Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Urtea: "1983" Pertsona: Lizaso, SebastianBilaketa zehaztu
Emaitzak: 3614
1990-03-31 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lizaso, hi Joxe Bidaguren haiz, marka berri bat jarri nai duena, ipurdiz intxaurrak puskatzen. Egaña, berriz, marka hori Guiness liburuan ipintzeko bidali duten ordezkari bat, ea homologatua den edo jakiteko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-02-24 Beasain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mañukortak (Mikeleteak) atzo Donostiko portuan harrapatu zituen S. Lizaso (M. Dolores) eta Lazkano (Kapitaina) ez dakit zer egiten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-04-21 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Egaña maisua eta beste bostak ikasleak. Azterketa egin zure ikasleei bertsotan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-01-26 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Garai bateko Landetako taberna gogora arazi zien Joxerra Garziak. Lazkano pertsona heldua eta artean Sebastian mutikoa zela, bere magalean eta jolasean, taberna hartako bertso giroa nolakoa zen galdegin zien. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-09-28 Gaintza (G) Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Martin Zabaleta zara, Everesten ikurrina jarri zenuena. Orain Everestera doazenei zer esango zenieke? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-12-01 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: EHUn aspalditik grebak eta istiluak daude. Zuk barrutikan nola ikusten dituzu dauden arazoak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-01-08 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Euskal Herrian kantatu nahi ez duen txoria zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Larrañaga, Sebastian Lizaso, Leire Ostolaza
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Hirunaka gaia-emanda hitza kartzelako-lana Jarritako gaia: Hitza: Turistak. Andonik alde kantatuko du, Leirek kontra eta erdibidean Sebastian geratuko da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Famili bateko gurasoak zarete, Lizaso emaztea eta Mantxi senarra. Lujorik gabe baina zoriontsu bizi zerate. Gaur, kinielan milioi mordo bat egokitu zaizkizue. Lizaso emazteak pobreei laguntzeko eman nahi lituzke denak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Julen Zulaika
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi neska zarete, betiko lagun minak. Orain dela urtebete aurkitu zenituzten mutilagunak. Hara non gaur, Julenek bikotea trukatzeko proposamena luzatu dizun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-02-13 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Oraingo honetan, Andoni, Andoni izango haiz eta hi, Sebastian, bere alaba Saioa. Eta astelehen goizeko zortziak dituk... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-02-17 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
San Balentin izan da aste honetan, eta Xebastianek jaso ditu arrosak, ohar polit batekin, baina ez zaio asko gustatu. Bonboiak ere jaso ditu, eta haiek ere ez zaizkio gustatu, ez ditu probatu ere egin. Ez zegoen Xebaxtian oso harbera San Balentin egunean. Baina hiru bertso ere jaso ditu, zuen hiru bertso. Ea nola jasotzen ote dituzun.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sustrai Colina, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Lana:
Seinaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Patxi Lopezek ezer esan ez arren, argi dago hauteskundeak datozela, oso argi. Eta bertsolariok jada gogaituta zaudete politika egiteko betiko moldeekin, eta batu egin zarete zeuen hautagaitza bat prestatzeko. Jakin nahi duguna da zuetako bakoitzak zer sail edo arloren ardura hartuko lukeen, zer egiteko, eta, zuen artean, zeuek ea nor ikusten duzuen egokiena lehendakari modura.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Miren, moja sekularra zara, abiturik barik. Behar beste abade ez dago, krisialdia dago, eta Miren, moja sekular moduan, tarteka Amorotora etortzen zara meza ematera, baina gero eta jende gutxiagoa etortzen zaizu, eta tarteka txikiteroren bat ere bai, Sebastian. Hor dago, mezetan egon bai, baina ez oso aurpegi onarekin.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Probaleku hau ez da beti horrela beteta egoten. Aurreko batean, Ikerrek bere zaldiarekin apustua eginda duelako, etorri da zaldia probatzera, bere ustez bakarrik; eta hor agertu zaio Julio, animalien babeserako elkarteko kidea, txakur argal zorritsu bat sokatik duela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Sarritan entzundako leloa da “Euskalduna naiz eta harro nago”. Nahikoa al da hori harro egoteko? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Denbora pasa telebistaren aurrean zaudela, hor ikusten duzu gerra ostean nola joan zen hemendik hainbat jende Ameriketara. Zer pentsatua emango dizu noski.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok plan berezi bat egin duzue gaur gauerako, Donostiako badian, yate batean, biok elkarrekin afaltzeko. Hor zaudete, badiaren erdi-erdian, mahaia prest; kandela ez, haizeak itzali egiten duelako, baina lore polit batzuk bai. Hasi zarete afaltzen, eta hogei minuturako Xebaxtian hasi zaizu, Maialen, "Ai, zorabiatzen ari naizela uste dut". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-01 Sondika Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Sebastian, zu kasu honetan tabernaria izango zara, eta Etxahun zure bezero gaztea. Egunero etortzen zen eta kafetxo bat hartzen zuen, baina beharretik bota dutenetik kafea eta kopa eskatzen ditu. Gaur ere etorri da. Kafea eta kopa eskatu ditu, eta kopa ateratzean esan diozu "Zuk esan bale"; traka, traka, traka eta "Bale"rik ez dago.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-01 Sondika Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur isun bat jarri dizute, ehun eurokoa, baina zure ustez ez da bidezkoa izan. Erreklamatzea pentsatu duzu, baina esan dizute epaitegira joanez gero, berrehun euro ordaindu beharko dituzula tasa moduan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa