Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: "aldizkakoa" Entitatea: "Euskal Herriko Bertsolari Elkartea" Pertsona: "Lazkano, Imanol" Pertsona: "Mugarza, Jose Luis "Elgetzu"" Mota: Bat-bateko bertsoaldia Doinua: Gizona da zoroaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 47
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lanekoen bazkaria euki dozue. Parranda luzatu eta karaokean amaitu dozue. Onintza bertan sartu zarienetik, Nerea enpresako zuzendari nagusiak ez dau mikrofonoa soltau. Onintza zeu be kantetako desietan zagoz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-01 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Ander Elortegi, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Berbalagun talde baten zagoze. Zuk Jone, euskara praktiketako emon zendun izena eta Anderrek zuei laguntzeko. Jone, Ander isildu barik ibilten da beti, zuei berbetan itzi barik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-11-25 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Malen Amenabar, Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Malen, autoa aparkatzen hasi zarenetik Onintza, oinezkoa, zuk eskatu barik, argibideak emoten hasi jatzu kanpotik. 5 minutu daroazuz aparkau ezinda. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-11-18 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Xabat Galletebeitia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Miren, autobusean zoaz eta Xabat jarri jatzu alboan. Miren, telefonoa atera dozunetik, geroago eta hurbilago sentitzen dozu Xabat. Zure telefonora begira-begira dago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-01 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aimar Karrika
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aimar, bazkaltzera joan zara Unairen jatetxera. Ekarritakoa ona ez zegoela eta, kexatu egin zara. Unaik arazorik gabe atera dizu beste plater bat. Bazkariko kontua ekarri dizunean, ikusi duzu bi platerak kobratu dizkizula. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-09-24 Getxo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Agin Laburu
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek, Nerea eta Agin, lankideak zarete. Nerea, Aginek azken bost urteetan kandela kopuru bera jartzen du bere urtebetetze-pastelean. Orain arte ezikusiarena egin baduzu ere, gaur zerbait esatea erabaki duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Agin Laburu
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Agin aita eta Nerea alaba zarete. Zuen etxean inoiz zaletasunik izan ez bada ere, zuri, Agin, Nerea alaba etorri zaizu boxeoan hasi nahi duela esanez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-17 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Unai Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Agin, tatuatzailea zara. Gaur, Unai adineko bezeroak eskatu dizu tatuaje bat egiteko, zimurrak disimulatzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-28 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alaia ama eta Aitor semea zarete. Era berean, Alaia da zure semearen amona, Aitor. Amona alarguna beti ibili izan da bilobaren zaintzan. Oraintxe esan dizu aurrerantzean ezingo duela bilobarik zaindu, bikote berria baitu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Arotzak edo zurginak zarete. Aitor, ohartu zara Amets azken hilabeteetan ezkutuan kutxa bat egiten ari dela. Zertan dabilen galdetzea erabaki duzu, eta esan dizu bere hilkutxa egiten ari dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-27 Aulesti Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Oporretan Euskal Herrian zehar bidaiatzeko plana egin zenuten. Zuk, Maialen, sekulako gogoa duzu Lea Artibai ondo ezagutzeko eta Aulestin egun batzuetako geldialdia egiteko proposamena egin diozu Aitorri. Baina ez zaio askorik gustatu Aitorri. Esan dizu azken hilabeteetan Covida dela-eta Aulesti izena gehiegi entzun dela komunikabideetan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Aitor semea eta Unai aita zarete. Aitor, aitak uzten ez zizun arren, modamodako
bideokontsola erosi zenuen zure aurrezkiekin. Zuk baino gehiago
erabiltzen du berak.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-08 Lesaka Sariketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Elkarrekin bizi zareten bikotea zarete. Amaia, hilabeteak dira Onintza katu bat adoptatzeko erran eta erran ibili zaizula. Astebete da katua etxeratu zenutenetik eta geroztik ikusezin bihurtu zara beretzako. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Bizkarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ametsek ez du bikoterik eta txakur bat erosi du, Aitor Bizkarra. Ametsi zaila egiten zaio txakurra gobernatzea; beste jende guztiarekin maitekiro portatzen da, ordea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-26 Donapaleu Berezia [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: [Irulegiko eskuaren aurkikuntzari buruzkoa izan da hirugarren esketxa; zenbait gogoeta serios eta beste hainbeste ateraldi irringarri jokatu dituzte zirtzilek.] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Lierni Rekondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azken egunetan bolo-bolo dabil Mallorcako Covid agerraldia. Herriko gazte batzuk ere ikasturte bukaerako bidaia bertan egin eta konfinatuta ditugu etxean. Amets, zu ere izan zinen Mallorcan. Ez hain justu kurtso bukaerako bidaian, baina bat-batean Lierni aztarnariaren deia jaso duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egia da, atzeko seiei begiratuz gero, seguruenik ia denen etxeetan Jon Lopategik deituko balu esanaz euren semea edo alaba bertsotan hasteko ahalegina egingo duela eta entrenatzen joango dela, gehienetan pentsatzen dut jakingo zutela Jon Lopategi nor den. Gurean ez. Gurera behin deitu zuen Juan Lopategi izeneko batek, eta Mari Carmenek hartu zuen. Juanek azaldu zion Fredik bertsotan egiteko talentua zuela eta Kanpantxu deituriko leku batera joan behar zela. Mari Carmenek ordurako Frediri matrikula ordaindua zion, American School-en uda pasatzeko. Zuek ez zarete izango Mari Carmen eta Jon Lopategi. Beno, Amets, zu Jon Lopategi izango zara. Zu, Onintza, Jon Lopategi eta bertso mundua ezagutzen ez duen ama bat. Jonek deituko dizu esanaz zure seme edo alaba bertsotarako itzela dela, baina zuk ez dakizu zer den hori, eta ez daukazu garbi hori ona denik zure semearentzat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-08 Lasarte-Oria Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Duela 13.660 urteko bi ultzamar zarete. Egun aspergarri samarra pasa duzue ez ehiza, ez arrantza, ez jan, ez ezer. Egun prehistoriko motel-motel bat. Eta zerbait egitearren, hor hasi zarete lurrean topatutako harri batean marratxo batzuk egiten. Kasik konturatu gabe, asperdura hutsez, hor non sortu duzuen Europa mendebaldeko maparik modernoena. Sasoiko azken teknologia. Eta zuen arteko eztabaida ez da mapa norentzat egin duzuen eta zertarako egin duzuen, baizik eta ea bietako nork egin duen. Hau da, norena den copyrighta. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-09-02 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Aner "Euzkitze", Andoni Rekondo Izagirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Farmaziako ilaran egin duzue topo. Andoni, eskuetan kondoi kaxa bat duzu; Aner, hurrengo eguneko pilularen kaxa duzu eskuetan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-04-15 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Aner "Euzkitze", Oihana Arana
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Berrogeita hamar urte elkarrekin bizi den bikotea zarete. Ustez elkarri dena kontatzen diozuen arren, gaur psikologoaren kontsultako atean egin duzue topo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa