Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: "Goiburu, Florentino" Lekua: DonostiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 3867
2021-04-23 Donostia Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur liburuaren eguna da Oihana. Eta liburuek beti dute idazle bat, eta idazle bakoitzak bere bizi historia. Bakoitzak bere bizi hitzaurrea, batzuetan norberak idatzia eta beste batzuetan beste batzuen eskutik jasoa. Orrialde batzuk tinta beltzez idazten dira, eta beste batzuk tinta gorriz. Batzuk sorterrian idazten dira, eta beste batzuk erbestean. Aste honetako liburuaren azalak askok aspalditik esperotako izenburua dakar: Joseba Sarrionandia Euskal Herrian da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-06 Donostia Berezia [Bertsoa] / Haizea Arana, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskaltegi berean zaudete. Maialen irakaslea, Haizea ikaslea; B1 da zuen maila. Ikasturte bukaera ospatzen ari zarete. Maialenek patata frijituak, olibak eta garagardo batzuk ekarri ditu. Batzuk jan eta batzuk baino gehiago edan dituzue. Jendea hasi da joaten, baina Haizea dena biltzen laguntzeko geratu zara. Konturatu zaretenerako, Maialenek balantza, balantza eta balantza egiten du. Uste baino gehiago edan du Maialenek, eta halako batean esan dizu: “Haizea, orain ez joan! Har dezagun azkena!” Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-06 Donostia Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Maddi Ane Txoperena
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Online ezagutu duzue elkar. Goiz eta gau aritu zarete elkarrekin hitz egiten, eta gustura, baina ez duzue elkar ezagutzen, ez zarete egon aurrez aurre, bakoitzaren argazkirik ere ez duzue. Maddi Ane egunak daramatzazu pentsatzen Maialeni deituko ote diozun. Ez dirudi Maialen horretara ausartzen denik, baina hala ere deitu egin diozu. Dei hori entzungo dugu. [Elkarri bizkarra emanez kantatzeko eskatu zien gai-emaileak]. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaztetan bizitzearen luze-zabalak zer forma hartuko duen imajinatu ere ezin dugun garai horretan, burua arin eta axolagabe, nork ez du egin, esan ezazue zintzo, heriorekin dantzan? Andoni, herio. Miren, gaztea. Dantzan ari zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Anaiak zarete. Gazte ginenak heldu egin gara eta helduak zahartu. Eta zaharrek laguntza beharko dute. Gaur ez bada, laister. Gure laguntza. Zahartzaroak horixe dakar, ezta? Ondorengoen beharra. Bada, zintzo hitz eginda, aitortu dezagun: Ez da gauza bera aurretik aita edo aurretik ama hiltzea. Ez, ez da gauza bera. Bi anaia hauentzat, behintzat ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia:
Hitzak aukeratu eta nahastu, poetak bizitzari buruz pentsatzen du. Azkenaldi luzean, ordea, hiltzearen trantzeaz ari da hitzak aukeratu eta nahasten. Izan ere, orain gutxi iragarri diote, aste batzuk gora aste batzuk behera bere azken bidaiarako data.
Poeta hizlari ona da, entzule hobea, eta herrian denek dakite hizketarako den edozeinen esperoan egoten dela. Osasunak eta udako eguraldiak tregua emanez gero, arratsaldeko seietatik aurrera, etxe zaharreko balkoi handian, manta altzoan, egunetik egunera itzaliago, baina oraindik tertuliarako gogoz. Poeta baino 40 urte gazteago zara, Maialen, eta balkoian bere parean dagoen aulki hutsean eseri zarenean, hitz hauek esan dizkizu, erdi ahopeka, bihurri-bihurri, sekretu txiki bat balitz bezala: “Ez nau izutzen negu hurbilak uda betezko beroan”. Eta zuk erantzun, jostari: “Dakizulako irauten duela orainak ere geroan”.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-01-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Iraola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka eskertzea Jarritako gaia: Eskertza Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-01-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Juan Inazio Begiristain, Florentino Goiburu, Euxebio Igartzabal, Patxi Iraola, Mikel Mendizabal, Xabier Zeberio "Zeberio I"
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Goierritarrak hain ezagunak egin zaizkigu euren ziri eta ateraldiekin, gaur Olinpiadetarako preparatiboetan ditugu: Begiristain, "salto de altura egiten"; Zeberio, pertigaz salto egiten; Mendizabal, sendagilea; Goiburu, maratoia korritzen; Patxi Iraola, 100 metro lisoak egiten; eta guztien prestatzaile, Eusebio Igarzabal. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-06-26 Donostia Ekitaldipekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Autobideko ordainlekuan egiten duzue lan. Oraintxe pasatu dira zuen aurretik hogeita hamalau polizia auto Madrilera bidean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Uxuek nahi ez zuen arren, zuk, Maialen, txakurra ekarri zenuen bion etxera. Gaur, etxe atarian aurkitu dituzu txakurra bera eta zure traste guztiak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Aitor, zauri bat egin duzu besoan, eta Iñaki erizaina puntuak ematen hasi zaizunean, konturatu zara dardarka duela eskua. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Jon, prostituta zara. Azken hilabetean astero bezala, Maialen bezeroa sartu da zure gelan. Lana utzi, eta berarekin ezkontzeko eskatu dizu gaur. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Finalerako sarrerarik gabe geratzeko beldurrez, atzo jarri zineten leihatilaren aurrean, kanpin-denda eta guzti. Lerroan zuen aurretik zegoenak erosi ditu azken sarrerak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Abokatua zara. Esku artean izan duzun azken kasuko dokumentazioa gordetzen ari zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1983-01-23 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Lau haurren ama gazte bat zara, eta sendagileak esan dizu kantzerra daukazula. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1977-01-16 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Imanol Lazkano, Jon Lopategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain dela urtebete hautatu ziren alkate batzuk lan ona ari dira egiten. Besteak beste, gaur, Euskadiko lau probintzietako alkateak Etxarri Aranatzen biltzeko gogotik egin dute lan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa