General search
New search Medium type: "Hard disk" Year: 2025Refine your search
Found results: 1044
2025-03-14 Mendaro Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Orain mutil gazte dotore eta lerdena bazara ere, nola irudikatzen duzu zure zahartzaroa? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-28 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Aratz Igartzabal "Potto"
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Badira esaldi mota batzuk, askotan entzun arren mingarri izaten direnak: “Hezur eta azal hago motel!”, “Kilo batzuk galduta guapago egongo zinateke”, “Zaintzen hasi beharko duzu ba”, “Pena! Aurpegiz polita da ba!” eta horrelakoak. Zuk sumatu duzu zure inguruan horrelako komentarioak ugaritzen ari direla; mundu erdiak duela beste erdiaren gorputzez iritzi bat eta hura emateko beharra gainera. Orain arte isilik entzun dituzu horrelako komentario guztiak, baina aspertu zara; gaur erantzun egingo diezu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-28 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Naia Arrizabalaga, Mikel Etxezarreta, Aratz Igartzabal "Potto", Iban Urdangarin, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda besteak bati Proposed topic: Eneko Aita Santua da. Esan dutenez Vatikanon denetik probatu dute zu sendatzeko, munduko mediku ta tratamendu mota guztiak. Antza denez ez dute emaitzarik eman. Azken saiakera egiteko azken bost petrikiloak ekarri dituzte; metodo kuriosoak omen dituzte baina munduko onenak omen dira. Bakoitzak konta dezala nola sendatuko lukeen Aita Santua. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-30 Itsasu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gai-librean Proposed topic: Gai librean Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-30 Oiartzun Berezia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Orainaldian eta norberarengan zentratuko gara. Alaia, badakizu genealogia pertsonalek badutela kolektibotik eta alderantziz. Ezin gaurko zu, atzoko zu gabe ulertu. Noraino luzatzen dira zure sustraiak eta zu nola iritsi zara orain zauden lekuraino? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-05 Bergara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Telebista eta irrati kate gehienak gazteleraz, egunkariak ere bai, Netflix ingeleraz eta gazteleraz… eta gainera entzun behar dugu gu garela euskara inposatzen dugunak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-05 Bergara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]Stanza name: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bertso munduan dirua falta da; hori beti pasa izan da, baina dirua zelan lortu metodo berriak daude: Bertsozale Elkarteak pentsatu du kalendario erotikoak ateratzea: bonberoak bezala kamiseta barik eta hola, baina bertso batez lagunduta. Zuek lasai zeundeten zuengana etorriko ez zirelakoan, baina ez, denerako gustuak eta publikoak omen daude, eta zuengana jo dute. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-05 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda Proposed topic: Pablo Nerudaren esaldi batek hala dio: “Lore guztiak moztuko dituzten arren udaberriak ezingo dio loratzeari utzi”. Munduaren dekadentzia honetan non topatzen duzue argitasuna? Non alderdi positiboak? Dena ilun dagoen garaiotan, maila pertsonalean zein globalean, zeintzuk dira argi izpiak? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-05 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuen urrezko eztei eguna da. Ez zenuten ospatzeko asmorik, baina seme-alabek antolatu dute eta joan egin behar. Eta antolatu badute izugarrizko banketea da. Biak ezagunak izanda jende asko etorri da: kultura arlokoa, politikariak, familia eta mundu mailako izarren bat ere bai. Ez zenuten asmo handirik baina behin hasiz gero, aperitifan ardo txuri freskoa, bazkaritan beltza goxoa, eta txanpainaren txinpartari nork erran ezetz. Andoni, horrek isilik egoteko ezintasun handia eragin dizu eta dena zoragarria iruditzen zaizu. Zuri ordea ezinegona areagotu baino ez dizu egin. Ez duzu inor soportatzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-11 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Umetan ezkutaketan jolastea gustatzen zitzaizuen. Orain ere eguneroko gauzetatik ezkutatuko zinatekete, baina helduak zarete eta ezin duzue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-12 Laudio Jaialdia [Bertsoa] / Jone Uria
