Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2003)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Txapelketa
Lekua
Gipuzkoa < Euskal Herria
Hasiera data
2003-09-26
Bukaera data
2003-12-14
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Argiñarena, Joxe Fermin
Elustondo, Nerea
Irazustabarrena, Felix
Jauregi, Saroi
Maia, Jon
Mendiluze, Aitor
Arduradunak
Mendiluze, Aitor
Talde antolatzailea
Agirresarobe, Iñaki "Tola"
Argiñarena, Joxe Fermin
Irazustabarrena, Felix
Jauregi, Saroi
Maia, Jon
Mendiluze, Aitor
Murua, Jexux
Telleria, Millan
Parte-hartzaileak
Agirre, Amaia
Agirre Goia, Unai
Agirreazaldegi, Ainhoa
Aiertza, Mikel
Alberdi, Oskar
Albistur, Aitor
Alustiza, Enaitz
Alustiza, Iker
Ansa, Ion
Apalategi Astigarraga, Iñaki
Aranburu, Aritz
Aranburu, Joxe Anjel
Arrillaga, Mikel
Astigarraga, Xabi
Azkarate Torner, Gorka
Barandiaran, Joseba
Egaña Calderon, Urko
Eizagirre Aduriz, Egoitz
Eizagirre, Estitxu
Elustondo, Nerea
Esoain, Ibai
Etxeberria, Gorka
Fernandez, Antton
Fernandez, Uxue
Gabilondo, Nahikari
Goikoetxea, Arkaitz
Goikoetxea, Ekaitz
Gorostidi, Bixente
Gurrutxaga, Iñaki
Iraola, Jon
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Iribar, Gorka
Iriondo, Asier
Iriondo, Zigor "Zipri"
Izagirre, Iñigo
Jimenez, Alfonso
Labayen, Jokin
Laburu, Agin
Lizarazu, Imanol "Habana"
Lizarralde Jimeno, Ander
Lizarralde Lizarralde, Ander
Lizaso, Beñat
Lujanbio, Maialen
Maia, Jon
Mendiluze, Aitor
Miner, Ibon
Mitxelena, Joanito
Mujika, Manex
Munduate, Joxe
Muñoa, Unai
Oiartzabal, Arkaitz "Xamoa"
Oiartzabal, Josu "Xamoa"
Ojanguren, Gorka
Osa, Iker
Ostolaza, Leire
Otamendi, Andoni
Petxarroman, Iñaki
Sarasola, Alaitz
Sarriegi, Aitor
Sukia, Xabier
Uranga, Jokin
Urdangarin, Iban
Urdangarin, Jose Luis
Usandizaga, Aitor
Zelaia, Iñaki
Zerain, Aritz
Zubeldia, Iker
Zubia, Felix
Zulaika, Julen
Aurkezleak
Aizpuru, Egoitz
Azkune, Laxaro
Elizasu, Unai
Goikoetxea, Irati
Jauregi, Saroi
Tolosa, Gorka
Zaldua, Ion
Gai-jartzaile taldea
Agirretxe, Manuel
Aizpuru, Egoitz
Azkune, Laxaro
Elizasu, Unai
Goikoetxea, Irati
Jauregi, Saroi
Oteiza, Mariasun
San Sebastian, Xabino
Tolosa, Gorka
Zaldua, Ion
Epai-mahaia
Agirre Garmendia, Jon
Aizpurua, Mikel
Aramendi, Martin
Astigarraga Pagoaga, Aitzol
Basterrika, Urtzi
Imaz, Miel Mari "Miel"
Irazustabarrena, Felix
Iturbe, Mikel
Labaka, Jose Kruz
Leunda, Zigor
Marcos, Jontxu
Oiarbide, Asier
Oiartzabal, Jose Anjel
Petrirena, Patxi
Urreaga, Bakarne
Zarauzko Taldea
Epai-mahaiko idazkaria
Altuna Berridi, Joxemari
Goñi, Nerea
Txapelduna
Lujanbio, Maialen

