Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Jasotzailea: "Makazaga, Juan Jose" Pertsona: Lizaso, SebastianBilaketa zehaztu
Emaitzak: 3617
1993-04-11 Sunbilla Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: S.Lizaso dugu Sunbillako sokatirako entrenadorea, aurten kriston markak egin behar zituela eta iragarki batean jarri zuen ekipoa indartzeko zagero bat edo atzelari on bat behar zuela. Hauek biak aurkeztu zaizkio. Berak aukeratuko du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-07-25 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Xabier Zeberio "Zeberio I"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Europarantz oporretako bidaia egina duzue. Biak motoz joan zarete bata bestearen atzetik. Zer nolako pasadizoak eta nolako lekuak ikusi dituzuen jakin nahi genuke. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-03-04 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Amaia Telletxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Sebastian irakaslea zara, eta Amaia zure ikaslea. Maitemindu egin zarete elkarrekin. Nolakoa izan da zuen esperientzia? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-06-18 Itziar Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lazkano baserriko nagusia da, Lizaso Lazkanoren andrea, eta Agirre ijitua. Lazkanok astoa saldu dio, Agirre, ijituari. Hurrengo ferian ijituak asto bera saldu dio Lazkanori. Etxera etorri eta erakusten hasi da bera akordatu gabe eta Lizaso, andreak ezagutu du lehengo astoa dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-07-08 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Garai batean oso lagunak izan zineten, eskolako garaian. Baina biziak oso aldatu du zuen bidea. Hi Sebastian oso gizon aberatsa haiz. Hi Bittor eskalea haiz. Gaur hik Merzedesa aparkatzen duan lekuan Bittor aurkitu duk lo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-12-02 Deba Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Iñaki Murua, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizue telebistatik izkutatu dela Hitzetik Hortzera programa. Amatiño hor omen dabil programa berri bat egin nahiean, iritzi bila bazterrik bazter. Gaur zuengana jo du aholku eske. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-01-07 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Murua, zu Iñaki Muruaren emaztea izango zara, eta zu Lizaso, Sebastianen emaztea. Biok azkenengo txapelketa duzue aztergai. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-02-27 Irurita Jaialdia [Bertsoa] / Manolo Arozena, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi txirrindulari zarete. Manolok urtean zazpirehun milio kobratzen omen ditu, Sebastianek berriz hogei. Gaur etapa batean maldan gora zoazte eta Manolok tiratzeko esan dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Villabonak ere badu bere historia bertso kontuetan. Oker ez banago 1801. urtean Zabala eta Txabalategik kantatu omen zuten herri honetan eta 4.000 pertsona bildu omen ziren garai haietan. Hemen dauzkagu: Zabala Lizaso, eta Txabolategi Egaña. Gaur plaza honi begira daude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-05-22 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk Sebastian, larogei urte dituzu. Bertsolaria izana zara, baina gauzak ez zaizkizu hain ondo joan eta beharrak jota kalera irten zera gaur, kale eskin batean bertso kantari ari zera... Baina orain arte behintzat ez dizute sosik ere bota. Ea orain kantatutako hiru bertsoen ondoren gauzak aldatzen diran... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-08-01 Larraul Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Millan Telleria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Peñak esana da Anjel Mari eta Peñagarikano nortasun desberdineko bi gizon dirala. Hemen daukagu Peñagarikano tabernan kafea hartzen eta horra etorri zaio Anjel Mari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-03-27 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jon, karneta atera berria hago, eta Sebastian aitaren autoarekin bidaia egitea pentsatu duk. Abiatu eta lehendabiziko bidegurutzean Unai lurrera bota duk. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-04-11 Sunbilla Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Nafarroa aldean badakit asko ibiltzen zarela eta bai atzeko bertze bortz hoiek ere. Galdetuko nizuke beste bost hoien sekretuak ia zein diren. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-06-18 Olaberria Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Lizaso, haurdun dagoen emakume bat dugu, entzun eta irakurri du, nahiz eta oraindik jaio ez, barruan dagoen haurrari hitz egitea oso ona dela. Hitz egion barruan dagoenari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-10-11 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurki beteko dira hemezortzi urte Franco hil zenetik. Zuek garai hortan nobioak zineten: Enbeita andregaia, eta Lizaso, senargaia. Geroztik Sebastianek, senargaiak, hamabost urte darama kartzelan eta andregaiak beste hainbeste kanpoan zai. Gaur zaudete bisita horietako batean "vis a vis". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-10-15 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egin dezagun kontu zuek Bosniako bi bizilagun zeratela, etxepe berean jaio eta hazitakoak, eta gaur gerran elkarren aurka aritu eta zaurituta elkarren ondoan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-18 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Xabier Zeberio "Zeberio I"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok baserri bateko aita-semeak zerate: Joxe, aita; eta Zeberio, semea. Joxek erabaki bat hartu du: "Hola jarraitzerik ez ziok..." Eta ukuiluan obrak egin eta behi taldea ipini nahi dezu. Zeberio ukuiluan obra egitearekin konforme dago, baina ez behiak jartzekotan, beste negozioren bat jartzekotan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-09-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sebastianen eskuak dotore eta txukunak dauden eta diren bitartean, Anjelenak zatarrak, traketsak eta kailotsuak dira. Nolako bizimodua daramate? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-09-19 Doneztebe (N) Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano, Amaia Telletxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sei bertsolariak berri emaileak izanen dira. Amaia eta Estitxuk emango digute Nafarroan gertatzen denaren berri, Mikel eta Sebastianek Euskal Herriko berri eta Angel Mari eta Andonik munduan zehar gertatzen denaren berri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-07-17 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Demagun eguerdiko hamabiak direla eta Zarauzko hondartzan gaudela, uda garaia da. Hemen duzue Egaña, Gurutze Gorriko mutila edo hondartza zaintzen dagoena, eta handikaldeko hura bandera gorria dagoen arren, uretan sartu dena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa