Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: Lizaso, Sebastian Lekua: "Baiona"Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 3617
2004-07-19 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Saiotxo bat puntuka egiteko gaia emango dizuet. Zornotza. Pasa den larunbat gaua. Herria egon da gaztez bete-bete eginda. Goizeko hirurak, eta zuek andre-gizonak zarete, hirurogeita hamar urte ingurukoak. Ezin lorik egin, eta Sebastian gizonak balde bete ur bota gura du, eta andreak ezetz, uzteko gazteei dantzan trankil. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Tankera pixka bat badute eta, Sebastian oilar zaharra izango da eta Iturriaga oilar gaztea. Zaharra kexu da gaztea gauean gehiegi mugitzen dalako. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-08-30 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Jokin zaharragotzat jotzen zaitu jendeak; zu, Sebastian, ordea, gazteagotzat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-01-27 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mende luzetan izan da kaiola hau emakumeen eredu. Aintzina emakumeek arimarik ba ote zuten eztabaidagai zen jakintzaren guneetan. Sebastian, har ezazu kaiola. Kaiolatik kanpo zaude orain, Maialen. Kontuak kitatu nahi? Nola sentitzen zara, Sebastian, kaiola barruan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-22 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Uztapide kontu-kontari hasten zenean mahaia isildu egiten zen. Berak luze jarduten zuen. Gaur nork dauka kontaketa luzeak entzuteko pazientzia? Telebistako albisteek ere minututik gora aspertu egiten gaituzte. Gaur inork ez du gogorik inoren jardunik entzuteko. Hiztun onak entzule ona behar du eta entzulerik gabe geratu den mundu hau, hiztunik gabe geratzen ari da. Sebastian aitona eta Amets biloba zarete. Elkarrekin bizi zarete Endoiako baserrian. Gaur Amets eskolatik etorri eta zuzenean mugikorra hartzera joan da kuartora. Sebastian aitonak “Alto!” esan dio ukuiluko sarreran. “Nora hoa?
Ez al didak ezer kontatu behar? Txakurrak ere horrela sartzen dituk!”
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-15 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurten Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatuko da. 80ko eta 90ko hamarkadetan olatuaren gailurrean ibili hintzen Sebastian. Hiru mikrofono ditiagu eta bakoitzetik bertso bana kantatzea eskatuko diat. Lehenengotik garai hura nola bizitu huen erranen diguk; bigarrengotik txapelketa eta bertso kideen lana nola bizi dituan kontatzeko eskatuko diat; eta hirugarrengotik, txapelketei buruz gazte bati zer aholku emango hiokeen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-15 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: 25 urte dira Arantza Rock jaialdia antolatzen hasi zirela Arantzan. Duela 25 urte Sebastianek eta Nereak elkar ezagutu zuten Arantzan. Bikotea osatu zuten baina apurtu ere egin zen bikotea. 25 urte pasatu eta gero topo egin duzue Arantzan. Baina oraingo Sebastian eta Nerea, Sustrai eta Amaia izanen dira. Lehengoa nola bizitu zenuten eta oraingo egoera nola bizi duzuen kantatu behar duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-12-16 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Españiako Gobernuak kondoia erabiltzeko kanpaina bat bultzatu du. Aurka eta alde daudenak azaldu dira. Eman ezazu zure iritzia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-07-08 Belauntza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Tourra ere hortxe ari da eta hementxe ditugu Indurain (S. Lizaso) eta Lejarreta (Peñagarikano). Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-05-04 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jose Luis Gorrotxategi, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: «Hablemos del sexo» programan bezala, Lizaso Doktora Otxoa da eta Peñagarikano Marta Txabarri. Beste laurak arazoak kontsultatzen dituztenak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-03-31 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lizaso, hi Joxe Bidaguren haiz, marka berri bat jarri nai duena, ipurdiz intxaurrak puskatzen. Egaña, berriz, marka hori Guiness liburuan ipintzeko bidali duten ordezkari bat, ea homologatua den edo jakiteko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-02-24 Beasain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mañukortak (Mikeleteak) atzo Donostiko portuan harrapatu zituen S. Lizaso (M. Dolores) eta Lazkano (Kapitaina) ez dakit zer egiten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-04-21 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Egaña maisua eta beste bostak ikasleak. Azterketa egin zure ikasleei bertsotan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-01-26 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Garai bateko Landetako taberna gogora arazi zien Joxerra Garziak. Lazkano pertsona heldua eta artean Sebastian mutikoa zela, bere magalean eta jolasean, taberna hartako bertso giroa nolakoa zen galdegin zien. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-09-28 Gaintza (G) Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Martin Zabaleta zara, Everesten ikurrina jarri zenuena. Orain Everestera doazenei zer esango zenieke? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-12-01 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: EHUn aspalditik grebak eta istiluak daude. Zuk barrutikan nola ikusten dituzu dauden arazoak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-01-08 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Euskal Herrian kantatu nahi ez duen txoria zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-08-03 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Neska-mutilak zarete. Maiteminduak zaudete baina medikuak esan dizue ezin zaretela ezkondu, neskak minbizia duelako. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-06-07 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lazkao-Txiki, hanka hutsik San Antoniorengana joan ondoren, esperantza guztiz etxera zetorrela, neskazahar, baldar, bizardun batekin egin zuen topo. S. Lizaso, neskazaharra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-01-05 Antzuola Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Duela bi hilabete Egañak istripu bat izan zuen nahiko larria eta eritetxera eraman zuten. Hango mediku taldearen buru zenak, S. Lizasok, erabaki zuen aurrera aterako bazen, zangoa moztu beharra zegoela, baina gaur Andonik jakin du zango hori moztu gabe atera zitekeela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
