General search
New search Improvised Verse Singing: "Trovo (Mexico)"Refine your search
Found results: 64727
2005-11-27 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic:
-
1. puntua: Nork esan zuen lana / osasuna dela?
2. puntua: Lantokira joanda / osasuna galdu
3. puntua: Ta zenbat jende bajan / arrazoirik gabe
-
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-06-04 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Badakizue Juliok Nafarroako bi txapel badituela, eta dagoeneko plazaz plaza dabil, eta saio pila egiten ditu, eta egoa hazita dauka, oso goian. Neskatan ere plazaz plaza eta herriz herri oso txulito dabil. Gaur, Ane tokatu zaio parez pare. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-06-12 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biak herri bereko bi alkate izango zarete. Maialenek atzo utzi egin zuen alkate kargua, eta Unaik hartu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-06-23 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Bixente Gorostidi, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aurrejubilatuak zarete biok. Erretiroa hartu zenutenetik, Irazuri, gauza bat dela eta bestea dela, egunak oso azkar pasatzen zaizkio. Bixenteri, berriz, egunak oso luze joaten zaizkio. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-06-26 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu
[Extempore verse]Stanza name: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Sanjoanetan ere egundoko ilarak egoten dira tabernetako komunetan. Kontua da Amets, zuk, kanpoan ia ordu erdi zain daramazula, eta halako batean libratu da komuna, eta barrutik bikote hau irten da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-02 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Bihar da hainbeste borrokatu duzun finalaren eguna. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Xabier Silveira, Julio Soto, Julen Zelaieta
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Julio, pisukide baten bila zabiltza, gastuak elkarbanatzeko edo. Lau hautagai dituzu zure pisura etorri nahi dutenak, atzeko lau hauek. Denak batera zure etxean bisitan dituzun honetan, zer itxura hartzen diozu bakoitzari? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Eneko Lazkoz
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Eneko, futbolzale amorratua zara. Zuk, Amets, berriz, futbola gorroto duzu. Liga bukatu zenetik, Eneko antsietateak jota dago, berriz ere noiz hasiko zain. Eta zu, Amets, kontent, bake ederrean bizi zara. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-04 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Jokin Uranga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Aitor, jatetxe bateko zerbitzaria zara. Zu, Jokin, mahai batean bakarrik eseri den bezeroa. Hiru aldiz esan behar izan diozu Jokini menua. Berriz errepikatzeko esan dizu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-04 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Unai, magoa zara eta Ekaitz zure laguntzailea. Ikuskizunaren erdian, zuk, Unai, Ekaitz kutxa batean sartu duzu, eta zerra batekin erdibitu duzu. Kontua da orain ez duzula asmatzen bi zatiak bat egiten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-27 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Fredi Paia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Sustrai, zure bikote lagunak, Fredik, hiru egun daramatza erre gabe. Umore jasan ezina du eta etxean ez da giro. Edozergatik haserretzen da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Xabi Paya
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda puntutan Proposed topic: Korrikalariak zarete biak. Gaur elkarrekin atera zarete osteratxo bat ematera. Baina bi ordu daramatzazue bestea noiz gelditu zain. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Igor Elortza
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic:
1. puntua: Lorik egin al duzu / gau luze honetan?
2. puntua: Bihar egingo duzu / nahi duzun adina
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-14 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Bakarkako gai bat jarriko diot, baina froga bat ere bai. Nik behintzat askotan pentsatu izan dut bakarkako gai bat jarri bertsolari bati, eta minutu batean zer gaitasun izan dezakeen honelako pertsona batek istorio bat asmatzeko, arrazoiak pentsatzeko, eta zer egingo ote lukeen bost edo hamar minutu izango balitu horretarako. Bada horixe egingo dugu. Nik gaia jarriko diot Andoniri, eta ez diot eskatuko orain erantzuteko; bost edo hamar minuturen buruan erantzun beharko du. Hauxe da gaia: Gaur arratsaldean ekaitzak jo du, eta euri zaparrada ikaragarria bota du. Andoni, plastikozko poltsa bat hartu eta karakola bila atera da ilunabarrean; eta karakola onenak, handienak, kanposantuko hormetan egoten direla eta, hara joan da. Nahiko beldur, nahiko kezka badu, baina hara joan da. Eta han dabilela, kanposantu barruan, telefono dei bat entzun du. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Xabi Euskal Herrian dabil. Etorri zen Ingalaterratik eta hilabete badarama Euskal Herrian; eta txundituta dago Euskal Herriaz, euskaldunak ikusita, euskaldunak ezagututa. Eta udazkenean, Birmingham-era itzultzen denean, hango unibertsitatera euskaldun-euskaldun bat eraman nahi du, frogak egiteko. Nor topatuko-eta Iker iruditu zaio euskaldun-euskaldun prototipoa, Birmingham-era eramateko. Ez dakit konbentzituko duen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Exercise:
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic:
Zoritxarrez, gai hau asmatzen ez dugu lan handirik egin behar izan, erabat erreala baita. Gaur, egun honetan, abuztuaren 16a baita jada, betetzen dira 75 urte tropa frankistak Zizurkilen sartu zirela. Arkaitz, errepublikaren aldeko lanean aritu izan zara. Etxetik ikusi dituzu tropak plazan sartzen. Hankek dardara egiten dizute.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Amaia, bada hilabete Ametsekin irteten hasi zinela. Ametsen etxera joaten zarenean, zein mutil txukuna den harrituta gelditzen zara. Gaur, ustekabean, joan zara bisita egitera, eta bere ama topatu duzu mopa hartuta. Astean hirutan garbitzera joaten zaiola esan dizu. Amets egongelan aurkitu duzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-08-18 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bi presoren senideak izango zarete, eta gasolindegi batean egin duzue topo. Zu, Beñat, kartzelatik bueltan zatoz, eta zu, Jon, kartzelara zoaz, bisitan. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-08-18 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Arrantzalea izango zara, Jon. Aspaldi, gaztetan, txalupa kaira ekarri, eta festen aurretik portura etortzen zinen txosnak eta festa muntatzera. Urte askotan irudi hori ez duzu ikusi, eta aurten, festen aurretik, berriz ikusi dituzu gazteak txosna eta karpa muntatzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-08-28 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Jon, atzo parrandan irten eta goizaldean bueltatu zara etxera. Atarian, zure aita, Lizaso, topatu duzu, eskaileretan eserita. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
