Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Egilea: "Luki, Miriam" Pertsona: Lujanbio, MaialenBilaketa zehaztu
Emaitzak: 4446
2012-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen, hondakinak atez ate biltzen diren herri batean bizi zara. Andoni, berriz, atez ateko bilketa dela-eta sekulako zalaparta sortu den beste batean. Gaiaz hizketan hasi zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Adineko bi emakume zarete, bilobei begira. Maialen eserita zegoen bankuan eseri zara zu ere, Amaia. Hizketan hasi zarete, familiaz, seme-alabez, eta pasadan zera kontatu dizu, Amaia, Maialenek: bere seme gazteena behar zuena hilda jaio zela esan ziotela duela 40 urte. Zuri ere gauza bera esan zizutela gogoratu zara, Amaia.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok plan berezi bat egin duzue gaur gauerako, Donostiako badian, yate batean, biok elkarrekin afaltzeko. Hor zaudete, badiaren erdi-erdian, mahaia prest; kandela ez, haizeak itzali egiten duelako, baina lore polit batzuk bai. Hasi zarete afaltzen, eta hogei minuturako Xebaxtian hasi zaizu, Maialen, "Ai, zorabiatzen ari naizela uste dut". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-10-19 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aste honetan jakin dugu Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegiak Espainiako erreinua zigortu duela Martxelo Otamendiri 20.000 euroko kalte-ordain bat ematera, eta beste 4.000 euro kostuak ordaintzeko, berak bere garaian Egunkariaren itxieragatik ipinitako tortura salaketa behar zen moduan ez ikertzeagatik. Zuk ere, Igor, zure kasua pasatu zenean, duela urte batzuk, ipini zenuen salaketa bat, eta salaketa hori hor dabil bide burokratikoetan zehar, Estrasburgora bidean. Zu ere Maialen torturatua izan zinen, eta hala ere salaketarik ez ipintzea erabaki zenuen. Zer etorri zaizue burura aste honetan Estrasburgoko auzitegiaren berri hau jakitean? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-11-17 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Bi emakume zarete. Zuk, Amets, oraintxe eduki duzu haurra. Zuk, Maialen, laurogeitan hogei urteko ama zaintzen duzu. Gaur, plazan, elkarren ondoan egokitu zarete, amaren gurpildun aulkia eta haurraren kotxekapota.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-06 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Azken urteetan gauza asko aldatu dira. Orain urte pila bat baloi bat zeukana nagusi izaten zen, ia ekipoak egiteko eskubidea ere ematen zitzaion, eta baloia urrutira joanda ere, ahalegin handiak egiten ziren baloia ekartzeko. Orain, berriz, edozein ujala izaten denean errioan hogei baloi ikusteko ez da ezer behar. Gauzak aldatu dira nonbait.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-09-08 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maria Cristinako garbitzailea zara Sebastian. Suite nagusia garbitzen duzu egunero. Eta bertan dagoen izar distiratsua Maialen. Maialen irten denean, bere gela egitera joan da Sebastian. Baina ustekabean Maialen bueltatu egin da eta garbitzailea bainera barruan musika entzuten topatu du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-15 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Matematikan, behin arauak adostuta daudenean, gauzak definitzen hasi behar gara. Anbiguotasunik gabeko definizioak izan behar dute matematikoak izateko.
Gaur, lau hitz azaltzen joango dira pantailan, eta zuk, Andoni, emandako hitzaren definizio matematikoa egin beharko duzu, eta Maialen, zuk definizio ez-matematikoa, esaterako, poetikoa.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Oihana Bartra, Andoni Egaña, Etxahun Lekue, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Urtarrilaren 20rako aspalditik daukazu bertso saio bat lotuta. Baina orain Bizkaiko txapelduna zara eta dei asko jasotzen dituzu. Atzeko horiek, bere herrietan antolatzen ari dira saioa eta Bizkaiko txapelduna nahi dute bertan. Zuek banan-banan saiatu Etxahun konbentzitzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-01 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Petrolio ontzi bateko langileak zarete. Hilabeteetan itsasoan lanean ibili eta gero, oraintxe ari zarete porturatzen. Etxekoak zain dituzuela ikusi duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-01 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bizilagunak zarete. Maialen, Aitor egunero etortzen da zure etxera zerbaiten eskean. Orain ere badator, dokumentu bat inprimatu behar duela eta tinta bukatu zaiola esanez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-01 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Dena ondo zihoan argia piztu den arte. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-01 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi urteko haur baten gurasoak zarete. Zuk, Maialen, haurra aurten eskolatu nahi duzu. Igorrek ez du eskolatu nahi sei urte arte. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen, bulego batean egiten duzu lan. Jone garbitzaileak zure gauzak lekuz mugitzen ditu egunero. Gaur lehenago joan zara lanera, eta Jone bertan topatu duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Zuen herrian Gazte Eguna antolatu dute, eta bazkarirako txartela erosi duzue. Mahaian jarri zaretelarik, ohartu zarete gainerakoak anitzez gazteagoak direla. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Duela bortz urte iritsi zineten Euskal Herrira. Orain arte ezin izan duzue zuen egoera erregularizatu. Gaur lortu dituzue paperak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Binaka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Kirolari profesionalak zarete, eta publizitatea egiteko eskaintza asko jasotzen
dituzue. Zu, Maialen, edozer iragartzeko prest zaude. Unai, ordea, ez.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