[Extempore verse]Stanza name: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Aner Peritzek elkarrizketa batetan esandakoa irakurriko dizut: “Iruditzen zait bertsolaritzaren erronka dela ikustea nolakoa den, nolakoa izan nahi duen pentsatzea eta horretarako zer egin behar duen zehaztea. Ez zait iruditzen bertsolaritzaren erronka nagusia denik teknikoki errima estuak bilatzea edo ez dakit zer mobida. Arte disziplina orok komunitate bat osatzen du, eta horretan, komunitate horren egitura da inportantea. Zer gauza neutralizatu dituen. Betiko gauzak dira baina uste dut nahiko abandonatuta dauzkagula batzuk”. Jone, zuk zein beste erronka ikusten dituzu bertsolaritzan? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-05-04 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Aitor Etxebarriazarraga, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Atsedenaldian dago derbia. Zelaian jokoa gertatu bitartean, harmailetan beste zerbait ari da gertatzen. Igor, kuadrillako beste bost horiekin etorri haiz. Denek ekarri ditek zeozer afaltzeko baina hiri, Igor, jo eta ahaztu! Eta begira ari haiz, ea bakoitzak zer ekarri duen, eta pentsatzen ari haiz zeini eskatuko dioan mokadu bat. Hori bai, eskatzea libre duk eta ematea ere bai; ea zer erantzuten diaten besteek. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-06-21 Markina-Xemein Sariketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Bizenta Mogel idazlearen irakurketa baten ondoren, zuk zenioen artikulu batean emakume batek euskaraz argitaratutako lehen liburua izan zela Bizenta Mogelena, eta seguruenik barkamena eskatzen hasten zen lehena. Zuk zertan eskatu izan duzu barkamena hasi aurretik? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-06-26 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Kattin Madariaga
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Berriatuara iritsi berria den etorkina zara. Zure lehen eguna da herrian; paseoan diharduzu herria ezagutuz. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-09-05 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Maddi Agirre, Janire Arrizabalaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gurasoak zarete, zuen 9 urteko umeari kurtsoa errepikatzea komeni zaiola esan dizue irakasleak. Azken hitza ordea zuena dela dio. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-10-17 Asteasu Sariketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Etxahun Lekue
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Amona biloba zarete; Etxahun amona eta Maddalen biloba. Azkenaldian, harrituta zaude biloba zenbat aldiz datorkizun baserrira bisitan eta zein goxo hitz egiten dizun. Gaur ea lotan geratu daitekeen galdetu dizu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-10-25 Amendüze Sariketa [Bertsoa] / Elixabet Etxandi, Peio Minhondo
[Extempore verse]Stanza name: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bi urepeldar zahar zarete. Harrituta zarete hurbiltzen ari den jendearekin. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-22 Zaldibia Sariketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Jubilatuak zarete Eneritz eta Julio. Astelehenero elkartzen zarete, izan Ordizia, Lazkao edo Beasain, tokatzen den lekuan, pentsio duinak eskatzeko. Eneritz, zuri iruditzen zaizu pentsionisten aldeko kartel eta aldarrikapenez gain, ez dagoela sobera bestelako aldarrikapenak ere bertan adieraztea, izan bandera, kartel edo oihu forman. Juliori iruditzen zaio pentsionisten elkarretaratzeetan motibo horren alde bakarrik azaldu behar zenuketela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-22 Zaldibia Sariketa [Bertsoa] / Maider Arregi, Aner Peritz
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aner eta Maider, askotan entzuten ditugun bi hitz dira berdintasuna eta parekidetasuna. Baina ez dira gauza bera, are gehiago, berdintasuna versus parekidetasuna proposatu nahi dizuet. Azaltzerik edukiko al zenigukete ze diferentzia dagoen berdintasunaren eta parekidetasunaren artean? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / June Aiestaran, Haira Aizpurua
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Lanagatik atzerrira joan behar izan zenuten. Han elkar ezagutu ostean, elkarrekin hasi zineten. "Vascos por el mundo" programakoak izan dituzue etxean, eta “Itzuliko al zarete sekula Euskal Herrira?” galderari erantzun desberdina eman dio zuetako bakoitzak; Hairak, baietz; Junek, ezetz. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
