Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: "Goiogana, Manu" Pertsona: Egaña, AndoniBilaketa zehaztu
Emaitzak: 5559
2016-12-23 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Oihana Bartra, Andoni Egaña, Etxahun Lekue, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Urtarrilaren 20rako aspalditik daukazu bertso saio bat lotuta. Baina orain Bizkaiko txapelduna zara eta dei asko jasotzen dituzu. Atzeko horiek, bere herrietan antolatzen ari dira saioa eta Bizkaiko txapelduna nahi dute bertan. Zuek banan-banan saiatu Etxahun konbentzitzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-11-25 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Unai Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Andoni, supermerkatu bateko kutxazaina zara. Erosketak egiten dituzten bezeroen produktuak ikusi eta nolakoa den beren bizitza asmatuz jolasten duzu beti. Hiru bezero pasako zaizkizu kajatik. Zer erosiko duten esan eta gero zuk asmatu beharko duzu nolakoa den beraien bizitza. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-12-13 Donostia Plaza librea [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Senar-emazteak. Eguraldi kaskarra dago eta Andonik ez du etxetik irten ere egin nahi. Ane kanpora joateko desiratzen dago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-09-08 Izurtza Jaialdia [Bertsoa] / Juan Mari Areitio, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Munduan minutuko hamabi hektarea basamortu bihurtzen dira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-12-01 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Peñagarikanok beti izan du urrezko solteruaren fama, baina jakin dezagun bere amak (Egañak) zer kezka ditun horrekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-03-02 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Millan Telleria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egaña, Nafarroako Gobernuko lehendakaria: Urralburu. Telleria: Leizarango artzaia, autobiaren aurkakoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Geroz eta pertsona gehiago dira zure buruaz beste egiten dutenak. Zuri, Andoni, ez zaizu hain harrigarria iruditzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Julen Zulaika
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Hirunaka gaia-emanda hitza kartzelako-lana Jarritako gaia: Hitza: Bakardadea. Julenek alde kantatuko du, Mantxik kontra eta erdibidean Andoni geratuko da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Julen Zulaika
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Hirunaka gaia-emanda hitza kartzelako-lana Jarritako gaia: Hitza: Legea. Julenek alde kantatuko du, Mantxik kontra eta erdibidean Andoni geratuko da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-12-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Hauxe duzu hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan kantatzeko gaia: Euskal Herri txikiak garrantzi handia du zuretzat hori dela medio zure bizitzan itxaropenetik etsipenera doazen sentimenduak tartekatu zaizkizu. Hala ere, oraingoa une berezia delakoan zaude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-12-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azpeitiko azoka berezian, zu, Andoni, gazta saltzen ari zara. Jexux Mariri lau aldiz eman diozu probatzeko eta badatorkizu berriz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-12-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Txomin Garmendia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok 40 urte inguru dituzue baina badirudi biontzat urteen zama ez dela berbera. Zuk, Andoni, sasoi onenean zaudela uste duzu eta Txominek bere gainbehera abiatu dela. Sei puntuko neurrian hiruna bertso botatzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-11-08 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Nerea Elustondo, Eneko Lazkoz, Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Zu, Andoni, Iñigo Urkullu izanen zara eta besteok zure aholkulariak. Egunero batzen zarete eta hauek aholkuak, iradokizunak, ematen dizkizute. Ea gaur zerekin datozen eta zer erantzuten duzun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-02-06 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, Unai, zuen erretzaile izateari umoretik kantatu izan zaio ia beti esango nuke. Baina izango zenituzten zuen haserrealdiak legeen ondorioz, edo erretzeko premia jasan ezinak, ezta? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaztetan bizitzearen luze-zabalak zer forma hartuko duen imajinatu ere ezin dugun garai horretan, burua arin eta axolagabe, nork ez du egin, esan ezazue zintzo, heriorekin dantzan? Andoni, herio. Miren, gaztea. Dantzan ari zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Anaiak zarete. Gazte ginenak heldu egin gara eta helduak zahartu. Eta zaharrek laguntza beharko dute. Gaur ez bada, laister. Gure laguntza. Zahartzaroak horixe dakar, ezta? Ondorengoen beharra. Bada, zintzo hitz eginda, aitortu dezagun: Ez da gauza bera aurretik aita edo aurretik ama hiltzea. Ez, ez da gauza bera. Bi anaia hauentzat, behintzat ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia:
Hitzak aukeratu eta nahastu, poetak bizitzari buruz pentsatzen du. Azkenaldi luzean, ordea, hiltzearen trantzeaz ari da hitzak aukeratu eta nahasten. Izan ere, orain gutxi iragarri diote, aste batzuk gora aste batzuk behera bere azken bidaiarako data.
Poeta hizlari ona da, entzule hobea, eta herrian denek dakite hizketarako den edozeinen esperoan egoten dela. Osasunak eta udako eguraldiak tregua emanez gero, arratsaldeko seietatik aurrera, etxe zaharreko balkoi handian, manta altzoan, egunetik egunera itzaliago, baina oraindik tertuliarako gogoz. Poeta baino 40 urte gazteago zara, Maialen, eta balkoian bere parean dagoen aulki hutsean eseri zarenean, hitz hauek esan dizkizu, erdi ahopeka, bihurri-bihurri, sekretu txiki bat balitz bezala: “Ez nau izutzen negu hurbilak uda betezko beroan”. Eta zuk erantzun, jostari: “Dakizulako irauten duela orainak ere geroan”.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-07-26 Mendaro Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hirurogei urte betetzear zaude Andoni. Hasi zara jubilazioari begira. 2027an erretiroaren adin ofiziala 75 urte izango omen da, edo bestela murrizketa handiekin. Kotizazioen urte kopurua ere igo nahi dute. Ze itxura hartzen diozu orainari eta datorkizunari? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-04 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Irati Anda, Aroa Arrizubieta, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, atzeko hiru hauek dantzako zure bikoteak dira, bakoitza modalitate ezberdinean. Zein dantza motetan ariko zinateke bakoitzarekin? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-14 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Adunarrak zarete biak; Unai tabernako jabea eta Andoni apaiza. Pandemia egoera dela eta, elizako estalpean hainbat mahai jarri ditu tabernariak. Apaiza etorri zaio tabernariari kargu hartzea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa