Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Durango" Pertsona: Mendiluze, AitorBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2693
2012-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Badakigu elkarrekin oporretan izan zaretela hortik zehar. Iritsi zareten lekura iritsi eta etxekoekin harremanetan, zuen berri emateko asmoz hasi zaretela: Aitor, denda batera joan, postal eder bat erosi, eta txukun-txukun idazten hasi da; Jexux Mari, berriz, bere iPhone-a hartu, eta behatz mugimenduan hasi da.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-30 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zenbaiten ustez, elkarrengandik inoiz baino gertuago gaude. Beste zenbaiten ustez, inoiz baino tarte handiagoa ateratzen digute. Bada kontrako noranzkoan joan beharko genukeela dioenik ere. Katalunia, Katalunia.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-30 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aste honetan notizia asko begiratzen aritu naiz propio, nik ere gai batzuk proposatzeko, eta pare batek zer pentsatua eman didate. Batetik, bada gimnasten entrenatzaile bat, goi mailakoa, oso txalotua, laudatua izan dena, eta bat-batean deabru bihurtu da. Zinemaldiko aktore batek ere esaten zuen ez zegoela ohituta, urte asko daramatzala, baina lehenengo aldia dela zinemaldi batera gonbidatzen dutena eta sari bat ematen diotena eta pixka bat harrituta zegoela. Arrakasta. Arrakasta omen da helburua, arrakasta izaten da ametsa, baina hauskorra ere bada, arriskutsua zenbaitetan. Arrakasta. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-23 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zuen etxean badakite zenbat estimatzen zenuen Joxe Agirre, eta atzo zortzi notizia jakin zuenean, zure semeak galdetu zizun; "Aita, nora joan da Joxe Agirre?".
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-04-25 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Bertsolariak denetik jakiten omen du. Ez dakigu horrela den, jakin gabe ere asmatu behar baita hortik ateratzen. Proban jarriko duzue Agin, berari puntuak jarriz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Lana:
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Aitor eta Alaia senar-emazteak eta Maialen munizipala. Bi hauek autoan etorri dira eta elbarrituentzat erreserbatutako lekuan aparkatu dute. Kotxetik irten, eta makulu bat utzi dutela asentu gainean konturatu da munizipala. Baina inori ez dio errenik ikusten.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor, duela bi urte sagarrondoz betetako terreno bat erosi zenuen. Gaur zure lagun Unairi deitu diozu zure lehen sagardoa probatzeko. Mahai inguruan eseri eta eman diozu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Pare bat urteko mutil koskor baten gurasoak zarete. Eskolara eraman duzue semea. Baina hasi denetik, mamuak, goizetan gosaldu nahi ez, zuekin inoiz baino baino lehorrago dabil. Biok zaudete lanean. Hizketan hasi zarete biotako batek jornada pixka bat murriztu beharko ote duen. Baina biok segitu nahi duzue orain arte bezala zortzi orduz lanean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-02-09 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez da ohiko ordua, igandea eta eguerdiko 12:00ak. Zuek zer egiten duzue beste igandeetan ordu honetan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-02-09 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Apirilaren 5ean Sorozabaletik Mendiluzera, Basteron. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-04-25 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi animaliatxo zarete. Aitor behia eta Uxue matxinsaltoa. Denbora asko zelai berean bizitzen. Zenbat tarte ez ote dituzue elkarrekin pasa? Ailegatu da udaberria eta zuengan hasi da zerbait sortzen. Hasi da zuen estomagoa elkarrekiko zerbait sentitzen. Ilunbarra da eta hor zaudete zelaian. Maitasun inposible horretan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-02-22 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Duela gutxi omenaldia egin diote Mendiluzeri Andoainen, eta Irazu inbidiatan dagoenez, Larraulen ez baitiote horrelakorik egin, zein pausu eman behar diren galdezka hasi zaio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-07-08 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: 2007an, munduan zehar bidaiak egin genituen. Baina bidaiak egiteko era desberdinak daude. Zuk, Xabi, pilulak hartu dituzu eta zure bidaiaren amaierara iritsi zara. Zuk, Aitor, berriz, orain hasiko duzu bidaia. Tori pilulak Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-02 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Goitia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Txikitatik lagunak zarete. Andoni zortzi urteko mutikoa, eta Aitor zure lagun imajinarioa. Gaur, esan dizu Andonik dagoeneko ez daukala zure beharrik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-03 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Okina zara. Gero eta bezero gutxiago dituzu eta gaur zure bezero bat ikusi duzu pasatzen zorroan hipermerkatutik erositako ogi batekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-05-25 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Ataria astekarian Harituz Bertsozale Taldekoek bertso bat jartzen dute. Aitorrek hau jarri zuen San Isidro buelta horretan:
Doinua: Ai hori begi ederra
San Isidro nekazari / lotua lan nekezari / ez bizibide ez sari / baserritarren egun handian / denak argazkiei adi / pentsa lagun mandatari / norantza begira ari / lurrera edo lurrari.
Aitor, nola bizi gara, lurrera begira edo lurrari begira?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-06-17 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Aimar Karrika, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Eli Pagola, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Bosnaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Bertso bana eguzkiari
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Haritz Mujika
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xabier Letek bere sehaska kantan zioen: “Handitzen zarenean/ ikasiko duzu / isilik egoteak/ zenbat balio dun”. Zer diozue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Haritz Mujika
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Jarritako gaia: Andonik loaren garrantziari buruz ikastaro bat eman du. Bakoitzak kontatu loarekin duzuen arazoa Andoniri eta berak aurkituko du erremedioa.
2018-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskara planak egiten ari gara beti. Euskararen inguruko kale neurketak, ikasteko diru laguntzak, Euskaraldia martxan jarriko da... eta gero tabernetan reaggetoia gazteleraz besterik ez da entzuten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa