Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Jarduera: "Researcher" Pertsona: Peñagarikano, Anjel MariBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2596
1996-06-01 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hire berdin-berdina huen panpin bat egin eta hilkutxa batean sartu genian. Bazirudian Egaña hilda zegoela eta horixe sinetsarazi genioan jende guztiari. Han pasatu hituen hire hilkutxaren aurretik bertsolari guztiak, batzuek errezatu, besteek negar egin... Eta magnetofoi bat jarri genian dena grabatzen. Hi haiz magnetofoi hura. Kontaiguk zer esan zuten atzeko bertsolariek. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1982-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Periodikua hartu eta zabaldu duk eta hire eskelarekin egin duk topo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-04-27 Orio Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joan den astean oso haize indartsuak izan ziren eta Pasaiko txalupa bat irauli zen arrauneko entrenamenduak egiten ari zirela Hondarrabian. Bertako timonel gaztea desagertu egin zen. Gertakizun horretan oinarrituz, Egaña, klubeko presidentea izango da, eta berri txarra ematera doa, Peñagarikano. umearen aitarengana. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-04-04 Lazkao Ekitaldipekoa [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hileta agurra Jarritako gaia: Lazkao-txikiren hileta elizkizunean kantatua. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Betidanik ongi-bizi bat (bibidore bat) izan zaitugu. Azkenaldi honetan gaizkitu eta medikuarengana jo duzu. Bizitzekotan, bizimodua zeharo aldatu beharra duzula esan dizu gainera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Emakumea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-03-26 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azkenaldian gazteen artean ohitura bihurtu da lokaletan geratzea. Sustrai, zu, jokaera hori duen hamasei urteko gaztea zara. Peña, berriz, lehengo ohitura zaharrean parrandan tabernetan jarraitzen duena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-05-31 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Italian 2.000 haur desagertzen omen dira beren gorputz atalak saltzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-11-13 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Jende askok galdetzen digu, serio gainera, elkarri halako astakeriak esaten dizkiozuela eta hoiek zenbateraino serio hartu beharrekoak dire? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-10-23 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lizaso joan da, Peña, moruarengana "kostua" erostera eta moruak Starlux-a sartu dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-04-01 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek elkarren berri badakizue ondo eta tortura ezazue pixka bat elkar, bertsotan noski, neurritik pasatu gabe. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-05-08 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizue bertsolariok bertso saioaren aurretik beti izaten degu halako urduritasun bat, geldi egon ezin bat, komunera joan behar bat eta abar. Peñak ere izan du halako bat saio honen hasieran eta hor joan da Intzara, baita komunean sartu ere. Une hontan hantxen dago komunean eseri eta ateari begira. Zer jartzen du atean? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-04 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Jakin diat hirekin batera hainbat abentura izan duen Opel Cadett-a saltzera hoala. Egiok agurra... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-04-11 Sunbilla Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: S.Lizaso dugu Sunbillako sokatirako entrenadorea, aurten kriston markak egin behar zituela eta iragarki batean jarri zuen ekipoa indartzeko zagero bat edo atzelari on bat behar zuela. Hauek biak aurkeztu zaizkio. Berak aukeratuko du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-01-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hemen daude Bizkaiko eta Gipuzkoako txapeldunak. Txapelketaren ondoren izan dira esamesak, era guztietakoak. Eta probintzietako txapeldunek zer diote? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-02-12 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Anjel Mari Peñagarikano, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zarautzen bizi diren ilustreen zerrenda begiratzen hasi naiz eta konturatu naiz gehienak kanpotarrak direla. Eta jakin dudanez Zarauzko udala seme kuttun nor izendatuko hiru hauen artean zalantzan omen dabil, eta horretarako jakin nahi luke zeinek egin duen gehiago Zarautzen alde. Hauetako nork famatu duen gehien Zarautz kanpo aldean: Argiñanok (Peñagarikano), Toshack-ek (J.Enbeita) edo Joseba Arregik (Sorozabal). Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-11-19 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lazkano politikaria, Peñagarikano kirolaria eta Euzkitze langilea. Hirurak bakoitza bere ofizioan jarri ditugu pare-parean. Zein da zuek daukazuen errekorrik haundiena? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-02-12 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Peña, ijito zaharra haiz hi, eta Igor, ijito gaztea. Biok familiakoak. Erreka ondoan hala-moduzko txabola bat zeneukaten eta hantxe nola-hala bizi zineten. Oraintxe etorri dira autoritateak edo, bere eskabadora eta guzti kanpora bidaltzeko. Ijito zaharrak makina bat aldiz bizi izandako kontua eta ijito gazteak lehenengo aldiz, eta kezkatuta negarrez hago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-06-11 Errezil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hauek biak elkarren inbiritan bizi omen dira eta momentu batez gustora egoteko aukera emango diet. Hi Andoni momentu honetan Peña izango haiz eta hi Peña, momentu honetan Egaña. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-11-11 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Munduate, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Afaltzera joan zarete eta mondejuak jatea pentsatu duzue. Kamarerak ekarri ditu mondejuak eta Peña harrituta mondejuak beltzak direla ikusita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
