Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Eskuragarritasuna: "Online" Pertsona: Iturriaga, UnaiBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2778
2015-09-13 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur amaitu dira jaiak, baina gaur gauean ere parranda egon da Elorrion. Unai, gauero atera zara parrandara. Goizean, etxera bueltatzerakoan, andre bera atera zaizu leihora, Iratxe, buruarekin keinua eginez, “Desde luego!”. Gaur ere hortxe duzu zuri begira eta zerbait esatea pentsatu duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-29 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Fernandez, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Baserritarrak. Bizi guztia baserrian eman duzue lan eta lan. Zuen seme alabentzako bizitza hobea lortzea aldera, hauek ikastea nahi zenuten. Eta ikasi dute, eta lanpostua lortu ere bai. Bata Txinan bizi da orain, eta bestea Estatu Batuetan. Zuek baserrian jarraitzen duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-29 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bar-kos eta Bar-cina zarete zuek. Uxue eta Yolanda (Unai eta Julio) eta noski “bar” batean egin duzue topo. Azken hilabete hauetan, aunitz aldatu da zuen bizitza. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-05-24 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Pintxo potea jarri da orain modan. Baina Unai betitik txikiteroa da, eta egunero joaten da Sebastianen tabernara. Konturatu da aspaldi honetan gero eta txikiagoa ateratzen diola ardoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-07-10 Donostia Berezia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialenek supermerkatuan egiten du lan saltzaile edo kajera moduan, eta Unai betiko bezeroa da. Maialen konturatu da gero eta gutxiago eta gero eta xuhurrago erosten duela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-10 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitorrek aspaldi hasi zuen harremana Unai mutiko txikiaren amarekin. Beti ongietorri bera egiten dio: aurpegi txarrik ez, baina irribarre txikienik ere ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Beñat psikologoa da eta psikologoarengana joan da Onintza. Zer duen galdetu dio, eta Onintzak esan dio “Goenkale amaitu da”. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bartzelonan izan da joan den astean. Alan zuen izena, hamazazpi urte, transexuala zen eta bere buruaz beste egin du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Gaur egungo gizartea ulertzeko ez omen da nahikoa belaunaldi arteko talka. Badirudi XXI. mendean badela bestelako talka bat. Badela jende modu solido bat, eta jendarte likido bat. Gatazka horretan dagoela. Bata erro, sineste, oinarri finko batzuei lotutako mundua, eta aldatzen dabilen eta bere formara egokitzen den mundu bat, lotura gabekoa.
Zuen posizio horietatik nola ikuste duzue gure herria?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzo baserritar eguna izan zen eta ekitaldi jendetsuena idi-dema izan zen. Lehenengo txanda goizeko 10:00etan, hilerri ondoko plazan. Oiartzungo harriari tiraka bi idi pare, harriak ia 2.000 kilo, eta zuek biak han. Zu Maialen idizale amorratua, hutsik egin gabe hurbiltzen dena, eta gaur ere egingo duzu egundoko apustua. Eta zu ere Unai plazan zaude, pankarta bat eskuan eta animalien aldeko aldarriak ahoan. Eta elkarren parean zaudete idi-demak noiz hasiko, zeinek zeini begirada zorrotzagoa luzatuz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-05 Bergara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Telebista eta irrati kate gehienak gazteleraz, egunkariak ere bai, Netflix ingeleraz eta gazteleraz… eta gainera entzun behar dugu gu garela euskara inposatzen dugunak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-05 Bergara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertso munduan dirua falta da; hori beti pasa izan da, baina dirua zelan lortu metodo berriak daude: Bertsozale Elkarteak pentsatu du kalendario erotikoak ateratzea: bonberoak bezala kamiseta barik eta hola, baina bertso batez lagunduta. Zuek lasai zeundeten zuengana etorriko ez zirelakoan, baina ez, denerako gustuak eta publikoak omen daude, eta zuengana jo dute. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Tankera pixka bat badute eta, Sebastian oilar zaharra izango da eta Iturriaga oilar gaztea. Zaharra kexu da gaztea gauean gehiegi mugitzen dalako. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-11-16 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Iñaki Zelaia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Inaki, semea izan duzulako, aurrezki kutxak libreta ireki dizu semearen izenean bi mila pezetarekin baina, zuri ez dizu grazia handirik egin. Unai, aurrezki kutxako zuzendaria da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-03-29 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda besteei Jarritako gaia: Zuk, Unai, atzekoen lehenengo maitasun aitortza imajinatuko duzu. Sustraik, berriz, lehenengo borroka fisikoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-01-29 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zeren bila zabiltza? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ikuspegi desberdina duzue etorkizunari buruz. Zuretzat, Andoni, beltza da mundu honen etorkizuna. Unairentzat zabalik dago geroa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-07-09 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Etorkizuna ikusteko betaurrekoak jarri eta 2013. urtean zer nolako Euskal Herria ikusiko zenukete? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-01-29 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen arteko maitasuna ezinezkoa da; hain hurbil, hain urrun; Unai iragana zara eta Maialen geroa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Laneko bilera batera zoaz zu, Unai, Sustrai nagusiarekin batera haren auto handian. Azkarregi doa Sustrai autopistan, eta ez dakizu nola esan mantsoago joateko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
