteko isuna ezarriko ziola. Iruindar bezala nola bizi duzu egoera? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-07-15 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Eñaut Martikorena Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bada jende asko, zortean, patuan eta destinoan sinisten duena. Hasita dago konstelazio familiarrak, eskua irakurri, astrologiako kartak... Eñautek sinisten al du guzti horretan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk jarri Nerea, pantailako argazkiari oin oharrak. (Movistar txirrindulari taldeko argazkia agertu da pantailan; bertan ageri dira eserita gizon eta emakume txirrindulariak. Gizonezkoek hankak zabal-zabalik dituztela, eta emakumeak, berriz, hankak itxita). Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-30 Langraiz-Oka Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Perea, Iñaki Viñaspre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Oilasko sexadoreak zarete; hots, oilaskoen sexua bereizten aritzen zarete; Oihane bista galtzen hasia zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Lazkoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Etxarrin parte hartze prozesu bat jarri zen martxan. Apirilaren 13an galdeketa bat egin zen galdera honekin: “Nahi al duzu Euskal Herria independente bateko herritarra izan?”. Lau hilabete pasa dira eta zure balantzea entzun nahi genuke. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-10-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Imajinatu egunero bezala goizeko 7etan Topoan zoazela Donostialdera. Halako batean, telefonoarekin zoaz, noski, burua altxatu eta denak ikusten dituzu telefono mugikorrarekin. Eta ez dabiltzanak, bekozkoa ilun dutela. Eta jende guztiaren artean pertsona bat ikusi duzu ikaragarrizko irriparrarekin. Eta pertsona hori nor den imajinatzen hasi zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
