Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Ahozko Inprobisazioa Munduan (1. 2003. Donostia)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Kulturarteko topaketa
Lekua
Donostia
Hasiera data
2003-11-03
Bukaera data
2003-11-08
Hedadura-mota
Nazioarte mailakoa
Webgunea
www.argodat.com

Deskribapena

Weberako aurkezpena
Bertsozale Elkarteak AHOZKO INPROBISAZIOA MUNDUAN izeneko kulturarteko topaketak antolatu ditu, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Departamendua, Eusko Jaurlaritza, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta BBK laguntzaile dituela. Donostian egingo dira jardunaldiak aurtengo azaroan, eta bi dimentsiotan bereizitako ahozko inprobisazio kantatua izango dute gai nagusi.

Alde batetik, munduko kontinente desberdinetako ahozko inprobisazio kantatuaren hainbat lekuko ezagutzeko parada eskainiko da, eta bakoitzaren hizkuntza, zertzelada eta berezitasunekin. Bestetik, eta oro har, ahozko inprobisazioaren azterketan aurreratzeko ahalegina egingo da, bereziki sakonduz inprobisazio kantatuan, berau ulertzeko esparru teoriko bat garatu, egungo gizarteetan irauteko dituen aukerak aztertu eta egin ditzakeen ekarriak zehaztuz.

Gogoeta teoriko honek ondoko ardatz nagusi hauek garatuko ditu:

1.- Ahozkotasunaren egoera oro har gaur egungo gizarteetan. Generoak eta modalitateak.
2.- Ahozkotasunaren antropologia. Ahozko performantzea.
3.- Ahozko inprobisazio Kantuaren barne-mekanismoak: mugak eta estrategiak.
4.- Munduko bat-bateko ahozko esperientzien aurkezpena.
5.- Inprobisazioaren etorkizuna: iniziatiben proposamenak.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin