Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Gipuzkoa" Urtea: 2016Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 2101
2016-02-13 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alaia, Maialenen ama zara. Gaur, afalorduan, alabak aitortu dizu haurdun dagoela, zu gazte zinelarik berataz haurdun geratu zinen bezala. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-02-28 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jakingo duzue, Saharako kanpamendua uholdeek gogor astindu zuten eta oraindik arazoekin dabiltza buelta eman ezinik. Zuek kanpamenduan euria nola ari duen begira zaudeten bi ume zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-02-28 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Bertsokideak jarritako puntuak Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-06 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Saio honetako afitxan Andoni azaltzen da irakasle moduan eta besteak ikasle gisara. Galdetu Andoniri nahi duzuena eta berak erantzungo dizue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-06 Elizondo Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: “Zu gabe ez naiz ezer”. Serioa ez balitz barre egingo genuke. Eta hori egingo dugu. Zuen ohekideari sekula entzun nahiko ez zenizkioketen hitzak kantatu behar dizkiguzue, barre pixka bat egiteko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Esaldi honek zer pentsatua eman dit “Bizi garen munduan umeak haurtzaindegira eramaten ditugu, guraso adinduak zahar-etxera eta gero txakurra erosten dugu bakarrik sentitzen garelako”. Julio eta Agin bikotea dira, eta hiru txakur dauzkate. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Agin Laburu, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Agin, aurten sagardotegian esperimentua egin duzu: sagardo bera bost kupeletan sartu duzu, denbora utzi eta sagardoak gustu ezberdina hartu du. Atzekoak dira bost kupelak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-18 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur “Loaren Eguna” omen da. Eta diote biztanleriaren %47k ez duela ondo lo egiten. Nik ez dakit zuek zein portzentajetan egongo zareten, baina goizero tren eta ordu berean egiten duzue topo. Maialen erdi lotan joaten da, ezertako gogorik gabe, eta Oihana beti berriketan, kontu esaten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-04-01 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Orioko nere lagun bat Vietnamera joan da. Honek, Orio eta Erreala du bere testuingurua. Ostatu hartzera joan, eta bertako neskak galdetu zionean nongoa den “From Orio” erantzun dio. Eta gainera harritu egin da ez zekielako non zegoen.
Andoni da oriotarra eta Oihana Vietnameko albergekoa.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-04-01 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iker, zuk sexurako adizioa duzu. Logroñoko terapia talde batean apuntatu zara eta Jon Maia aurkitu duzu bertan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Berriro jaio eta bertsolari izango ez bazinete, zer izatea gustatuko litzaizueke? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Oso lagun onak zarete. Orain arte beti elkarrekin, parrandan... ibili izan zarete. Baina bikotea duzuenetik, Miren ez da parrandan ateratzen. Oihanak berdin jarraitzen du, parrandara ateraz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-04-21 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: “Gaztetxea guztion etxea da”. Hori izan zen orain dela urte batzuk Gaztetxeak egin zuen kanpaina. Gau batean ehunka iratxo agertu ziren Gasteizko hainbat puntu ezberdinetan. Orain berriro agertu behar zarete Gasteizko puntu ezberdinetan. Non eta zergatik aukeratu duzue puntu hori? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-04-23 Aramaio Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ze aho-zapore utzi dizu Europa bat-bateanek? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-04-29 Altzo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Xabier Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Librean aritu ziren, eta saioaren hasiera aldeko lagin bat jaso dugu hemen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-04-29 Altzo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Xabier Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Librean aritu ziren, eta hauek saioaren amaierako bertsoak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-05-07 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Azken hamarkada hauetan mugikorrak argazkigintza hankaz gora jarri du: kamera atzean zegoena kamera aurrean jarri du, Selfia asmatu da. Gazteei galdetuz gero egunean zenbat ateratzen dituzten, ez gara harritzen berrogeita hamar badira.
Zuek zenbat selfi atera dituzue? Inoiz atera duzue selfiren bat?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-05-06 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hamabost urteko lagunak zarete. Zuen lagun guztiek emana omen dute lehen musua, baina zuek ez. Jonek elkarrekin probatzea proposatu dio Maialeni. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-05-06 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Baserri batean, Igor ardia belarra jaten bakarrik egoten zen lasai-lasai. Etxeko aurrea garbitzeko jarri zuten. Baina orain ardi berria ekarri dute, Peña, eta hau azkar- azkar belar guztia jaten hasi da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa