Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Araba" Pertsona: Lizaso, SebastianBilaketa zehaztu
Emaitzak: 3617
2010-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egun batek une asko izaten ditu, eta egunean zehar denok izaten ditugu une kutunak, beste ezerengatik aldatuko ez genituzkeenak. Zuek egunean zeharreko zein unerekin geratzen zarete? Zuentzat zein da eguneko unerik kutunena? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: 2001, irailak 11, asteartea. Gogoratzen al zarete egun hartan albistea jaso zenutenean, non zeundeten, norekin...? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lazkao Txikik esana da politikan ez dagoela gauza polittikan. Eta Edward Kennedyk esana da politikan, matematikan bezala, zuzena ez dena oker dagoela. Bistan da bi euskaldun zaretela, bi belaunaldi desberdinetakoak. Gaur bi deialdi eginda zeuden, herritarrak kalera ateratzeko, eta biak debekatu dituzte. Zu, Xebaxtian, azkenaldian egoera honekin etsitzen hasita zaude. Zu, Amets, alderantziz, sekula baino gogotsuago, sekula baino beroago zaude egoerari aurre egiteko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-10-10 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hire aipamena Xanpunentzat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurtengo udan moda berri sortu da Balear Uharteetan, balkoninga edo hoteleko balkoitik igerilekura zuzenean salto egitea. Moda horrek tentatuta, zuek balkoninga egitea erabaki duzue. Lehenengo batek egingo du salto eta besteak grabatu; eta gero alderantziz. Ez dakizue, ordea, zein ordenatan egin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Arratsaldean, idi-demetan, jendea kezkatuta ikusi dut. Orain, modan jarri dira zezenen aurkako kontzentrazioak-eta, eta batzuk behintzat beldur dira idi-demak ere debekatuko ote dituzten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-16 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gai honen arabera zu, Lizaso, bertsolari tipikoa zara, plazaz plaza ibiltzen den horietakoa, sagardo, ardo eta parrandazale purrukatua. Gaur Irazurekin egin duzu tipo Bertso Aroan, bertsolari iraultzaile teknozalearekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Liburuaren eguna dela eta ez dela, ikusten ari gara aurten ekitaldiak nola aurreratu dituzten, Aste Santuarekin egokitu dela-eta. Hala ere, behin baino gehiagotan entzun diagu, benetako literatura komun publikoetako ateetan idatzita dagoela. Irudimena erabiliz, egin ezak kontu, atzeko horietako bakoitzak zer esaldi, zer lelo idatziko lukeen komun publiko bateko atean; eta zuek, nahi baduzue, erantzun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xebastian, bolada honetan etsipenak jota dexentetan habil, eta hire etsipena leuntzeko asmotan pasiora ateratzen haiz mendira. Eta mendian entzuten duan bakarra duk udazkenean kantatzen duen txori bakarraren kantua, txantxangorriarena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-09-30 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Aitor, agentzia bat jarri duzu bakarrik dagoen edo sentitzen den jendeari laguntza emateko. Sebastian duzu zure lehenengo bezeroa, aspaldi batean zure sikologoa izandakoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Joxe Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Maialen, enteratu gaitun irailean bost kontinenteetan zehar ibiltzekoa haizela bertako kulturak aztertzeko asmoz. Atzeko bostak Maialeni laguntzera doaz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Udal liburutegiko arduradunek kanpaina bat hasi dute: herritarrak liburutegira hurbildu ordez, liburutegikoak joaten dira herritarren etxeetara. Honela irakurzaletasuna bultzatu nahi dute. Maialen Lizasoren etxera hurbildu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-02-06 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hi, Amets, Iparraldeko bertsulari gaztea haiz eta lo hagoela, ametsetan, Xalbador azaldu zaik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen aspaldiko ametsa beteaz Kuban zaudeten bi lagun zarete. Zuk, Unai, herri honekin liluratuta, bertan gelditzea erabaki duzu; Sebastian, berriz, etxera itzultzeko irrikitan dago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-14 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Ekitaldi eta ospakizun jendetsuetan lapurretan aritzen zaren karterista zara. Besteak beste, Sevillako Expo 92an ere ahaleginak egin zenituen. Orain êakin duzu hogeita hamabost mila milioiko zuloa agertu dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Antimilitarista zara. Zure protesta azaltzeko auto militar bat margotu zenuen dotore-dotore. Hori dela eta, epailearen aurrean zaude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-08-28 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jon, atzo parrandan irten eta goizaldean bueltatu zara etxera. Atarian, zure aita, Lizaso, topatu duzu, eskaileretan eserita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-11 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka oina-emanda Jarritako gaia: Oina: teilatua. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-11 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Bizitzaren trenean / ba al goaz aurrera Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-14 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Etsipena daukagu / sarri ate joka Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa