Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Elkarrizketatua: "Lizaso, Sebastian" Pertsona: Egaña, AndoniBilaketa zehaztu
Emaitzak: 5599
1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euzkitze etxekoandrea zaitugu, Egaña langilea. Sukaldean obratxo bat egiteko deitu diozu langile honi, astebete badarama eta oraindik hor dabil bueltaka. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek bi anaia zarete. Herriko jaiak dira. Egaña, zuk gau guztian lan egin behar izan duzu eta ohean lo zaudela hor etortzen da Enbeita, zure anaia, gaupasa eginda bonboa joaz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka oinak-emanda Jarritako gaia: Oinak: urrez / aurrez / errez / negarrez Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Geroz eta pertsona gehiago dira zure buruaz beste egiten dutenak. Zuri, Andoni, ez zaizu hain harrigarria iruditzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Julen Zulaika
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Hirunaka gaia-emanda hitza kartzelako-lana Jarritako gaia: Hitza: Bakardadea. Julenek alde kantatuko du, Mantxik kontra eta erdibidean Andoni geratuko da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Julen Zulaika
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Hirunaka gaia-emanda hitza kartzelako-lana Jarritako gaia: Hitza: Legea. Julenek alde kantatuko du, Mantxik kontra eta erdibidean Andoni geratuko da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-12-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Hauxe duzu hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan kantatzeko gaia: Euskal Herri txikiak garrantzi handia du zuretzat hori dela medio zure bizitzan itxaropenetik etsipenera doazen sentimenduak tartekatu zaizkizu. Hala ere, oraingoa une berezia delakoan zaude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-12-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azpeitiko azoka berezian, zu, Andoni, gazta saltzen ari zara. Jexux Mariri lau aldiz eman diozu probatzeko eta badatorkizu berriz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-12-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Txomin Garmendia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok 40 urte inguru dituzue baina badirudi biontzat urteen zama ez dela berbera. Zuk, Andoni, sasoi onenean zaudela uste duzu eta Txominek bere gainbehera abiatu dela. Sei puntuko neurrian hiruna bertso botatzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Artalde guztiak du / bere ardi beltza Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-11-30 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurpegira begiratu besterik ez dago biak parranda zaleak dirala ikusteko, baina horrek ere bere ondorenak baditu. Neska batekin ligatu zuen Sebastianek, ez zuen preserbatiborik eta Egañari eskatu zion. Gaur konturatu da Sebastian, neska hori haurdun dagoela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-22 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ane Zuazubiskar Iñarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertze garai bateko kontuak dirudien arren berriz hizpide pilotakadak eta polizien kargak. Tolosako inauterietakoan begian zauritua bada eta ikusmenaren zati bat galdu omen du; Bilbon duela urte pare bat; hemen Iruñean ere izan zen antzekoa… Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-27 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lizaso eta Peñagarikano auzoak zarete; zuen baserriek elkarren ondoan daude. Gogoratzen duzuenetik beti egon zarete haserre, zuen gurasoak eta haien gurasoak bezala. Hori ikusita, bitartekari bat hartu duzue, Andoni. Bakoitzak haserre horren arrazoiak eta minak azaldu behar ditu, eta Andonik ebatziko du arrazoia nork duen, inork baldin badu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-13 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen, arropa eta oinetako denda bateko langilea zaitugu. Gaur atetik, ezagutzen ez duzun bezero bat sartu da, Andoni, eta sartu orduko hasi zaizu bere historia kontatzen. Bertsolaria dela, saio batetan oholtza batetik erori eta humeroa hautsi duela eta oinetako eta arropa erosoa behar dituela. Gauza jakina da, bistakoa, zergatik. Atera dizkiozu bata eta bestea. Jantzi, erantzi, probatu. Hau bai, hau ez, hau izan liteke. Ordu bete dagoeneko. Zer moduz doa? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-26 Otxandio Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unai, Martin Zabaleta zara, eta Andoni, Pasang Temba, xerpa. Duela 44 urte Everesteko tontorra partekatu zenuten ikurrina baten inguruan, eta gaur, Otxandioko herri mendizale honetan batu zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-05 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Pablo Nerudaren esaldi batek hala dio: “Lore guztiak moztuko dituzten arren udaberriak ezingo dio loratzeari utzi”. Munduaren dekadentzia honetan non topatzen duzue argitasuna? Non alderdi positiboak? Dena ilun dagoen garaiotan, maila pertsonalean zein globalean, zeintzuk dira argi izpiak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-05 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen urrezko eztei eguna da. Ez zenuten ospatzeko asmorik, baina seme-alabek antolatu dute eta joan egin behar. Eta antolatu badute izugarrizko banketea da. Biak ezagunak izanda jende asko etorri da: kultura arlokoa, politikariak, familia eta mundu mailako izarren bat ere bai. Ez zenuten asmo handirik baina behin hasiz gero, aperitifan ardo txuri freskoa, bazkaritan beltza goxoa, eta txanpainaren txinpartari nork erran ezetz. Andoni, horrek isilik egoteko ezintasun handia eragin dizu eta dena zoragarria iruditzen zaizu. Zuri ordea ezinegona areagotu baino ez dizu egin. Ez duzu inor soportatzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-05-04 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Aitor Etxebarriazarraga, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Atsedenaldian dago derbia. Zelaian jokoa gertatu bitartean, harmailetan beste zerbait ari da gertatzen. Igor, kuadrillako beste bost horiekin etorri haiz. Denek ekarri ditek zeozer afaltzeko baina hiri, Igor, jo eta ahaztu! Eta begira ari haiz, ea bakoitzak zer ekarri duen, eta pentsatzen ari haiz zeini eskatuko dioan mokadu bat. Hori bai, eskatzea libre duk eta ematea ere bai; ea zer erantzuten diaten besteek. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Josu Sanjurjo, Julen Zelaieta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Uztailaren 7a, San Fermin izateaz gain Kondorraren Nazioarteko Eguna ere bada. Hemen bakoitzak baditu bere sinismenak, hil ondotik zer gertatzen denari buruz adibidez, anitzek hil ondotik animali batean berraragiztatuko garela uste dute. Andoni, zure ustez beste laurak ze animaliatan berraragiztatuko dira? Eta besteok erran ezazue zuen patua gustukoa duzuen ala ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