Deskribapena

Weberako aurkezpena
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2003Plazaz plazako jarduna bezalaxe, txapelketa ere bertsogintzan eta bertsolaritzan aurrera egiteko bidea da, planteamendu eta formulazio bat baino gehiago dituena. Gipuzkoan bertan, filosofia eta helburu ezberdineko txapelketak egin dira ia azken 15 urteotan, eta bakoitzak bere ekarpenak egin dizkio garaian garaiko bertsolaritzari. 1991n eta 1995ean buruz buru buruko txapelketak izan ziren, eta 1999an Herri Arteko txapelketa izan zen taldeka. 2003ko udazkenean, buruz buruko txapelketa egin zen berriro eta helburu nagusia Gipuzkoako bertsolaritzari arnasa eta gorputza ematea izan zen. Txapelketa honek arnasa eman nahi izan zion batez ere bertso eskoletatik eta ikastetxeetatik etengabean datorren bertsolaritzaren mugimendu berriari, eta lehendik dagoenari bideak jarri nahi izan zizkion gorpuzten eta zabaltzen segitzeko. Aurrerantzean, Gipuzkoako Txapelketa lau urtez behin egiteaeta Bertsolari Txapelketa Nagusian sartzeko ere balio izatea erabaki zen.

Erakargarria eta zabala
2003ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak parte hartze benetan zabala eta erakargarria izan zuen: denera 71 bertsolari. Txapelketa honek bi fase nagusi izan zituen. Lehenengo fasea eskualdeka jokatu zen, Herriarteko txapelketaren filosofiari eutsita. Fase horretan, bertso eskolek eta beren inguruak parte hartze zuzena izan zuten saioen antolaketan, eta planteamendu horren helburu nagusia bertsolaritzaren oinarria lantzea izan zen. Saio bakoitzean 6 bertsolarik kantatuko zuten. Eskualdeko fasearen ondoren, final laurdenak eta finalerdiak jokatu ziren urrian eta azaroan, eta Finala Irunen izan zen: Artalekun, abenduaren 14an, arratsaldez. Finala Irunen izateak ere bere garrantzia izan zuen. Gipuzkoako eskualde guztiek ez dute bertsolaritza tradizio bera eta, Elkartearen ustez, txapelketako ekitaldi nagusia Bidasoa ertzean izateak hauspo lana egin zezakeen eskualde horretan guztian bertsolaritza indartzeko hainbat eragile egiten ari den esfortzua eta lana bultzatzen laguntzeko. Horixe zen, hain zuzen ere, arrazoi nagusia ekitaldi hori 800 urte bete berri zituen hirian egiteko.

Txapelketa garaian eztabaida foroa eta informazioa interneten
Elkarteak Gipuzkoako Txapelketari buruzko informazio guztiak interneten jarri zituen orain bisitatzen ari zaren helbidean. Nobedade nagusia ordea, txapelketari buruzko foro irekia izan zen. Bertsozaleek, urte hartan lehen aldiz, txapelketa garaian beren iritziak eman, eztabaidak planteatu eta abar egiteko aukera izan zuten Elkarteak interneten jarri zuen eztabaida foroan. Eztabaidaz gain, elkarrizketak, saioen kronika eta puntuazioak, bertsolari, gai-jartzaile eta epaileen datuak, Gipuzkoako bertsolaritzari buruzko zenbait datu eta abar ere izan zen web-gunean.

Faseak

  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2003) Lehen fasea
  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2003) Final-laurdenak
  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2003) Finalerdiak
  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2003) Finala
Saioak
2003-09-26 Astigarraga Txapelketa
2003-09-26 Aia Txapelketa
2003-10-03 Mutriku Txapelketa
2003-10-03 Zaldibia Txapelketa
2003-10-03 Pasaia Txapelketa
2003-10-03 Zestoa Txapelketa
2003-10-10 Legorreta Txapelketa
2003-10-10 Orio Txapelketa
2003-10-10 Bergara Txapelketa
2003-10-10 Oiartzun Txapelketa
2003-10-25 Oñati Txapelketa
2003-10-26 Ordizia Txapelketa
2003-11-01 Hernani Txapelketa
2003-11-02 Zumaia Txapelketa
2003-11-09 Andoain Txapelketa
2003-11-16 Eskoriatza Txapelketa
2003-11-23 Zarautz Txapelketa
2003-11-30 Tolosa Txapelketa
2003-12-14 Irun Txapelketa
Sailkapena
1. Maialen Lujanbio (760.5)
2. Jon Martin (726)
3. Aitor Mendiluze (514)
4. Jon Maia (505.5)
5. Iñaki Gurrutxaga (505)
6. Jexux Mari Irazu (502)
7. Ekaitz Goikoetxea (500)
8. Amaia Agirre (478)
Txapelduna
Lujanbio, Maialen
Oharrak bidali

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin