Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: "Laskibar, Aitziber" Lekua: DonostiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 3867
2016-01-24 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Unai Mendizabal, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Donostiako danborradan lehen aldiz atera zarete gaur. Konstituzio plazan zaudete. Oraintxe hasi da San Sebastian martxa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-03-05 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Andoni Otamendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni zazpi aldiz ezkondu da eta beste hainbeste aldiz banandu. Iratxerekin sei hilabete egin eta ezkontzeko eskatu nahi dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-02-09 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialenek denda bat du Donostiako Alde Zaharrean. Olatuek ia dena txikitu diote. Laguntza eskatzera joan denean, Beñat, Donostiako alkatea, topatu du pala batekin La Perla aldera doala. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-07-10 Donostia Berezia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialenek supermerkatuan egiten du lan saltzaile edo kajera moduan, eta Unai betiko bezeroa da. Maialen konturatu da gero eta gutxiago eta gero eta xuhurrago erosten duela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Agin, hi ere atzo parrandan ibilita hago. Kostata baina esnatu haiz, begiak ireki dituk, eskua luzatu duk mesanotxera, eta hor papertxo bat, ohartxo bat, aurkitu duk. "Oso ondo pasatu dut zurekin. Behar banauzu, deitu". Azpian telefono zenbaki bat ageri zen. Hamar-hamabost minutuz zalantzan egon zara, deitu ez deitu. Azkenean, deitu duzu, eta Juliok hartu dizu telefonoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hogeita bost urte ezkonduta daramatzan bikotea izango zarete. Gaur, afaltzen ari zinetela, denboran atzera egin duzue, eta gogoratzen hasi zarete zuen bikote harremanaren hasiera: lehenengo zita, lehenengo zirriak, lehenengo muxuak... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur zen entsegu orokorra. Gaur elkartu zarete milaka lagun, ia laurehun kilometrotan zehar giza-kate bat eginez, Mediterraneo iparraldeko lurralde horretan, Katalunian, alegia. Zuek biok zarete azkeneko bi katebegiak, giza-kateko bi muturretan zaudetenak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen haurraren lehen eskola eguna da gaur. Esnatu orduko ja negarrez zegoen, eskolara joan behar zuelako. Bidean negarrez joan da, gelan negarrez dago. Negarrez utzi duzue gelan. Atea itxi duzue, eta joan egin zarete, umea negarrez utzita. Elkarri begiratu diozue, eta zuen begiak ere bustita daude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-03-22 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ospitaleko gela berean ingresatutako bi haur zarete. Kezkatuta ikusten dituzue zuen ingurukoak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-03-22 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Xabier Sukia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Egunero bezala etxera iritsi zarenean, zerbait aldatu dela sumatu duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-03-22 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Egunero bezala etxera iritsi zarenean, zerbait aldatu dela sumatu duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-01-25 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-03-15 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hilabetetan iraun du, oso gogorra egin zaizue, babesa ere jaso duzue… baina bukatu da zuen epaiketa. Eta orain sententziaren zain zaudete. Oraindik gogorrago egiten ari zaizue itxaronaldia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-05-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zuen lehenengo zita da gaur. Altzako etxe historikoenera hurbildu zarete: Arzakera. Lehenengo platerarekin hasi dira problemak. Beste hamaika datozkizue.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-05-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Mezu bat jaso diagu: “ Izan diat bertsolari fina haizen aditzea. Desafiua nahi baldin baduk, zain izango nauk Martillun tabernan”. Jose Manuel Lujanbio “Txirrita”. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-05-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Altzako auzo honetan jende asko joaten da zuengana bisitan. Zuek zarete “El pueblo”. Nola ikusten duzue zuenean jaiotakoaren bisita? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-07-10 Donostia Berezia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Unai, zure emaztea hil zen atzo. Maialen, zure amorantea hil zen atzo. Funeral berean egin duzue topo eta Maialen doluminak ematera inguratu da.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-07-10 Donostia Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
[Kanta bat kantatuko du Eneko Sierrak (Katamalo taldearen “Betazalak erauztean”), aldi berean Maialenentzat gaia izango dena]
Desagertu egiten zara
ispiluaren aurrean
margotzen zaren bakoitzean
Orduan zeu zara hizpide
zeu zara laudorio
ez duzu parekorik
Amak ez daki nor zaren
ispiluaren aurrean
margotzen zaren bakoitzean
Baina horrek, guzti horrek
ez dizu deus balio
lekukorikan ez badago
Soilik begiak ixterakoan
iristen zara zeugana
betazalak erauztean.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-31 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Jolastu liteke? Ez! Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Mirenek Mozambiken pasa ditu bost aste, eta etorri berria da. Bost aste Mundukide Fundazioaren proiektu baten parte hartzen. Zer da han topatu duzuna? Eta, zer moduz etorri zara?