Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Basabürüa" Pertsona: Elortza, IgorBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2613
2009-07-10 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Xabier Legarreta "Arano"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok talde bereko txirrindulariak zarete, Igor Amstrong eta Xabier Contador. Bi oilar oilategi berean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-06 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Amets Arzallus, Asier Azpiroz Iztueta, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Areto honetan ere ezin da erre. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-06 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Iker, urte asko kotizatu dituzu, eta urte gehiago kotizatu beharko dituzu jubilazioa lortzeko. Igorrek, berriz, lau urte Parlamentuan egon, eta jubilazioa bermatuta dauka. Eta Igor izan da jubilazioa hirurogeita zazpi urtera atzeratzea erabaki duen parlamentarioetako bat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-12 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gainerako bikote guztiek bezala, hiru minutu izango dituzue librean nor baino nor aritzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-12-08 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra. Txapeldunaren agur bertsoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Puntuetara egiteko gai bat edo bide bat emango dizuet. Gaur saioa amaitu eta neska-mutilen konturik ez duzuela ibili inork esan ez dezan, abiatu zaitezte hortik, gero zuek gura duzuen moduan jarraitu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-12-13 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Domekako bertsolari finalaren osteko dopinaren aukarko kontrolean positibo eman ei zendun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Zortzinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Maialen, zeri egiten dio barre hemengo bertsolari bakoitzak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-07-27 Gorliz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: La Habana, 2003ko uztailaren 26a. Andoni emakume kubatarrak eta Igor turista estatu batuarrak bat egin dute dantzan gozo-gozo, Moncadako asaltoaren ospakizunetan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Frantzian bost urte preso daramatzan Monika larrabetzuarra laster Espainiako poliziaren esku geratzeko arriskuan dago. Zuek bi polizia izango zarete. Jon frantsesa, jendarmea; eta Igor Intxaurrondoko goardia zibila. Irungo mugan elkartu zarete, eta polizia frantziarrak furgonetan neska gazte bat dakar polizia espainiarraren esku uzteko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-16 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertso saiora zatozela, Gernikara, Zugaztieta parean kriston kontrol zatia topatu duzu: Goardia Zibila; eta horrelako itxuragaz, gelditu egin zaituzte: gazte izanda, pegatinaren bat ere izango zenuen kotxean...eta ea nora zoazen galdetu dizu goardia zibilak; eta "Gernikara"; eta ea zertan, bertsotan; "zu zer zara ba?"; "bertsolaria;" "¿y eso qué es?" Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaia biontzat da, baina, Maialen, zurekin hasiko naiz. Bi elkarrizketa izan dituzu Hitzetik Hortzeran azkenaldian, eta batean esaten zenuen gai topiko ugari dagoela eta zuek bertsolariok ere topikoa erabiltzen zenutela bertsotan; bigarrenean sexismo asko dagoela bertsotan. Gaur, gai topiko eta sexista bat jarriko dizuet eta zuen esku beste modu batera tratatzea gai hori. Senar-emazteak zarete, sei bat urte daramazue elkarrekin, sexu harreman onak izan dituzue orain arte, baina Igorrek ez du funtzionatzen. Gaur, Viagra bote batekin heldu da etxera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-03-31 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-18 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzo Bilbo aipagai izan zen askorentzat. Igor, zu zara Bilboren lehena, hain zuzen be Don Diego López de Haro; eta Unai, ostera, oraina, Iñaki Azkuna. Egun osoa alkarregaz pasa dozue, batetik bestera, erreberentzia eta jende artean. Gabaz, afaltzen zagozie bixok mano-mano. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-28 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Beste aldaketa bat ere badatorkigu ba: badoa Pezeta eta badator Euroa. Joxek zalantza asko ditu ze-nola konpondu behar ote duen, ta aurrezki kutxako enpleatuarengana joan da galdetzera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gabon giroan gabiz, baina Gabonetan ere etxe danetan ez da zoriona bakarrik egongo, eta zuk, Igor, uste dozu Gabonak ahalik eta gauza gitxienagaz pasa behar direla, ez dozu ospakizun berezirik egiten. Zuk, Irazu, ostera, etxean gorabeherak izan arren ere, uste dozu, Gobonetan etxea leihotik behera bota behar dala, aprobetxatu eta Gobonetan ospatu egin behar dala. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-04 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita Saindua zahartzen hasi zaigu eta laster hiltzeko zorian izanen da. Zu, Andoni, Aita Saindua zaitugu, beraz, eta beste bostak Aita Saindugaiak. Zoin diren zuen asmoak, Igorrek hasiz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-02-23 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gizartean arazo bihurtu dela uste al duzue litrotara joatea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-09-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egunotan, egunkarietarako azala ilegalizazioaren kontuak hartzen du. Hemen egonda lasai al gaude? Alegia, bertsolariok eta oholtza gainean gaudenok beldurtzeko motiborik ba al dugu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa