Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: "Enbeita, Moises" Lekua: DonostiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 3867
2021-05-06 Donostia Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Maddi Ane Txoperena
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Online ezagutu duzue elkar. Goiz eta gau aritu zarete elkarrekin hitz egiten, eta gustura, baina ez duzue elkar ezagutzen, ez zarete egon aurrez aurre, bakoitzaren argazkirik ere ez duzue. Maddi Ane egunak daramatzazu pentsatzen Maialeni deituko ote diozun. Ez dirudi Maialen horretara ausartzen denik, baina hala ere deitu egin diozu. Dei hori entzungo dugu. [Elkarri bizkarra emanez kantatzeko eskatu zien gai-emaileak]. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaztetan bizitzearen luze-zabalak zer forma hartuko duen imajinatu ere ezin dugun garai horretan, burua arin eta axolagabe, nork ez du egin, esan ezazue zintzo, heriorekin dantzan? Andoni, herio. Miren, gaztea. Dantzan ari zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Anaiak zarete. Gazte ginenak heldu egin gara eta helduak zahartu. Eta zaharrek laguntza beharko dute. Gaur ez bada, laister. Gure laguntza. Zahartzaroak horixe dakar, ezta? Ondorengoen beharra. Bada, zintzo hitz eginda, aitortu dezagun: Ez da gauza bera aurretik aita edo aurretik ama hiltzea. Ez, ez da gauza bera. Bi anaia hauentzat, behintzat ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia:
Hitzak aukeratu eta nahastu, poetak bizitzari buruz pentsatzen du. Azkenaldi luzean, ordea, hiltzearen trantzeaz ari da hitzak aukeratu eta nahasten. Izan ere, orain gutxi iragarri diote, aste batzuk gora aste batzuk behera bere azken bidaiarako data.
Poeta hizlari ona da, entzule hobea, eta herrian denek dakite hizketarako den edozeinen esperoan egoten dela. Osasunak eta udako eguraldiak tregua emanez gero, arratsaldeko seietatik aurrera, etxe zaharreko balkoi handian, manta altzoan, egunetik egunera itzaliago, baina oraindik tertuliarako gogoz. Poeta baino 40 urte gazteago zara, Maialen, eta balkoian bere parean dagoen aulki hutsean eseri zarenean, hitz hauek esan dizkizu, erdi ahopeka, bihurri-bihurri, sekretu txiki bat balitz bezala: “Ez nau izutzen negu hurbilak uda betezko beroan”. Eta zuk erantzun, jostari: “Dakizulako irauten duela orainak ere geroan”.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Donostian sustatzen ari den hiri ereduak aurrekoa gainditzen du aldiro. Beti dago gauza bat handiagoa aurrekoa baino: hotelak, metroa, eskultura irlan… Eta azkena, olatuak Martutenen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Migrazio krisi erdian daramatzagu urteak. Egunero dago albisteren bat. Umeak batzutan gu baino zoliagoak dira. Gaur, alaba etorri zaizu galdezka “Ama, zergatik egiten du jendeak ihes? Zergatik hiltzen da jendea itsasoan? Eta zergatik dute denek nik ez dudan azal kolorea?”. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Askotan joaten zara itsasertzetik paseatzera badakizulako ur gaziak min asko sendatzen dituela. Izerdiak, malkoek, itsasurak... Burua lasaitzera eta barruak hustutzera etorri zara, baina buruhaustea egokitu zaizu, ur izkinan giltza solte hau topatu duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak zarete. Miren ama eta Maialen zortzi urteko alaba. Maialenek egunero galdetzen du “Ama, jantzi dezaket galtza motzak eta nikia?” eta Miren, amak, beti ezetz. Azkenean heldu da eguna: gaur azkenean baietz erantzun dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aspaldi entzuten zen esaldia zen “Borroka da bide bakarra”. Orain aldatuta dago esaldiaren esanahia eta baita borrokarena ere. Zuentzat zer da borroka eta zer da bidea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-03 Donostia Berezia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Eñaut Martikorena Lizaso, Alaia Martin, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Unai, adinean aurrera zoaz, 50 urte betetzeko ez zaizu asko falta. Beti izan zara idealista bat, mundua aldatzeko prest dagoena. Zure azken proiektua bigarren eskuko gauzak salerosteko denda bat irekitzea izan da. Atzeko bostak lagunak dituzu, Unai, eta lagunak direlako, edo errukituta, edo… dendara etorri zaizkizu zerbait erostera. Bakoitzak esango du zeren bila etorri den, eta ea Unaik dendan baduen bakoitzak erosi nahi duena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor, zure alaba hil zenean haren organo denak eman zenituzten, eta haren bihotzari esker bizi da Jon. Gaur ezagutu duzue elkar. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Betidanik ongi-bizi bat (bibidore bat) izan zaitugu. Azkenaldi honetan gaizkitu eta medikuarengana jo duzu. Bizitzekotan, bizimodua zeharo aldatu beharra duzula esan dizu gainera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Aritz Lopategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Betiko zure lagun mina izan duzuna galdu eta hilabete pasa duzu etxetik irten gabe. Gaur, ate ondoan zaude zalantzan irten ala ez erabaki ezinez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zure seme-alabentzat ahal duzun ondasun gehien biltzeko eman duzu bizia. Gaisoaldi luze eta latz batean sarturik zaude. Zure ondoko gelan seme-alabak eztabaidan oso gogor ari dira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, senarra; eta Jon Enbeita emaztea. Biok zarete fededunak. Zuen semetxo bakarra, gaisotasun baten ondoren hil da. Amari, ezbehar honi aurre egiteko, fedeak ematen dio indarra. Aitak, orain bere zalantzak ditu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Xabier Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Emakumea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Lopategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Emakumea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Emakumea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Azpillaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Emakumea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Emakumea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa