Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: "Lizaso, Sebastian" Pertsona: Labaka Mayoz, AneBilaketa zehaztu
Emaitzak: 848
2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nerea eta Ane, erretretadunak edo jubilatuak zarete. Duzuen diru sarrerarekin oinarrizko gastuak estaltzeko larri zabiltzate. Nerea, gaur Anek erran dizu jantoki sozialean banatzen duten afari beroa hartzera joanen dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Medikuaren kontsultatik irten berri zara. Telefonoa sakelatik atera duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizue aurten eguraldia ez dela ondo portatzen ari, eta baratzetik bizi behar duenak nahiko komeri badauzka, dena berandu, eta horixe da Patxiren arazoa: baserritarra, eta aurtengo uztak ez ditu aurreikuspen onak ematen. Krisia, gainera, tarteko. Ane, ikusten duzu aitona kezkan eta kezkan. Ane ere jardun da bueltak ematen, eta halako batean aurkitu du zerekin lagundu, baina beldurra ematen dio proposatzeak. Legez kanpokoa da, ez daki aitonak nola hartuko duen, baina egia da gazteek asko erretzen dutela, eta egia da merkatuan garesti saltzen dela, eta dirua ematen duela. Orduan, Patxi, Anek proposatu dizu marihuana jarriko bazenute, agian aurtengoak pasatuko zenituzketela. Ez dakit Patxiri ze irudituko zaion, nola hartuko duen... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-20 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Kopla handia Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-06 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sorosleak zarete biok, eta hondartza berean lan egin duzue elkarrekin uda osoan. Denboraldia bukatzear dagoen honetan, zuek zaintzen duzuen hondartzan aurten bi lagun ito direla oharturik, zuk, Ane, datorren urtean ez duzu lan horretan jarraitu nahi; Asirreak, ordea, jarraitu nahi du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-03-06 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Emakume baten egunerokoa osatzen dute. Mirenek, 14 urterekin idazten zuena. Alaiak, ezkondu, etxea erosi eta haurrak izan zituenekoa. Anek, jubilatuta 60 urtetik gorakoa. Beti hasten ziren idazten “Atzo gauean...”. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Antieju modernokin / oso guapo zaude.
Puntua: Beti etortzen zera / dotore jantzita
Puntua: Gaur parrandan gurekin / geratzen al zera?
Puntua: Gaur`e zeorri zatoz / ondona orraztuta
Puntua: Hola kantatu nahi det / zahartzen naizenean
Puntua: Pozik joaten al zera / bertso eskolara?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sustrai eta Ane senide bana duzue kartzelan. Azken urteotan elkarrekin joan zarete ehundaka kilometrora bisitan. Sustrai, gaur Anek telefonoz deitu dizu bere senidea Euskal Herriko kartzela batera ekarriko dutela erranez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-07 Laudio Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Oihana etxez aldatu zara eta berrian Ane, txikitako laguna, ezkaratzean topatu duzu. Urteak dira ez duzuela elkar ikusi. Kafea hartzera joan zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Lierni Rekondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lourdes Iriondoren kantu batek dio: “Isilik daude harriak, isilik isilik berriz gauzak udazkenean”. Jokoan da Gipuzkoako txapelketa. Kanporaketa batzuk jokatu dira eta bertsolari batzuk isiltzera kondenatuta geratu dira. Horietako bat zara zu Lierni. Beste kolpe bat, isilune bat, beste eten bat… Ane zu oraindik isilik zaude. Aurre-sailkatuta zaude eta udazkenean helduko diozu txapelketari. Elkarrekin trago bat hartzen ari zaretela gaia atera duzue mahai gainera. Hainbeste isiltasun…Eta hainbeste hizketa gai sortzen dituen ditxosozko txapelketak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-11-09 Zaldibia Sariketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Ane Labaka Mayoz, Garazi Navarro Ugarteburu, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zaldibiko koruko edo abesbatzako lau kide zarete. Egun seinalatuetan kalera irten zarete kantatzera. Anek ondo kantatzen du eta badaki. Juliok nabarmen desafinatzen du baina ez zaio inporta. Irazuk letra bakar bat ere ez daki, eta Garazik giroa du gustuko eta irteeraren aitzakian tabernetan ibiltzen da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-26 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Oier Etxeberria, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Oier, greba egin duen irakaslea zara, eta Ane sindikatuko ordezkaria da. Protesta batean egin duzue topo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-26 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Bizilekuz aldatu behar izan duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko txikia (hg) / Zortzi puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nerabe baten gurasoak zarete. Gaztetxoen mugikorren erabilera mugatzeko kanpaina egiten ari dira ikastetxean. Zuei ere zuen mugikorren erabilera gutxitzeko gonbidapena egin dizuete. Zu, Ane, prest zaude horretarako. Beñat, aldiz, ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe Eizagirre, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Eneritz, etxe berria erosi duzue, eta, badaezpada, Aneren gurasoei giltzen kopia bat eman zenieten larrialdietarako. Orain, Aneren gurasoak edozein momentutan sartzen dira etxera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Gaia: Lehiakortasuna
Puntua: Arlo askotan dago / lehiakortasuna
Puntua: Lehiak berez ez dauka / zertan izan txarra
Puntua: Gaur ez geundeke hemen / lehiarik ezean
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Musikariak zarete. Espetxean kontzertu bat emateko eskaera egin duzue. Baimena emateko joko dituzuen kantuen letrak zein izango diren jakinarazteko eskatu dizuete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Kazetaria zara. 30 urtez jende asko elkarrizketatu duzun arren, gaur egin duzun elkarrizketaren ostean oilo ipurdia jarri zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
